Biderdi aterpe irekia, izen bereko tontorraren azpian. Oso garbia eta txukuna aurkitu dugu. |
Ganekoren azpian dagoen iturri ederra. Fuente del Espino dela esan digute. Potoak behintzat Bilbotarren neurrikoak. |
Ea hiru ordu ibili ondoren Ganeko guztia zeharkatu dugu eta Laudiotik datorren bidearekin egin dugu topo. Orain aldapa tentea geratzen zaigu. |
Atzean daukagun panorama. Anboto ezkerrean, Gorbeia mendikatea eskuinean eta aurrean Untzueta besteak beste. |
Tontorraren oinean dagoen lautada ederra. |
Aurrean daukagu tontorra. |
Araba aldera begira. |
Tontorrera hurbiltzen. |
GANEKOGORTA (999m). |
Beheruntz, ohiko bidetik. |
Bilbo Handia eta Superportua. |
Pagasarri aldera jeisten. |
Baina lehenbizi BIDERDI (877m) tontorra zapaldu dugu. Buzoi dotorea dauka. |
Ganekora begira. Igoera ezkerreko mazelatik egin dugu fondoan ikusten den lepora irten arte. Gero, gora. |
Aterpean "mokaua" jan ondoren, PAGASARRI tontorretik pasa gara. Atzean, aurreko bi tontorrak. Orain Pastorekorta lepora jetsiko gara. |
Eta eguna ondo borobiltzeko, eta guk ez dugunez ezagutzen, tontorrera dagoen aldapa labur baina oso tentean gora. |
Aldapa ondo kudeatzen. Behean lepoa. |
PASTOREKORTABURU (596m). Nahiz eta pinadiz inguratuta egon, behintzat izena oso ederra dauka. |
Eta ikuspegia ez da txarra. Mugarra, Aramotz eta Alluitz-Anboto. |
Azkenean sei orduko ibilaldia atera zaigu. Bilbo inguruak hobeto ezagutu eta lagunekin egun pasa ederra egiteko oso ondo etorri zaigu. Mendifilmaren aitzakiaz... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina