Berehala agertu zaigu begien aurrean. Irudi hori ahaztezina da. |
St. Martin mendateko etxolak. Atzean Orhi. Iparraldea behelainopean dago. |
Belaguatik mendatera igotzen duen errepidea eta atzean, hdeietatik irteten, Lakora, Kartxela, Otsogorrigaña, Barazea eta Orhi. |
Ahuntzak bide erdian. Arlas-en azpiko lepora goaz. Atzean Barazea ikusten da. |
Arlasen azpira heltzen. Mendizale ugari dihoa aurretik, eta baita atzetik. "Izen handiko" mendia da Auñamendi. |
"Eskalextrik"-etik zulo horretatik etortzen da. Eskiekin igo izan dugunean, beti hortik etorri izan gara. Behelainoak apur bat igo direla dirudi. |
Pescamou lepora heltzen. Helburua aurrean beti. |
Pescamou lepoa igaro dugu eta bagoaz goruntz, mugarri ugariak jarraituz. Arlas atzean geratzen da. Arette ere hodeipean. |
Putrea. |
Gertu dagoela dirudi baina oraindik eremu gogorretatik igaro behar dugu. |
Eguraldi ederra daukagu goietan. Iparraldeko haranak hodeipean. |
Ilargia Larrako karstaren gainean. |
Harkaitz arteko pasabide dotorea. |
Lora ugari pasabideari edertasuna gehitzen. |
Auñamendi. |
Mendiaren oinera heltzeko jetsiera luzea geratzen zaigu eremu gogorretik. |
Ezkerrean geratzen da Soumcouy. |
Mugarri ugari daude bide egokiena adierazten kaos honetan, baina pintura gorriak ere. Beharrezkoak...? |
Heldu gara oinera, eta orain dena aldapa gora. |
Azkenengo palan. Tontorra goian. |
ANIE (2504m). Belaguako aterpea eta kuartela, Lakora, Keleta-Kartxela, Otsogorrigaña, Barazea, Orhi,... Izugarria da daukagun panorama. |
Gure buruen gainean ere ikuskizuna. Putreak hor dabiltza beraien dantzaldi dotoreak eskeintzen. |
Aurrean bi Billareak, Labigouer ondoren eta Midi, Balaitús, Vignemale,..., atzerago. |
Tontorrean. Ez da erraza argazkia ateratzea hainbeste jenderen artean. |
Pène Blanque, Mahaia eta Table, Alanoak, Peñaforca, Lenito, Acherito lakua inguratzen mendiak, Agüerri,... |
Countendé eta Orgues de Camplong. Hasiera batean zuzenean horra jeistea pentsatzen genuen, baina azkenean ideia aldatu dugu. |
Jendetza gora eta behera. |
Igoerako bidetik jetsi beharrean, eskuineko ertzetik ari gara jeisten (Countendé aldera dihoana). |
Gero ertza utzi eta bide arruntera itzuli gara. Baina laster utziko dugu hau ere, Col des Anies-era doan bidea hartzeko. Argazkian eskuinean ikusten den ertzetik behera egin dugu. |
Igoerako bidea utzi dugu eta destrepe erraz batzuk egin behar ditugu, Anie-ren hormen azpira jeisteko. |
Gainean ditugu hormak. |
Col des Anies-era jeisten. Hau da Laberouat aterpetik igotzeko bide arrunta. |
Col des Anies Soumcouy-ren azpian geratzen da. |
Lepotik gertu gaude, baina ez daukagu bertara joan beharrik. Lehenago hartuko dugu ezkerrera Arres d'Anie-rako bidetik. |
Oso ondo markatuta dago bidea hemendik ere. |
Lora ugari harkaitz artean. Eskertzen da. |
Countendé. Ondo ikusten da nondik doan igotzeko bidea. Lau aldiz daukagu igota. |
Anies lepoa ezkerrean geratzen da. Gu Soumcouy-ren azpitik ezkerrera joango gara. |
Arres d'Anie bidean. GR markak ditugu hemen. Hau da lehen guretzat Frantsesen kanala deitzen genion bidea. |
Hemen ere lorak bidea apaintzen. |
Gustora gabiltza aspaldi zapaldu gabeko bide hauetatik. Gainera hemendik oso jende gutxi dabil. |
Erdi aldetik zeharkatu dugu Arres d'Anie, gure "frantsesen kanala". Soumcouy mendiaren oinetik ona etorri gara. |
Auñamendi. Dotorea. |
Pescamou lepora jeisten. Arlas aurrean. Gure buruan sortu da igotzeko ideia. |
Ez dakit ordutegi horiek oso baikorrak ez diren... |
Arlas-en oinean. Bagoaz goruntz. |
Aldapa tentea baina laburra. |
ARLAS (2044m). Hodei guztien gainetik... |
Hodeiak igotzen dabiltza eta sartu dira Pescamou aldera. Tontorrak oraindik garbi. Gozamena!. |
Arette alderuntz jeisten. Hodeietara goaz. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina