Menua

ALPES

2019/12/08

ORDESA Pradera-Faja Canarellos-Faja Racón.

2019-11-01 Hiru eguneko astebukaera. Lehenbiziko eguna, ostirala, eguraldiaren iragarpena goizerako aterri eta eguerditik aurrera euria eta euria iganderarte. Zer egin? ORDESA beti daukagu hor. Badakigu jende asko egongo dela, baina hau da dagoena. Goizeko 9etarako gaude "Pradera"-ko aparkalekuan. Udazkena topera dago.

Ez dugu ekarri ideia finkorik. Arazas-en eskuin aldetik hastea pentsatu dugu, eta eguraldiaren arabera ikusiko dugu nora jarraitu. Orain aterri dago, baina Cotefablo aldean euripen etorri gara. Ea ba...

Alde honetan oso jende gutxi dabil, nahiz eta beste aldetik jendetza dabilen dagoeneko. Gozatzen goaz.

Fraucata-ko hormetan dagoen Canarellos faxatik itzultzea pentsatzen ari gara.


Momentuz izugarrizko lasaitasuna daukagu eta bidea zoragarria dago.







Hau da naturak eskeintzen digun oparia!


Canarellos aldera begira. Edertasuna!



Tozal del Mallo eta Gallinero-ko hormak. Beraien azpitik doa Racón faxa.


Arazas, Arripa zubiaren azpian. Hortik igaroko dugu beste aldeko jende izurritera.




La Cueva urjauzia.


Del Estrecho ujauzia.

Soaso-ra doan bide nagusian.
Izugarri ederra dago basoa.





Jarri dugun trackean ikusten den bezala lehenbizi Soaso aldera jarraitu dugu baina zihoan jendetza ikusi dugunean, buelta eman eta Canarellos faxara doan bidea hartu dugu.

Hemen lasaitasuna berriz. Gainera eguraldia hoberuntz doa eta eguzkia ikusi eta sentitzeko aukera ere daukagu.

Fondoan Ordesa-ko aparkalekua (gero jakin dugu 10etarako itxi egin dutela, bete egin delako), eta behean gozatu ditugun basoak.



Bidezidor estua amildegiaren gainean.


Arripas urjauzia eta zubia orain goitik ikusita.



Oso ederra eta lasaia Canarellos-eko bidea. Aurretik ezagutzen genuen, baina udazkeneko kolore hauekin beste gauza bat da.

Atzera begira, igaro dugun bidezidorra. Goian izugarrizko hormak eta behean amildegia.





Cotatuero zirkora sartzen. Urjauzia ikusten dugu aurrean. Hemen Cotatuero-tik behera jetsi beharrean Racón faxatik Carriata zirkoraino joatea hasi gara pentsatzen. Eguraldia ona izaten jarraitzen du eta Racón-etik ez gara aspaldi pasatu.

Fraucata-ren hormak gure gainean, Cotatuero-ra bidean.



Cotatuero urjauzia. Bere azpian atseden txiki bat hartu dugu eta Racón-etik jarraitzea erabaki dugu.



Hau da Racón faxara igotzeko bidegurutzea. Aldapa daukagu baina baso eder honen barrutik joanda ez dago "aldaparik".




Atzera begira, Cotatuero-ra etortzeko erabili dugun Canarellos faxaren ibilbidea ikusten dugu.

Orain Gallinero-ren hormen azpitik goaz. Hau da Racón faxa.

Cotatuero atzean geratzen da.



Cotatuero-ren goiko aldea. Hodei beltzak hasi dira agertzen, baina lasai goaz. Oraindik eutsiko diola dirudi.

Fraucata-ko hormak eta Tobacor mendia. Canarellos erdi aldean somatzen da.

Cotatuero

Racón-en Gallinero-ren azpian.





Carriata zirkora heltzen. Tozal del Mallo ezkerrean, hodeipean.

Tozal del Mallo. Ordesako branka dotorea. Igotzeko bide arrunta erraza da.

Carriata zirkoan.

Orain "Pradera"-ra jeistea geratzen zaigu. Hainbat aldiz igo eta jetsi gara hemendik eta oso ezaguna egiten zaigu.




Ordesan. Azkenean sei bat orduko ibilbide zirkular oso ederra egin dugu. Topera gozatu dugu udazkenak eskeintzen dituen kolore, tono eta usainekin, eta nahiz eta Soaso-ko bidea oso masifikatuta egon, oso lasai ibili gara gu. Bokata bat jan dugu bertako tabernan eta Tramacastilla-runtz abiatu gara. Cotefablo-ra heldu orduko hasi da euria, eta ea astubukaera guztian ez du atertuko. Zortea izan dugu.
Ibilbidea Track-a

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina