Toki lasai eta dotorean dago ostatua, eta bere jabea, Elsa, oso emakume jatorra. |
Hau da kalean aurkitu dugun kartela. |
Herria ezagutzen. |
Piloña ibaia, Infieston. |
Dena prest pelikulak ikusteko. |
Irma Szabo hungariarra bere argazkiarekin. |
Infierno ibaia. Urez gainezka dator. Alboan daukan basoa erabat naturala da. Bikaina tokia! |
Pare bat km inguru egin behar ditugu Infierno ibaiaren ondotik doan pistatik. Bide erosoa, baso ederrean. Aurrean doazenak Vizcares sakana "ekipatzera" doaz. |
Hoces del Infierno-ra heltzerakoan, pista utzi eta ezkerrera hartu behar da zubi batetik Infierno ibaia zeharkatzeko. |
Hau da aipatutako zubia. |
Ezkerraldean Degoes-eko txabola berriztuak ikusten ditugu. Gero, horra jetsiko gara. |
Infierno ibaia behean utzi eta Estaquera sakaneruntz goaz pistatik. |
La Cerezal mendiko basoa. |
Tarte batzutan malda handia dauka pistak. Eskerrak itzalean goazela. |
Estaquera erreka zeharkatzeko beste zubi bat daukagu. Oraindik pistaz jarraituko dugu Cureño artegira heldu arte. Aintzinako bidea erabat galduta dago. |
Zulo horretatik gatoz. Erdian Peña Castiellu. |
Zorionez pista bukatu eta Cureño artegi ederrera heldu gara (825m). Txabola batzuk ondo irauten dute. |
Oraindik harrizko teilatu dotoreak ikus daitezke. |
Cureño artegiko beste txabola bat. Gehiago daude, nahiko sakabanatuta. |
Eskuineko aldean iturri emankor hau aurkitzen da. |
Landaretza ugariren artetik goaz. Atzera begira, Cureño artegiko txabolak ikus ditzakegu. |
Aurrean daukagu Traslafuente lepoa, Eta Maoño mendia bere gainean. Artegia, lepoaren eskuinean ikusten da. |
Iturri ederra hemen ere. |
Bost minutu behar dira hona heltzeko, eta merezi du. Traslafuente artegia. Hau da harrera-komitea. |
Txabola batzuk dotore irauntzen dute oraindik. |
Maoño mendiaren babesean, paraje bukolikoa. |
Artegia ezagutu ondoren, Traslafuente lepora etorri gara berriz. |
Traslafuente-ko biztanleak. |
Atzera begira, artegiko beste txabola bat. |
Aipatu bezala, tarteka markak eta mugarriak agertzen dira. |
Hagin basoaren ondora heldu gara eta ertza hartzera goaz. |
Ertzetik atzera begira, Traslafuente lepoa eta Maoñu mendia lehenbiziko planoan, La Llambria, Campigüeños, e.a. atzean. |
El Cabezu tontorrean (1360m). Vizcares atzean. 40 bat metro jetsi beharko ditugu hurrengo lepora eta hor ikusten den malda igo Piloña-ko tontor garaienera. |
Torres mendia eskuinean eta San Isidro mendateko mendilerroa ondoren. Hau gure ezkerrean geratzen da. |
Vizcares-en azkenengo aldapan. |
Gertu daukagu tontorra. |
VIZCARES (1420m). Eskuinean, La Llambria. Ezkerrean, atzean, Picos-etako mendiak elurtuta. |
Buzoia. |
Tontorra atzean uzten. Jetsiera gogor eta zuzena geratzen zaigu. |
Llebrada artegia. Horren ondora jetsi behar dugu, gero ezkerrean geratzen den Vallina Luiña luzea jeisteko. |
Goiko aldapa tentea jeisten, ahal dugun bezala, sigi-sagak egiten, toki egokienak bilatzen. |
Vallina Luiña oraindik beherago dago. Baso horren ertzetik egingo dugu jetsiera, batzutan basora sartuz. |
Malda "kudeatzen". |
LLebrada artegia. Txabola hau da zutik geratzen den bakarra. |
Sastraka eta landaretza baxu artean bidezidorrak bilatzen. |
Behin Vallina Luiña-ra heldu, mugarriz markatuta dagoen bidezidor tente eta labaina aurkitu dugu. Aldapa handia da, baina basoak lasaitasun puntua eskeintzen du. |
Okerrena beheko aldean aurkitu dugu. Hurritz pila daude erorita bidean eta akrobazia batzuk egin behar izan ditugu bidea ez galtzeko. |
Azkenean lortu dugu oztopo guztiak igarotzea eta Degoes-eko txabola berriztuetara heldu gara. Hemen dauden gizon batzuk esan digute Infierno ibaira jeisteko bide egokiena zein den. |
Izugarria da horrelako toki batean txabola hauek aurkitzea. |
Jetsi gara Infierno ibaira. Zubi bat igaro eta goizeko pistara aterako gara berehala. |
Pistatik ondo ikusten dugu egindako jetsiera potentea. Mila metroak zuzen jeisten dira. Hau da Vizcares-en "directísima". |
Pistatik lasai jeisten, Infierno ibaiaren urjauzietaz gozatzeko aukera daukagu. |
Muñizón. Hemengo etxebizitzak txabolak baino gehiago dira. Oso ondo zainduta dago dena. Toki aparta hau ere. |
Gutxi geratzen zaigu La Pesanca-ra itzultzeko. Azkenean 6 ordu eta erdiko ibilbidea izan da, eta paraje ederrak ezagutu ditugu Piloña-ko bihotzean. |
Egindako ibilbide zirkularra. |
Riofabar herrixkako etxebizitza koloretsuak. |
Espinareu. Vizcares da ostatuaren izena, nola ez. Gu orain El Campu ostatura itzuli, dutxatu eta Oviedo-ra. |
OVIEDO. La Reconquista hotelean da Maria Luisa Memorialaren sari banaketa. Patio nagusian daude argazki sarituak. |
Jende asko etorri da sari banaketa ikustera, eta ekitaldia hasi baino lehen argazkiak ikusteko aukera dago. |
Jose Allende, bere saria jasotzeko prest. Ekitaldi bikaina. |
Saritu guztien argazkia. |
Incognita Patagoniari emandako saria jasotzen. Semearen ordez. Eskerrik asko memorial bikain hau egiten parte hartzen duten antolatzaile eta laguntzaile guztiei. Gustora goaz etxera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina