Menua

ALPES

2022/03/11

MASCUN Arroila. Zirkularra Rodellarretik. GUARA mendia.

     Gure abiapuntutik, Tramacastilla de Tena, urruti geratzen da Rodellar. Baina gaur egitera goazen ibilbideko erreportai batzuk ikusi ondoren, distantziak ez gaitu beldurtu. Aurretik behin bakarrik gaude Mascún-en egonda, baina ibilbide labur bat egiten arroilaren barrutik. Gaurkoa, ordea, beste motatakoa da.
Arroila honen bazterrak ezagutzea, itxura mineralez osatutako mundu iradokitzaile batean murgiltzea da. Bertako orratz eta gailurren itxura apetatsuak liluratu egiten dute. Ez dugu inongo tontorrik igoko, baina dudarik gabe, asko merezi duen ingurua da. Dena dela, udan egiten duen beroarekin nahiko gogorra izan daiteke. Beste garaietan egiteko ibilbidea da.



 2021-11-20 Horrela ba, goizeko 6etan atera gara Tramacastillatik, goizeko 8etarako martxan hasteko asmoz. Egunak motzak dira eta ibilaldi luzea da. Rodellar-era heldu baino lehen egunsenti dotorea bizitzeko zortea daukagu.


 Pentsatu bezala goizeko 8etan heldu gara Rodellar-era, eta sarrerako aparkalekuan utzi dugu kotxea. Gaur ez dago arazorik, kotxe gutxi baitaude.

 Rodellar.

 Atari dotorea.

 Herriaren sarreran dagoen taberna honen ondoan eskuinera hartuko dugu. Gero ezkerretik itzuliko gara. Ibilbidea oso ondo balizatuta dago. Orain, denbora luzez, Letosa aldera beti.

 Balizak. Gure norabidea, Letosa. Lehenbizi Cheto auzotik pasako gara.

 Rodellar atzean uzten.

 Aintzinako bide ederretatik egingo dugu Cheto-rainoko ibilaldia. "Muretes de Arte"

 CHETO. Itxuraz ez da inor bizi auzo honetan.

 Balizak. Letosa-runtz, nahiz eta ez garen bertara helduko.

 Ezkurrak.

 Gure bidearen ezkerrean ditugun arroilak.

 Jetsiera labur bat aurrean daukagun zulora, eta gero goruntz beste aldetik. Hemen beterano laukote bat pasa dugu. Gero, Otin-eraino ez dugu apenas jenderik ikusi, beste bikote bat atzetik bakarrik.

 Oso bide ona eta polita. Hau Letosa-ko aintzinako biztanleek erabiltzen zuten Rodellar-era joan-etorriak egiteko. Zenbat historia dago hemen!

 Oraindik ikusten dugu Rodellar.

 Eta Mascún arroila. Espektakularra erabat! Itzuli guztia emango diogu paradisu horri.

 Urruti baina Marboré-Cilindro-Perdido-Soum de Ramond (Añisclo)-Punta de las Olas ikusten ditugu aurrean.

Cuca de Bellostas eta Mascún-eko sakontasunak. Gero beraien atzetik itzuliko gara.
 Orain arroilaren eskuinetik joango gara, bukaeraraino, gero beste eldetik itzultzeko.

 Capadocia-ko parajearen antza ere badu.

 Otín, arroilaren beste aldean. Gero pasako gara hortik.

 Gabietou-Taillón-Roland Bretxa-Casco-Marboré

 Fabar arroilara hurbiltzen. Hemen bidea  basotik doa.

 Bidegurutzea. Gu, Letosa-runtz. Jetsiera labur bat harritzatik.

 Hau da atzean uzten ari garena. Mascún arroila. Cuca de Ballosta nabarmena da. Otín-etik behera bere gainetik joango gara.

 Mascún, eta goian, Costera de Otín, itzulerako ingurua.

 Baina oraindik arroilaren gainetik jarraitzen dugu. Luzea da hau.

 Letosa-ko eskortetara heldu gara. Erorita daude denak. Herria gorago dago, baina gu ez gara helduko bertara.

 Hemen hasiko gara arroilara jeisten. Ikusten ditugu jarraituko ditugun faxak. Orain hasten da zati espektakularrena.

 Eskuinean eta urruti Bagüeste-ko San Salvador eliza. Hortik Ainsa aldera joan daiteke.

 Bagoaz beheruntz. Aurrean Raisín arroila eta gero jarraituko dugun bide zirraragarria.

 Orain jarraituko dugun Mascún faxa eta Saltador de las Lañas, arroilaren hasiera, edo bukaera.

 Mascún arroila Saltador-etik behera. Ur gutxi dauka garai honetan, baina toki ikaragarria da. Dena dela, beste aldera igarotzeko, hobe horrela.

 Gure ibilbidea arroilaren goiko aldean.

 Soka finkoa Mascún faxara jeisteko irtengune batean.

 Parean daukagu Raisín faxa eta bidea. Hemendik ezinezkoa dirudi hor erdian bidea egotea.

 Mascún faxa Saltador-era jeisteko.

 Mascún faxan. Zabala eta ederra da. Gozatzeko tokiak.

 Atzera begira. Horma guzti hauek zeharkatu ditugu faxatik.

 Baten bat zelatan dagoela dirudi arroilaren sakonean.

 Irreala dela dirudi.

 Arroilaren barne-barnean gaude. Zer da hau? Txundituta gaude, hainbeste handitasunekin.

 SALTADOR DE LAS LAÑAS. Hiru ordu t'erdi behar izan ditugu hona heltzeko, lasai eta argazki asko ateratzen. Ibilbidearen erdia izango da hau.

 Lehen esan bezala, ur gutxi dago, baina berdin da. Toki ederra da eta horrela ondo pasako dugu beste aldera.

 Hormetan dauden landare bereziak.

 Zerbait jan eta edateko baliatuko dugu toki eder hau. Honeraino bakar bakarrik etorri gara. Geroago agertuko dira beste bi gure atzetik.

 Pasa dugu beste aldera eta orain Raisín faxara doan bidea hartuko dugu hementxe.

 Atzera begira. Hor zeharkatu dugu arroila.

 Hona jeisteko zeharkatu dugun Mascún faxa. Hor ikusi dugu atzetik datorren bikotea.

 Raisín faxan. Ba bai, bidea dago!

 Hor geratzen da Mascún faxa. Eskuineko gainaldetik jetsi gara.

 Egitura desberdinak agertzen dira arroilean.

 Orratzen mundua Mascún-en.

 Raisín faxan. Honek baditu toki estuak, baina ondo jarraitzen da bidea.

 Behean daukagun kataklismoa.

 Raisín faxan. Erabat liluratuta goaz.

 Atzera begira. Beste aldean Mascún faxa eta jetsiera.

 Gure azpian geratzen den orratz fotogenikoa. Argazkiak atera eta atera... izugarria da.

 Raisín arroilaren gainean. Zulo handi honi itzulia emango diogu orain.


 Bidegurutzea zulo horren bukaeran. Raisín-etik gatoz eta orain Mirador de Mascún faxara sartuko gara.

 Hau Raisín arroila da eta beheko zuloan Mascún. Orain aipatutako beste faxara sartuko gara. Edertasunak ez du etenik...

 Atzetik datorren bikotea Raisín bukatzen. Gero Otín-en elkartuko dira gurekin.


 Orratzak, hormak, landaretza,...

 Ez dago hitzik hainbeste edertasun adierazteko. Ikusi eta gozatu.



 Mirador de Mascún izena duen faxa hau ere oso ederra da.


 Begi erraldoia gure alboan dauden hormetan.

 Egitura bikainak.

 OTIN. Hainbeste edertasun artean pena handia ematen du herria horrela ikustea. Ea dena dago erorita.

 Balizak Otín-en. Gu orain herria ikustera goaz. Gero, eskuinera doan bidetik joango gara arroilara.

 Otín-eko eraikuntzak. Hemen jende gehiago dabil, gehienak hona heltzen den pistatik igota.

 Etxe batetako leihotxo dotorea.


 Baina pena eta tristura ematen du egoera honetan ikustea.


 Herrixkatik itzulia eman ondoren, bagoaz beheruntz. Eliza eta etxebizitzak atzean geratzen dira.

 Edertasuna berriz.

 Gu ez goaz pistatik. Arroilara jeisteko bide oso dotorea dago, ete hemen berriz gu eta beste bikotea bakarrik goaz.

 Costera de Otín deitzen zaio arroilaren gainean geratzen den bide honi, eta benetan ederra eta lasaitasun handikoa da. Gainera udazkeneko koloreak zuhaitzetan...

 Eta kataklismoak hor jarraitzen du.

 Putrea behatoki paregabean.

 Begi erraldoiak, horma bikainak,... Arroilara jeisten goaz.


 Eta bapatean, txakur erraldoi batekin egin dugu topo.

 Zorionez pasatzen utzi dugu, eta orain azpitik ikusten dugu bere itxura eta atzean duen katedrala.

 Eta goizean beste aldetik ikusi dugun Cuca de Bellostas.


 Behetik ikusita, gure "txakurra", Katedrala, Cuca de Bellostas,... Ezkerreko maldetatik dator bidea.

 Arroilaren sakonean gaude eta Rodellar-era bidean, hemengo irudi klasikoa daukagu aurrean, "Mascúneko izurdea".

 Hemen askotan uretan sartuta ibili behar da. Gaur ez da kasoa.

 Mascún-en iturburua.

 Eta Rodellar-era hurbiltzen gaudela, eskalatzaileen eremuan sartu gara.

 Arroilatik herrira igotzen galtzada dotoretik.


 Rodellar begibistan.

 Etxe politak eta zainduak.

     Florentino tabernan bukatu dugu ibilbidea, kroketak eta garagardoak dastatuz. 7 ordu eta laurdeneko ibilaldi zoragarria egin dugu. Oso pozik eta gustora gaude. Benetan, erabat gomendagarria, garaia ondo aukeratuz. Nahiz eta orain bidai luzea izan berriz Tramacastillara itzultzeko, lasai gaude. Orain ez dago presarik.



                                             Ibilbidea track!

 

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina