8:45ean hasi gara oinez, eta gure aurretik mendizale bakarti bat ikusi dugu irteten baita. Hasieran Aras mendatera eta Abella-ra doan PRa jarraituko dugu, pistatik. |
10 bat minutura edo, badago Turbon-era igotzeko baliza bat ezkerrera, eta bidezidorra dago, baina gure erreferentzian aurreragotik hartu behar dugu, eta hau baztertu eta pistatik jarraitu dugu. |
Baliza ugari daude. Guk "Turbón por Canals" jarraituko dugu. Gainera momentu batean, pistan, gure aurrean, orkatzkume bat pasa da. Polita izan da. |
25bat minutu pistatik ibili ondoren, iturri baten ondoan, guk jarraitu behar dugun baliza agertzen da. Beraz, pista eta PRa utzi eta ezkerrera, basora. |
Frontón de las Brujas eta Turbón-en ekialdea. Hortik badaude igotzen diren korridore batzuk, baina gaur ez da eguna, elurjauzi arriskua nahiko handia baita. |
Pasaturbiello lepoaren inguruan malda txikiagoa da, eta orain biok goaz erraketekin. Hor erdian ikusten den haran horretara heldu eta ezkerrera joan behar da. Aurrekoaren arrastoak nabariak dira. |
Eskuinean zabaltzen ari den paisaia, Gallinero, Malditos-Coronas-Aneto-Tempestades,... Eguraldia bikaina, mendia izugarrizko egoeran... Ez dugu gehiago behar! Badirudi asmatu dugula... |
Clarabide, Gourgs Blancs, Jean Arlaud, Seil dera Bacquo, Portillón, Perdiguero, Crabioules, Remuñe, Maupàs, Boum,..., ezkerretik eskuinera. |
Abadías, Maldito-Astorg-Coronas, Aneto, Tempestades, Margalida. Ba bai, egia da mendi honek ikspegi bikainak eskeintzen dituela. Eta eguraldi honekin eta dagoen elur pilarekin, dena areagotzen da. |
Besiberri mendilerroa. Ezkerrean, Ipar Besiberriaren piramidea. Erdian, hego Besiberri-Comaloforno-Celestin Passet. |
onean dago elurra.
Espadas-Posets mendilerroa. |
Bakoitzak bere bidea egiten du. |
Orain ikusi dugu lehen aldiz Turbón. Urruti dago. Orain Turbonet zeharkatu egingo dugu eta jeisterakoan igoko dugu. |
Utzi dugu atzean Turbonet. Ezkerretik dator La Muria-tik igotzerakoan hartzen den Coma de San Adrián. |
Malda leunak ertzera igotzeko. |
Hemen atera gara ertzera. Behelainoak hor dabiltza, jolasean, ukitu berezia ematen. |
Ertzean. Hasieran oso zabala eta malda leunarekin. |
Atzera begira, hor jarraitzen dute behelainoek jolasean. |
Hemen, noski, ikuspegiak handitu egin dira. Cotiella daukagu ezkerrean. |
Eta Peña Montañesa ere. |
TURBON-en tontorrean (2492m). Atzean, Aneto eta malditoak. Azkenean merezi izan du zain egotea eta egun aproposa aukeratu dugu etortzeko. |
Antenak dauden tokitik, ertzaren jarraipena iparraldera. Fondoan, Espadas-Posets, Perdiguero e.a. |
Maladeta guztia-Abadías-Maldito-Astorg-Coronas-Aneto. |
Izas tontorrean, antenatik ikusita. Hemen dagoen informazio panela dena estalita dago, ez da ikusten. |
Gailurraz eta inguruaz 20 bat minutu gozatu ondoren, beherako bidea hartu dugu. |
Ertzeko irudiak. Benetan interesgarria. Hemen gurutzatu gara igoeran mendizale bakartiarekin eta orain bakarrik gabiltza. |
Tontorrera begira. Baldintza ezin hobeetan aurkitu dugu mendia. |
Ertza utzi eta pala nahiko leunak jeisten. |
Hemen elurra ondo mantentzen da oraindik eta erraketarik gabe goaz. |
Turbonet-era hurbiltzen. Ertza jarraituko dugu tontorrera igotzeko. |
Turbonet-etik, egin dugun bidea ikusten. |
TURBONET (2344m). Atzean, Turbón. |
Pala eder horretatik jetsi gara igoeran erabili dugun "flankeora" eta lepotxo honetan jarri ditugu berriz erraketak ahal den beheraino jeisteko beraiekin. Kornisa dotoreak ditu Turbonet-ek. |
Agur esaten gaurko bi tontorrei. Asko gustatzen ari zaigu. |
Pasaturbiello-tik behera zuzenean hartu dugu eta horrela erraketekin oso ondo ari gara jeisten. |
Behean, pasabide dotore batetik sartu gara, basoaren gainean goizeko arrastoak aurkitu arte, bidean. Igotzen hainbeste kostatu zaigun zatia, guretzat gaurko gogorrena, orain azkar jetsi dugu. |
Basoaren erdiraino lortu dugu erraketekin jeistea. Orain lasai, bidea jarraitzen pistara atera arte. Gero, pistatik jetsiko gara kotxera. |
Turbón-en ekialdea pistatik. Gozatzen goaz. |
Vilas del Turbon-etik behera, errepidetik, Lierp harana eta Serrate herria Turbón-en azpian. |
Turbón. Orain Campo-ra jetsi, hidratatu goizeko ostatu berdinean eta lasai, Tramacastilla-ra itzuliko gara, bidean beste geldialdi teknikoren bat egin ondoren. |
Eta egun eder hau borobiltzeko, Fiscal herrian erositako saiheskiak afaltzen etxean. Zer gehiago behar da gustora egoteko? |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina