"QUAYRAT" Okzitanieraz karratua esan nahi du.
Bere forma karratuengatik omen da.
|
2018-08-20 Sei orduko bidaia egin ondoren (Espainia aldetik etorri gara, Biriatuko mugan dauden kotxe ilarak handiak baitira), Astau-ko Etxaldeetako aparkalekuan gaude. Urte asko igaro dira azkenengoz hemen egon ginenetik, baina hau ez da gehiegi aldatu. (1130m) |
|
Arratsaldeko 4retan hasi gara Espingo-ra igotzen. Astau behean geratzen da. Izugarrizko jende pila dator beheruntz, gehienak Oô lakura joan-etorria egiten. Gu Espingo-ko aterpera goaz, bertan lo egitera. |
|
Oô lakura doan bidea. |
|
Oô lakua eta urjauzi ezaguna. |
|
Gustora berriz paraje hauetan. Hainbat aldiz pasa izan gara hemendik, baina lehen esan bezala, urte dexente igaro dira azkenengo bisitatik. |
|
Urjauzia. |
|
Lakuraino itzalpean etorri gara, eta hemendik gora ere basotik goaz, hasieran behintzat. Eskertzen da, bero handia egiten baitu. |
|
Basotik atera ondoren. Gure asmoa bihar Quayrat mendia igotzea da. Hemen ibili garenean, beti goruntz joan gara, Portillón aterpe aldera (aterpe zaharrean hainbat gau pasata gaude, hark bai "enkantoa"), eta Lèzat, Crabioules, Perdiguero, Seil dera Baquo, Spijoeles, Gourgs Blancs,..., igota ditugu, baina Quayrat beti utzi izan dugu, ez zitzaigulako bat etortzen edo... auskalo! |
|
Espingo lepora igotzeko azkenengo zatia. |
|
Lepoa baino apur bat beherago dago Superbagnères-era joateko bidegurutzea. |
|
Espingo lepotik apur bat jeisten da aterpera. Hau ere, dexente zaharragoa ezagutzen genuen. Gauean beteta egongo da. Zaindarietako bat neska gazte oso atsegina da |
|
Ilunabarrean hodeiak sartzen hasi dira iparraldetik. Tusse de Montarqué dago aurrean eta Baquo-ren ertza agertzen da atzean. |
|
Quayrat-en tontorra hodei artean. Biharko iragarpen ona dago eta ea nola moldatzen garen. Badakigu igoera gogorra dela eta tontorreko blokeak zailtasun puntua ematen diotela mendiari. |
|
Tusse de Montarquè eta Perdiguero-ra doan ertza atzean. |
|
Espingo lakua. Bere inguruan eta baita gorago dagoen Saussat lakuaren ertzean kanpin denda ugari daude ipinita, gero goizean kentzeko. Gu, aterpeko geheinak bezala, 21:30rako lo egiteko prest. Bihar arte! |
-----------------------------------------------------
|
2018-08-21 Goizeko 6:30etan altxatu gara. Hodeiak desagertu dira eta eguraldi bikaina daukagu. Tusse de Montarquè ezkerrean, eta Spijeoles-Belloc eguzkitan. |
|
Zaldiak ere gosari bila datoz aterpera. 7:30etan prest gaude igotzen hasteko. 1967 metrotan gaude. |
|
Hori da gure helburua, Quayrat, eta ibilbidea nondik doan nabarmen antzematen da. |
|
Aterpetik atera eta dena da goruntz. Ez dago atsedenik eta aldapa izugarria da. Poliki, poliki,... Aterpeko zaindariak 4 ordu behar direla igotzeko eta gogorra eta teknikoa dela esan digu. Beste 4 mendizale bakarrik ikusiko ditugu mendi honetan. |
|
Spijeoles eta Belloc hirukoitza. |
|
Lehen aldapa serioa harritza honetatik gora. Espingo lakua behean. |
|
Spijeoles eta Belloc mendiak Saussat lakuan ispilatuta. |
|
Aurreko harritzaren ondoren, zeharkaldi luzea egiten da ea mendiaren hormen azpira heldu arte. Aldapa gogorra izaten jarraitzen du, eta eremua nahiko deserosoa. |
|
Eskerrak mugarri asko eta ondo jarrita daudela, bestela nahiko kaotikoa da eremua. |
|
Spijeoles eta Belloc ditugu beste aldean, hauek eguzkitan aspaldi. Gu, zorionez, itzalean. |
|
Jean Arlaud eta Gourgs Blancs. |
|
Oô mendatea, Jean Arlaud, Gourgs Blancs, Gourdon, Spijeoles eta Belloc. Azken hau falta zaigu igotzeko, baina ez dakit motibazioa izango dugun inoiz ahalegintzeko... Espingo-tik duen igoera oso gogorra da eta Spijeoles-etik joan-etorria, ... ikusiko dugu. |
|
Saussat eta Espingo lakuak dexente behean geratzen dira dagoeneko. |
|
Hasi gara trepadekin. Orokorrean errazak dira eta harkaitza oso ona, baina zaindariak esan digun bezala, nahiko teknikoa da dena. |
|
Tximinia hori gainditu behar da, hormen hurrengo solairura heltzeko. Hau baino apur bat beherago Portillón-etik zetozen bi mendizalekin elkartu gara. Euskaldunak dira eta hurrengo egunetan harreman handia izango dugu beraiekin. Tximiniaren gainean daude dagoeneko. |
|
Gu tximinian. |
|
Behin tximinia hori igaro, beste zeharkaldi bat egin behar da, lepora dihoan kanalaren oinera heltzeko. |
|
Kanaletik gora. Momentu batzutan horma batzuk gainditu behar dira, eskuak erabiliz. Oso bertikala eremua. |
|
Lepoa hor behean utzi dugu eta bagoaz ertzetik gora. Orokorrean erraza da, baina maldak hor jarraitzen du. |
|
Ertzeko eremu lasai batean. Atzean, Petit Quayrat (2842m). |
|
Tontorraren azpiko blokeetara heltzen. Justu goiko hormaren azpian guk ezkerretik hartuko dugu, bira bat aurkitu arte. Aurreko biak ertzetik igo dute tontorreraino. |
|
Hau da tontorraren azpian dagoen bira. Oso malkartsua eta estua, baina ez da zaila. Adi ibiltzekoa bai, noski, baina dena bezala. Metro batzuk jetsi behar dira, beste aldeko ertzera igotzeko ondoren. |
|
Beste aldean hau da daukaguna, Lèzat, Literola-Pico Royo eta Crabioules. Izugarrizko espektakulua! Horietan egonda gaude. |
|
Biran. |
|
Lèzat-etik datorren ertzean. Hemendik gutxi geratzen da tontorrera igotzeko, trepada txikiak. |
|
QUAYRAT (3060m). Iñigo Iruretagoiena "Iru"rekin. Ordubete egingo dugu bera eta Rouko-rekin tontorrean eta egiten ari direna kontatuko digute. Izugarria! Pirinioko 3000 metroko mendi guztiak hilabetean!... En fin, beraientzat gaurkoa irteera lasaia, tontor bakarra egin behar dutelako, eta guretzat ba justu alderantziz. Hiru ordu t'erdian igo dugu, beraz, ez dago gaizki. |
|
Saussat eta Espingo lakuak 1100 metro beherago eta Oô lakua askoz beherago. |
|
Roukorekin tontorreko blokean. |
|
Izugarrizko ikuspegiak ditugu. Hemen, Crabioules, Rabadá-Navarro-Maupás eta Aneto-Maladetak atzean. |
|
Maupás eskuinean, eta tontor eta orratz ugari atzean, bihar igoko dugun Sacroux tartean. |
|
Jean Arlaud eta Gourgs Blancs-en mendilerro guztia. Ezkerrean, atzeko planoan, Gías tontorra. |
|
Spijeoles-Belloc eta Hourgade aurrean. Atzean, Bachimala, Lustou, Vignemale, Pic Long, Neouvielle,... , garaienak bakarrik aipatuz. |
|
Tontorreko bloke artean. Igoerako toki beretik egingo dugu jetsiera. 1900 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu beheruntz. |
|
Hau da Lèzat-etik datorren ertzetik behera egin behar dena biratik. Ondoan Lèzat, eta atzean, Royo ezkerrean eta Perdiguero-Pico del Portillón eskuinean. |
|
Quayrat lepora jeisten ertzeko bloke artean. |
|
Quayrat lakuak Lys aldean. |
|
Hau da lepoaren gainean dagoen eremua, ertzean. |
|
Azkenengo metroak lepora jeisteko. |
|
Lepotik behera, kanalean sartuta. Orain destrepeak... |
|
Lepoa goian geratzen da. Gu kanalean beheruntz. |
|
Hormen azpian geratzen den elurgunea. |
|
Espoloian, Saussat lakuarekin behean. Hemen, ezkerrera jetsiko gara, tximiniara. |
|
Tximinian. |
|
Hau da tximinia, behetik ikusita. |
|
Tximiniaren azpian. |
|
Baina destrepeak ez dira bukatu. |
|
Espingo lakua. Gutxienez, gertuago ikusten dugu. |
|
Hasierako harritzara heltzeko destrepatu behar den hormaren gainean. |
|
Harritzatik behera. Jetsiera gogorra bukatzen. Arrazoia eman behar diogu aterpeko zaindariari. Guretzat, mendi gogorra eta teknikoa. |
|
Saussat lakua. Inguru honetan jartzen dituzte dendak, gaua igarotzeko. |
|
Aterpean atsedena hartu dugu, jan eta edateko eta oinak busti eta lasaitzeko. Aurrean daukagun paisaia, bikaina. Saussat lakua, Tusse de Montarqué, Baquo, Spijeoles-Belloc. Iru eta Roukorekin elkarrizketa, eta agur esan behar. Beraiek hemen geratzen dira, hirumilakoekin jarraitzeko, eta gu behera, gero kotxea hartu eta Benasque-ra joateko. Dena dela, eta laurontzat sorpresa izanik, beraiekin elkartuko gara Estós aterpean bi egun barru. |
|
Quayrat Espingo lepotik. Gogorra bezain interesgarria. |
|
Espingo-tik behera. |
|
Oô lakua eta urjauzia. Gainean Quayrat. Arratsaldeko 17:30an heldu gara Astau-ra, 1900 metroko desnibela jetsi ondoren. Nekatuta baina gustora. Lortu dugu azkenean beti alboan utzitako Quayrat igotzea eta jeistea. Ez dirudi mendi oso masifikatua... Orain kotxea hartu eta Benasque-ra bidaia luzea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina