Menua

ALPES

2020/11/02

ANÉOU-PEÑA BLANCA-CANAL ROYA ertza Portaletetik

 

2020-08-15 Atzo berandu heldu ginen Tramacastillara, eta gaur zerbait lasaia egiteko asmoz etorri gara Portalet-era. Goizeko 10:30etan heldu gara mendatera. Hau, gure ohiko mendi-ingurua da. Hainbat aldiz ibili eta ibiltzen gara, urteko urtaro guztietan. Baina ez gara aspertzen...

Beraz, beste itzuli bat inguru eder hauetan.

PORTALET. Hemengo irudi tipikoa, Peyreget eta Midi-rekin. Ez daukagu presarik, eta ibilbidea ere ez daukagu zehaztuta. Ikusiko dugu nora eramaten gaitun buruak...


Mendatetik irten eta, hasiera batean, Cuyalaret aldera doan bidezidorretako bat hartu dugu.


Erdian daukagu Cuyalaret. Ezkerrean, Anèou-ko Kanpaia eta eskuinean, Anéou tontorra.
Nahiz eta Cuyalaret-era doan sakanean egon, eskuinera zeharkatzea eta Anèou lepora igotzea pentsatu dugu.
Atzean geratzen zaigu inguruko erregea, Ossau-ko Midi.
Eta duela gutxi, bigarren aldiz egondako Lurien ederra.
Anèou lepora doan sakanean.

Lepora heltzen. Anèou mendia eskuinean. Erabaki dugu zer egin. Horra igo eta gailurreria jarraitu Canal Roya-raino. Cuyalaret ezkerrean utziko dugu.

Lepoan. Abiapuntua ondo ikusten da. Mendi garaienetan hodei ekaitztsuak sortzen ari dira. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita.
LURIENera Igoera
Igoera, canal Roya aldetik da, eta laburra baina oso pikoa da. Talde handi bat doa aurretik.

Lasai hartu dugu. Aurrekoek igotzen duten bitartean, inguruan daukagunaz gozatzen geratu gara. Fondoan, Escarra eta Pala de Ip agertzen dira.

Aldapa tentean. Azpian, Canal Roya.

ANEOU tontorrean (2364m). Aurrean, Pène de la Glère, Midi, Lurien,..., Ossau inguruak.

Tontorretik jeisten, ertza jarraitzeko.


Hurrengo tontorra, PEÑA BLANCA (2365m). Hodeiak gero eta gertuago.


Canal Roya, Anayet, Arroyeras, Punta Escarra,...
Anayet

Ertza jarraitzen. Erraza da. Fondoan, Borau-Aspe-Llena de la Garganta-Bozo.
Hau da aurrean daukaguna. Beste egun batetako argazkia da.


Midi. Dotorea, edozein tokitatik ikusita ere.

Espelunciecha, Culivillas, Arroyeras, Punta Escarra eta Anayet. Canal Roya-ko Rinconada lakuen azpian.
Arroyetas, Culivillas, Vertice
Canal Roya tontorrera geratzen zaigun ertza.

Argi politak ekaitz-hodeiekin. Zaldiak ertzean.

Atzera begira.

CANAL ROYA tontorrean (2347m). Pic des Moines eta Ayous-eko lakuak inguratzen dituzten mendiak.

Tontorraren babesean dauden laku txiki baina politak.

Anèou-tik hona jarraitu dugun ertza.

Goietan, putreen erakustaldiak.



Jetsiera, ohiko bidetik egingo dugu, hor ikusten den haranetik. Fondoan, Lurien, Palas, Balaitús, Ferraturas-Soques-Soba.


Lasai eta gozatzen ibiltzeko tokiak.

Artaldea Ayous aldean. Lerroak ondo mantentzen.

Hezetasun guneak Pène de la Glère-ren azpian.

Beste artalde bat Peyreget eta Midi-rekin.

Marmota.

Portalet-era itzultzen. Apur bat lehenago euri tanta batzuk erori dira, baina ondo eutsi dio eguraldiak, eta ez gara busti.


Portelet-en berriz. Pasiada ezaguna baina polita izan da gaurkoa.

Iluntzean Tramacastillan, Telera eta Partacua mendikateari begira.

Hodei dotoreak Biescas aldean.

Catieras eta Baldairán aldea, Panticosan.

Eta ilunabar eder hau ikusi ondoren, goiz ohera, bihar Collarada-ra igotzeko asmoa baitdaukagu.


Ibilbidea hemen +-

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina