|
Zer esan daiteke BEYOS HAITZARTEARI buruz? Ba Naturaren beste kataklismo bat dela, eta bi magaletan bizitza ugari izan dela duela gutxi arte. Orain biztanle gutxi geratzen dira toki harrigarrietan kokatutako herrixkatan. Baina hor bizi izan diren artzai eta abeltzainek izugarrizko bide, herri eraikuntza eta injeneritza lanak utzi dizkigute. Ezagutzen ditugu batzuk, baina oraindik asko ditugu ezagutzeko. Gaur, TOLIVIA herrixka ezagutzeko asmoz, Sen de los Mulos gaiulerreraino heltzea pentsatu dugu.
|
2022-01-22 Beyos haitzartea zeharkatzen duen errepideko 128.kman, errepidearen baztergune batean utzi dugu kotxea. Metro batzuk egin ditugu atzerantz, Cangas aldera eta berehala ibaira doan bidea hartu dugu. Hemen hasten da Tolivia-Granceno PRa, eta hau izango da Sen de los Mulos-en oinerarte jarraituko duguna. Vaguardo zubian gaude Sella ibaia zeharkatzen.
|
Sella ibaia Vaguardo zubiaren azpian.
|
|
Ibaia pasa ondoren Sedo de la Cuerria de Quixandin gora goaz. Gero berriz jetsi egin beharko dugu hurrengo ibaia zeharkatzeko.
|
|
Sella-ren beste aldean La Plana edo Frailón eta Las Monjitas.
|
|
Heldu gara Espinas zubi berrira. Bere azpian oraindik ikusten dira zubi zaharraren enborrak.
|
|
Mojizo ibaia zubi azpian. Izugarrizko zintzurra sortu du Sella-ra doan ibai horrek.
|
|
Zubia pasa ondoren aldapangora goaz, Ñorin mendiaren magaletan zeharkaldi luzea eginez. Hau da Tolivia-ra doan bidea. Bazuten merito galanta!
|
|
Begi bat haitzartean.
|
|
Pasabide dotorea. Ingurunea izugarria da eta bidea oso garbia aurkitu dugu.
|
|
Bidea "armatua" dago toki askotan, eta hauek dira paraje horietako biztanleak.
|
|
Tolivian ez dago biztanlerik (beno, bat edo bi bai), baina oso ondo zainduta dago bidea. Sakontasun horietara goaz.
|
|
Atzera begira, Beyos-eko errepidea eta gure kotxea ikusten dira. Gezurra dirudi horrelako bideak egotea hemen. Eskuinean, ilunean, Mojizo ibaiak sortutako zintzurra.
|
|
Bide oso ederra. Eguraldi bikaina daukagu, baina hotza. Errepidea izoztuta izan dugu haitzartean.
|
|
Askotan bezala, gaur ere bakar bakarrik goaz.
|
|
Tolivia-ko Forcau-ra igotzen. Peña Ñorin gure gainean.
|
|
El Frailón, eta bere atzean, Conia. Hauek Sella-ren beste aldean.
|
|
Tolivia-ko Forcau-tik herrixkaren kokapena ikusten da zulo horretan ( herria bera ez da ikusten). Tolivia-tik gora jarraitu behar dugun bidea antzematen da, ezkerralderuntz. Sen de los Mulos goian, eskuinean, agertzen da.
|
|
TOLIVIA. Eliza da lehenbizi ikusten dena. Bagenuen gogoa hau ezagutzeko. Izena bera ere polita iruditzen zaigu.
|
|
Eliza. Dena dago erorita eta erabat utzita. Pena handia sentitzen da hemen. Baina kantabriar jator batekin egin dugu topo bertan. Etxe bat berritzeko asmoz denboraldi luzeak pasatzen ditu hemen, baldintza oso gogorretan. Elkarrizketa luzea eta oso aberasgarria izan dugu berarekin. Zergatik galdetu diogu, eta "amor al arte" gutxi gorabeherako erantzuna, zerbait egin behar delako... Orain behera zihoan janari eta material gehiagoren bila.
|
|
Hau da zutik mantentzen den eraikuntza bakarra, "horreo beyusco". Kantabriarrak hor egiten du bizitza, behean sukaldatu eta barruan lo egin, saku batekin. Ez argi eta ez ezer. Gogorra benetan.
|
|
Herrixkaren bukaeran dago iturria. Ur fresko eta ederra. Biztanlearen tresneria ere hor dago. |
|
|
Tolivia utzi eta Cociyón mendian gora goaz, haritz artean. Bidea hemen nahiko apurtua dago.
|
|
Azken malda Cociyón lepora iristeko.
|
|
Zuhaitzen adarrak goroldioz beteta daude. Basoaren araztasunaren seinale.
|
|
Atzean paisaia zabaltzen ari da. Hemen Jario mendia, Vegabaño-ko basoen gainean. Elur berria dago.
|
|
Bidea haritz eta pago artean. Prao El Foyo-ra goaz.
|
|
Goian aipatutako zelaia pasa eta eguneko zati gogorrenarekin egin dugu topo. Basoaren erditik doa bidezidorra, aldapa handia dago eta elur apur bat ere. Oso labainkorra. Llámpara lepora igotzen ari gara.
|
|
Llámpara lepoa pasa eta berriz bide ona. Eskuinean daukagun zuloan Llué herrixka egon zen. Toki basatia benetan, historio gogorrekin. Conia eta Cornión-eko tontor garaienak agertzen dira atzean.
|
|
Canto Cabronero, Peñas de Cebolleda eta Peña Beza.
|
|
Peña Beza eta Torre del Torco-Peña Santa.
|
|
Canal del Perro eta Moledizos. Vegabaño-tik Vega Huerta-ra sartzeko bidea.
|
|
Gure aurrean Niajo-Pozalón mendilerroa. Beheko zuloan zegoen Llué. "Fué además aquí en
Llué donde ocurrrieron historias como aquella que me cuenta mi amigo
Ciriaco, uno de los últimos habitantes del valle, una historia que aún
recuerdan con nostalgia muchos de los beyuscos, protagonizada por
Martinón, quien al fallecerle su esposa en una época en la que el valle
se encontraba aislado por la nieve, tuvo que enterrarla en la nieve
durante el dia y recogerla en la vivienda durante la noche para que no
dieran con ella los lobos; una vez hubo cedido el aislamiento a que se
encontraba sometido, ascendió el Monte Reces con la dolorosa carga en
camino hacia el camposanto de Tolivia para darle sepultura." | |
|
|
|
Eta Tolivia-ko ibarrera heldu gara. Hemen utziko honerarte jarraitu dugun PRa. Hau ezkerrera doa. Guk tontorrera igotzeko zuzen hartuko dugu aurrera, ibarra zeharkatu eta eskuineruntz joateko. Tontorra goian dago, baina apur bat atzerago.
|
|
Tolivia ibarrean txabola askoren arrastoak daude, denak erorita.
|
|
Ibarraren sarrera eta Niajo-Pozalón.
|
|
Orain Peloño aldea ere ikusten dugu eta Ten eta Pileñes mendiak.
|
|
Tolivia ibarretik gora. Atzean, Pozúa,... Arcenorio aldea.
|
|
SEN DE LOS MULOS (1505m). Atzean, Pikosetako Cornión mendikatea. Nahiko berandu heldu gara, 14:15etan eta toki beretik jeistea erabaki dugu. Zeharkaldi bat egiteko asmoa ere bagenuen, baina eguna oso motza da eta jetsiera luzea geratzen zaigu.
|
|
Baina paisaiaz gozatu dugu apur bat. Canto cabronero-Beza aurrean eta Torres de Cebolleda- Torre de Santamaría-Torre de Enmedio-Marías-Torco eta Peña Santa erraldoia atzean.
|
|
Peloño-ko basoak eta Collau Zorru eta Pico Luengo mendiak.
|
|
Víboli herria zuloan eta Picu Pierzo eta Carriá. Atzean, Sueve mendikatea.
|
|
Eta zuhaitzak izoztuta Víboli aldean.
|
|
Izotza. Gauean hotz handia egin du. Kotxean -3º izan ditugu goizean.
|
|
Tontorreko buzoia eta gurutzea. Kotxetik hona 1300metroko garaiera-aldea dago. Bada zerbait.
|
|
Ten eta Pileñes-ekin.
|
|
Aurrean Peña Beza eta Torre del Torco-Peña Santa atzean. Eskuinean Vega Huerta aldea eta Torres de Cotalbín.
|
|
Víboli. Hortik hartzen da Vibolines "sedo" famatua.
|
|
Tolivia-ko ibarretik gora egindako gutxi beherako ibilbidea. Jetsiera toki beretik egingo dugu. Ea egun argiz heltzen garen.
|
|
Ibarrera jeisten tontorretik.
|
|
Tolivia ibarra eta Niajo-Pozalón.
|
|
Ibarretik behera bide dotoretik.
|
|
La Varera basoan, Llámpara lepotik behera. Jetsiera oso labainkorra.
|
|
Baso garbiak. Hemen apenas dabil jenderik. Guk gaur Tolivia-ko biztanlea bakarrik ikusi dugu.
|
|
Kutsadura gutxi baso hauetan.
|
|
Tolivia-n berriz. Berriz egin dugu topo hemen bizi den gizonarekin. Pisu ederrarekin zetorren gora, berriz egun batzuk irauntzeko hemen.
|
|
Tolivia-ko Forcau edo Atean. Bagoaz beheruntz.
|
|
Nekatuta baina gustora ezagutu dugun guztiarekin.
|
|
Bide armatua, oso dotorea. Mojizo ibaiaren arroila eskuinean.
|
|
La Plana edo Frailón arratsaldeko argi politarekin.
|
|
Espina zubira jeisten.
|
|
Eta Sella ibaia azkenik Vaguardo zubitik. Hemendik berehala igotzen da errepidera eta kotxera. Azkenean 17:30etan heldu gara, egun argiz oraindik. Asko gozatu dugu. Historia handiko tokiak ezagutu ditugu eta Beyos-arroileko zirrikitu gehiago ikusi eta ibili. Paradisua da hau!
|
|
Ondoren, Alto Sella ostatuan gazta eta sagardo dastaketa. Baina hau, beste historio bat da...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina