Menua

ALPES

2022/02/17

PEÑA LABRA. 2029 mt

    PEÑA LABRA. Tres Mares-Cuchillón mendilerroarekin batera Fuentes Carrionas parke naturala osatzen du. Guk behin bakarrik daukagu igota, eta 1984. urtean izan zen, Morkaiko M. Eak            antolatutako irteera eder batean. Eta bagenuen berriz itzultzeko gogoa, ez ginen gehiegi gogoratzen eta. Horrela ba, azaroaren erdialdean pare bat egun libre hartu, eta nahiz eta eguraldiaren iragarpena oso ona ez izan, Kantabriako Polaciones aldera abiatu gara.

 2021-11-13 Turismo apur bat egiten Nansa haranera heldu gara. Tudanca herri dotoreko auzo bat.

 Polaciones-era goazela aurrean agertu zaigu Peña Labra. Elurra daukala ikusten dugu.

 Peña Labra eskuinean eta Tres Mares eta Cordel mendilerroa ezkerrean.

 Mugimendua errepidean. Oso toki berezia da Polaciones. Basatia, herrixka oso txikiak, biztanle gutxi eta natura topera.



 Ilunabar polita, ilargiarekin.

 Pejanda-ko ostatu horretan pasako dugu gaua. Gu bakarrik egongo gara. Beraiek daukaten tabernan egiten dute bizimodua herrixkako biztanle apurrek eta hizketaldi aberatsak izango ditugu beraiekin eta ostatuko jabeekin. Pejanda, Piedrasluengas mendatera igotzeko azken herrixka da.
  

 2021-11-14 PIEDRASLUENGAS goizeko 10,30etan. Ez da batere ikusten. Hasi gara ibiltzen, baina berehala itzuli gara, erreferentziarik ez baitugu eta eremu oso irekia da. Berez igoera laburra da baina egoera horretan ez du merezi. Palencia aldera jetsiko gara turismo egitera eta garbitzen duela ikusten badugu itzuliko gara.

 Horrela La Pernía aldera etorri gara. Hau Tremaya herrixkako eliza da eta atzean, Cuchillón eta Alto Campóo-ko tontorrak ikusten ditugu, garbi.

 Cuchillón, Tremaya-tik.

 Aurrekoa ikusita bagoaz berriz mendatera. Hau da Palencia aldetik Piedrasluengas-era igotzeko igaro behar den haitzartea. Hasi gara moskeatzen, goian hodeiak ikusten ditugu eta.

 Eta horrela da. Goiak berdin jarraitzen dute. Hau mendatetik Liébana aldera dagoen basoa da. Berriz kotxea hartu eta Potes aldera jetsi gara, Ojedo-raino. Eguerdiko ordubietan jarri dugu muga. Ez bada garbitzen, "kale".

 Eta bagoaz hirugarren aldiz mendatera. Hor agertu zaigu Peña Labra.

Gaztelu baten itxura du.

 Hirugarren aldiz Piedrasluengas-en. Eguraldiak hobera egin du. Pikosetako Urrieles mendikatea aurrean. Azkenean 13,40n hasi gara igotzen. Ez dugu ezer jan baina gora goaz. Gure kalkuluetan pare bat ordu gora eta beste hainbeste behera. Illundu baino lehen bukatzeko aukera... Ea ba!

 Horra igo behar dugu. Eskuin aldean dagoen tximinia baten azpira heldu eta hain ikusi ea elurrik daukan ala ez.

 Mendateko behatokia. Pikos aurrean.


 Abiapuntua (1355m).
 Txabola horren ondotik pasa eta atzean ikusten den antenaren ezkerretik igo behar dugu. Antenaren ingurura heldu arte ez dago seinalerik. Han hasten dira mugarri solte batzuk.

 Behintzat orain dena ikusten dugu eta ea horrela irauten duen.

 Piedrasluengas herria behean geratzen da. Hortik ere abiatu daiteke.

 Liébana eta Pikos aldera begira.



 Hormen azpian dagoen lautadan gaude. Hemen ondo hartu behar da bidea, piorno ugari baitago. Bidea mugarriz balizatuta dago, eta nahiz eta aldapa tentea egon nahiko ondo igotzen da. Gutxi gorabehera erditik doa goraino, gero hormen azpitik eskuinera joateko.

 Peña Abismo daukagu gertu.

 Bidezidorra jarraitzen piorno artean.

 Hormen azpira heldu gara eta eskuineruntz goaz tximiniaren bila. Elurra zapaltzen hasi gara, baina zorionez egoera onean dago.

 Lehenbiziko tximinia pasa egin dugu, elurrez beteta baitago eta ezinezkoa iruditu zaigu. Bigarren tximiniara goaz. Aurrean daukagu. Ea nola dagoen. Bestela, errezagoa da jarraitzea hormen bukaeraraino eta handik igo.


 Arrakalaren beheko zatia garbi dago eta trepada txikia dauka. Goikoa ez dugu ikusten baina animatu gara. Aurrera!

 Behetik dirudiena baino luzeagoa da. Ez da zaila baina adi ibili behar da.

 Eta goiko zatia dena elurtuta. Hau ez genuen behetik ikusten. Baina lortu dugu igarotzea.

 Behin arrakalatik irtenda, bide erraza geratzen zaigu tontorrera. Hemen hotz galanta eta lurra izoztuta dago.


 Peña Sagra hodeiz inguratuta.

 Tontorrera heltzen. Hemen erropa guztia jarri behar izan dugu.

 PEÑA LABRA (2028m). Azkenean heldu gara. 15,45ak dira, eta seguritate mugen barruan gabiltza. Ez genuen itxaropen handirik. Argazki batzuk atera eta berehala beheruntz.

 Pikosetako Urrieles eta Andara mendikateak.

 Liordes-Friero, Remoña, Padiorna, Llambrión mendilerroa, Tesorero, Peña Vieja, Tiros Navarro,... Urrieles.

 Piedrasluengas herria tontorretik.

 Behelainoak berriz sartzen mendatean. Atzean, Curavacas, Peña Prieta,...

 Cueto de la Concilia hodeietatik burua ateratzen.

 Gustora, baina ilunabarra gertu daukagu...

 Cornón-Tres Mares-Cuchillón.


 Peña Sagra. Hodeiak gero eta gehiago sartzen.

 Gurutzea eta buzoia ertzeko beste toki batean daude. Benetako tontorra atzean.

 Hau da igo dugun arrakala, goitik ikusita. Orain ez gara hortik jetsiko. Bide arruntetik jarraituko dugu.

 Hemen utziko dugu ertza. Juan Clara mendatea omen da. Eskuinera jarraituz, Tres Mares-era joan daiteke.

 Hormen azpiko bidezidorra. Zerbait igo egin behar dugu lehengo bidea hartzeko.

 Hau da igoerako arrakala. Goiko zatia ez da ikusten.

 Hormen azpian.

 Tontorraren azpian dauden elurguneak jeisten.

 Ikuspegi bikaina Pikosetako Urrieles eta Andara mendikateetara.

 Gazteluaren azpian piorno eta eskoba artean. Baina hartu dugu bidezidorra eta orain hau ezaguna da.

 Ezkerretik hasita Remoña-Liordes, Padiorna, Llambrión, Tesorero, Peña Vieja.

 Tesorero-tik Peña Castil-erainoko mendilerroa. Urriello (Naranjoa) ere ikusten da.

 Pico Cortés, Morra de Lechugales, Arredondas kanala, La Rasa, Pico San Carlos... Andara mendikatea.

 Palencia alderuntz. Mendilerroak...

 Curavacas.

 Tontorra (erpina ikusten da) eta lehenbiziko arrakala. Hortik ez dugu igo.

 Piorno eta eskoba artetik, gaztelu ederra.

 Aldapa handiena jetsi dugu eta hodeiak ez dira sartu. Lasaitasuna.

 Mendatearen beste aldean dabiltza orain hodeiak.

 Ilargia Cuchillón-en ondoan.

 Kantabria alderuntz errepidean dauden eraikuntza zaharrak.

 Gero eta politagoa ari da jartzen Peña Labra. Azkenean 17:15tan heldu gara kotxera. Kostata baina lortu dugu nahi genuena. Zerbait pikau kotxean eta ostatura.

 Ostatua Pejandan.

 Ostatuko taberna-denda. Gustora beheko suarekin.

 Hidratatzen.

 2021-11-15 Astelehen goiza. Euria. Arratsaldeko lehen orduetan etxean egon behar gara. Beraz goiza turismoa egiteko baliatuko dugu.

 Cohilla urtegitik erortzen den urjauzia. Nansa.

 Inguru ederrean dago urjauzia.


 Nansa-ko basoak.

 Carmona ondoan dagoen San Pedro auzoa. Cabuérniga.

 Saja ibaia Palombera mendatera bidean. Pozo del Amo.

 Saja. Urjauziak.

 Saja.

 Palombera mendatea. Kotxe batekin bakarrik gurutzatu gara. Izugarri ederra dago.

 Gaur behintzat ederki gozatu dugu Palombera mendatean. Gero Reinosa-ra jetsi eta handik etxera.

Ibilbidea track






1 iruzkin: