Menua

ALPES

2019/12/16

ANDARTO 1074 mt. Urkulu Urtegitik

2019-12-06 Gaur etxetik nahiko hurbil daukagun ingurura etorri gara bost bat orduko ibilialdi oso ezaguna egiteko prest. Goizeko 10ak dira, nahiko berandu, baina URKULU urtegian gaude eta behelainoak altxatzen ari dira.

Irudi oso dotoreak ikusteko aukera daukagu.



Hau zen  hasierako plana, baina berandu gabiltzanez, Degurixara igo eta handik Andartora joatea erabaki dugu.

Goroeta auzoa igaro eta urtegiaren bukaeran Orbera doan pistatik hasi gara. Berehala utziko dugu eta Orbe baserritik doan PRa jarraituko dugu.

Iruaitzen hiru tontorrak ditugu sakanaren gainean, ezkerrean.
Azkenengo egunetan euri dexente egiten ari da eta Arbe errekako urjauziak oso dotoreak daude.

Bidea oso labainkorra da zati batzutan, baina garbituta dago eta pistatik baino hobeto goaz.


Paraje ederrak Arbe sakanean.

PRa pistara ateratzen da, eta pistatik jarraitzen du zati batean. Ugastegi baserrietara heldu baino lehen, pistaren ezkerrean dagoen urjauzi eder hau ikustera hurbildu gara.



Gero, pistatik, pagaditik eta azkeneik berriz pistatik ( beti PRa jarraituz) Degurixako paradisura heldu gara. Askotan egon gara hemen, baldintza guztiekin, euria, elurra, beroa,..., baina ez gara aspertzen. Gure mendietako txoko ederrenetakoa dela uzten dugu. Normalean, jende oso gutxi ikusi izan dugu hemen. Gaur ere horrela izango da, dozena erdi mendizale besterik ez.

Andartora igotzen. Degurixa behean eta Arlutz mendia fondoan, erdian, eskuinean Aranguren. Bien artetik sartzen gara Degurixara Mandiola auzotik igotzen garenean. Zirrikitu eder asko daude inguru hauetan.

Artaldea tontorretik gertu. Urkulu ikusten da, eta baita Arbe sakana.

Degurixa. Lasaitasuna eta gozamena.


Tontorrera hurbiltzen.
ANDARTO (1074m). Mairuatx mendia Degurixa erdian, eta Arlautz, Aranguren, besteak beste, fondoan.

Araotzeruntz begira. Beste abiapuntu bat paraje hauetara etortzeko, eta ibilaldi ederrak egiteko.
Beheruntz, pasabide dotoretik.

Degurixara jeisten.

Degurixatik behera, pagadian dagoen galtzada ederrean. Pista gertu dago, baina zorionez, betiko bideak oraindik irauntzen dute.
Eta beste misteriorik gabe itzuli gara Urkulura, pistatik orain. Udalaitz agertzen da urtegiaren gainean. Gero Bilboko Mendi-film aren estreinatzea daukagu eta ezin falta horrelako saio batetara. Polakoak K2an eta neguan... Hauek bai direla beste "pasta" batekoak. Ezin dugu galdu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina