Txabolak erdi estalita, eta "purgak" ikusten dira maldetan. |
Beheko sakana igaro ondoren, malda leunak eta zabalak daude, oso egokiak erraketekin ibiltzeko. Atzean, Soques-Ferreturas mendilerroa. |
Pène de la Glère, Peña Blanca, e.a. Erabat zurituta dago dena. |
Gu beste norabidean. Hemen jende gutxiago dabil. |
Peyreget daukagu eskuinean. Kornisak L'Iou lepoaren gaineko ertzean. Goiko palan bi eskiatzaile ari dira jeisten, baina ez da jende asko ikusten hor. |
Palas, Arriel, Soba,... atzean. Elurra oso ona dago hemen. |
Bious lepora heltzen. Ezkerrean daukagu Pic de la Gradillère. |
Lepoan frantsesen talde batekin egin dugu topo. Kranpoiekin datoz tontorretik. |
Palas, Arriel, Balaitús-Frondiellas. Hodeiak nagusitzen ari dira eta arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. |
Gu berriz lepoan gaude. Bi eskiatzaile pala jeisten. |
Zulora jatsi gara, eta zerbait gehiago luzatzeagatik ibilaldia, Canal Roya-ra doan bidera pasako gara, zeharkaldi txiki bat eginez. |
Izugarria dago dena. Erdian dago Bious lepoa eta bere eskuinean Pic d'Arazures (hor ihez izan ginen), eta L'Iou lepoa. |
Heldu gara Canal Roya-ra doan "autobidera". Gero eta hodei gehiago, baina oraingoz ez dago ekaitzik. |
2009-02-27
Igaro dira 9 urte Gradillère-ra lehenbiziko igoera egin genuenetik. Orduan hotz gehiago egin zuen eta izotza zen nagusi erreka zuloetan. |
Inguru guztia zoragarria zegoen orduan ere. |
L'Iou lepoa. Gu eskuinera, Bious lepora. |
Plaka jauzia Peyreget-eko maldetan. |
Midi eta Peyreget. |
Pic de la Gradillère. |
Palaren lehenbiziko zatia erraketekin igo genuen, baina erditik gora, elurra oso gogorra zegoen eta ezkerrak plaztikozko botei, ez bait genituen kranpoiak hartu. |
Gradillère-ren tontor nagusia, aurreko muinotik. Arrastoa zegoen eginda, eta ondo igo genuen. |
Tontorrera heltzen. Ezkerrean dago aurreko muinoa. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro, Algas,... |
Bious-Artigues ingurua eta Sesques mendikatea atzean. |
Monjes, Hourquette, ... Ayous zirkoa. |
Canal Roya tontorra. |
Goiko pala jeisten. Hemen elurra oso ona zegoen. Kornisak ezkerrean. |
Elur gogorreko zatia palan. Kontu handiarekin jeisten. |
Horra jetsi behar dugu. Ederra dago. |
Erreka erabat estalita, irudi dotoreak agertzen dira. |
Mendi berbera, egoera apur bat desberdinetan, baina gozatzeko berdin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina