Menua

ALPES

2017/10/25

TUC DETH PORT DE VIELHA 2.605 mt. Zirkularra, Vielha-ko Espitau- tik


2017-08-20 Atzo Girona-tik etorri ginen, eta hiru egun igaroko ditugu Vielhan. Gaur, goizeko 8:30tan Vielhako tunelaren hegoaldeko sarreran dagoen Espitauan gaude. Hau da eguneko plana.

Tuc de Mulleres. Gaur ederki ikusten dugu. 10 egun lehenago hor goian izan ginen Besurtatik igota, elur artean, hotza pasatzen eta ezer ikusi gabe. Nola aldatzen diren gauzak!

Irteeran dauden balizak. Orain ezkerretik joango gara, Molières haraneruntz, eta Pòrt de Rius-etik datorren bidetik jetsiko gara. 1609 metrotara gaude eta 2605-era igo behar dugu. 1000 metroko garaiera-aldea beraz.

Berehala utziko dugu Molières haranera doan bidea eta eskuinera hartuko dugu, Pòrt de Vielha-ra igotzeko. Mendateraino oso ondo dago markatuta bidea. Historia asko duen bidea da

Molières harana eta Tuc de Moliéres fondoan. Hemendik egin genuen lehenbiziko igoera 1986an.

Lehen esan dugun bezala, baliza ugari daude eta oso nabarmena da jarraitu behar den bidea.

Hori bai, Molières haranera doan bidea utzi ondoren, aldapa oso tentea da, eta toki batzutan bidea apur bat izurratuta ere badago, baina ez dago arazorik.

Tuc del Mig de la Tallada eta Pic Feixán ditugu atzean, Moléres harana babesten.

Hor dago abiapuntua, tunelaren sarreraren ondoan.

Hemen dago bidea apurtuta, harri solte askorekin.

Olan dera Espona-n gaude. Hemen atsedena hartzen du aldapak, eta guk ere bai.

Hau da aurrean daukaguna. Sakan horren ezker aldetik doa bidea eta oso txukuna gainera. Sakana gainditu ondoren, ezkerrera doa bidea, gero goian zeharkaldi luzea egiteko eskuinera. Han dago, eskuinean, Vielha-ko mendatea.

Gezurra dirudi horrelako bide dotorea aurkitzea inguru honetan. Argi dago asko erabili zela ibilbide historiko hau. Ez zegoenean tunelik...

Oso erosoa egiten da igoera, eta atzean daukagun paisaiak asko laguntzen du. Tuc dera Tallada eta Feixán.

Tunelaren tximiniak bidetik gertu geratzen dira.

Aldapa lasaitu egin da. Eskuineko lepora igo begar dugu, ondoren dena eskuinera joateko.

Bunker baten ondotik igarotzen da.


Mig de la Tallada eta Feixán. Zuloan Molières harana.

Pòrt Vielh deth Hòro-ra heldu gara (2270m), eta Forcanada dotorea agertzen zaigu ezkerrean.

Gure mendia eskuinean geratzen da eta zeharkaldi luzea baino erosoa geratzen da bertara heltzeko.

Behera begira, Vielha-ko Espitaua eta egin dugun igoera ikusten ditugu.



Hor aurrean daukagu mendatea.

Toki batzutan oso ondo landuta dago bidea.

Mendatera heldu baino lehenago, baliza honek mendiaren altuera adierazten du.
Forcanada.

Hor aurrean daukagu Vielha-ko mendatea eta oso gertu gaurko tontorra.


Hau da atzean daukagun panorama bikaina.
Vielha-ko mendatera heltzen. Hor atseden txiki bat hartuko dugu panoramaz gozatzeko.

Aneto-Oliveras eta Coronas eskuinean.

Forcanada aurrean, bere ezkerrean Pico del Medio-Astorg, eta eskuinean Maladeta.

Forcanada, eta atzean Coronas, Medio-Astorg-Maldito.

Lepotik tontorrera igotzen. Atzean, Aneto-Maladeta mendilerro guztia. Lepotik ikuspegiak ederrak badira, goitik antzerakoak, baino oztopo gutxiagorekin.

TUC DETH PORT DE VIELHA (2605m). Orain bai, atseden luzeagoa hartuko dugu. Bakar bakarrik gaude tontorrean, eta tokia izugarria da. 360ºko panoramika ederra daukagu. Hemen, ezkerretik hasita, Feixán, Russell, Molières, Aneto, Malditoak, Forcanada, Maladeta,...

Iparraldean, Vielha hiria zuloan, eta Pass'Aran-en ezagututako Crabère eta Maubermé besteak beste.

Baserca urtegia hegoaldean, Conangles baino beherago.

Aneto-Malditoak-Maladeta eta beraien aurrean Forcanada dotorearekin.

Lliterola eta Remuñe aldeko mendiak.

Aneto-Oliveras-Coronas-Medio-Astorg-Maldito eta Aneto-ko glaziarra egoera penagarrian.

Ez da toki makala urtebetetzea ospatzeko.

Tuc dera Contessa aurrean eta Besiberri-Comaloforno mendilerroa atzean.

Gero horra jetsiko gara, Redon lakura. Ezkerrean Tuc de Sarrahèra, eta Montardo eta Tossau de Mar atzean.

Redón lakua. Horra jeisteko ez dago markarik, baina mugarri batzuk laguntzen dute toki egokietatik jeisteko. Aldapa handia dago, baina ez dago zailtasunik.


Lakura jeisten. Tuc de Sarrahèra gainean.


Lasaitasunaz gozatzen. Hemen ere oso jende gutxi ikusi dugu, hiru pertsona hain zuzen ere. Eguraldi behategi bat dago lakuaren ertzean.


Tuc deth Port de Vielha, Redón lakuaren gainean. Eskuinetik egin dugu jetsiera.

Lakutik behera, Port de Rius-etik datorren bidearen bila.

Tuc dera Contessa-ra doan ertz zorrotza.

Restanca aterpetik eta Port de Rius-etik datorren bide balizatuan. Hemen behintzat, ez da batere erosoa, aldapa handia eta harkaitz bloke ugari.

Beheko aldean lasaitu egiten da eta laster basora sartuko gara. Aurrean daukagu berriz Molières harana eta Feixán, Molières, Aneto, e.a. Zirkularra bukatzen ari da.

Atzera begira, Port de Rius aldea. Gu ezkerretik gatoz.

Argi dago gutxi falta zaigula Espitau-ra itzultzeko.

Vielha-ko Espitaua. Hemen hasi eta bukatzen da gaurko ibilaldia. Oso interesgarria iruditu zaigu. Gomendagarria erabat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina