Bide ona eta erosoa Arriu Malo haranaren beheko aldean. |
Eskuinean laku txiki bat utzi dugu. |
Landaretza ugari bidearen bi aldeetan. |
Momentu batean harkaitz bloke batzuen gainetik igaro behar da. Mugarriek ondo adierazten dute bidea. |
Lora arteko aldapa Baciver-eko beheko lakura igotzeko. |
Atzera begira, Arriu Malo sakana eta Orri-ko aparkalekua, ibilbidearen abiapuntua eta jarraipena, igaro berri ditugun blokeekin. |
Estany Baix de Baciver (2140m). Oso polita, eta bakartia ordu honetan. Itzultzerakoan jende gehiago ikusiko dugu. |
Inguru dotorean dago kokatuta lakua. |
Zuhaitz fotogenikoa uretan. |
Lakuaren ezker aldetik jarraituko dugu altuera irabazten, goiko lakuetara heltzeko. |
Panorama irekitzen doa. Aztera begira, eta ezkerretik hasita, Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Lèzat, Quayrat,... Ea denak aspaldiko ezagunak! |
Goiko lakuetara igotzen. Hemen, ezkerretik (erreka zulotik) edo eskuinetik joan daiteke. Bi aukerak dira balekoak. |
Laku txiki ugari daude Baciver-eko lautadan. Tuc de la Llança daukagu aurrean. |
Lakuetara heltzen. Tuc de Marimanha agertzen da ezkerrean. |
Estanys de Dalt de Baciver. Paraje oso ederra. Baciver mendiaren tontorra atzean ikusten den txuria da. Aurrekoa, apur bat baxuagoa da. |
Maldito-Maladeta-Alba mendilerroa. |
Perdiguero, Royo, Lliterola, Maupás, Crabioules, Lèzat. Bakarrik garaienak aipatuz... |
Russell-Margalida-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta-Alba eta Posets eskuinean. |
Marimanha, bigarren lakuarekin. Gu orain eskuinera goaz, Rosari lepora. |
Rosari lepora igotzen, Bacivers-eko lautada eta lakuen gainean. |
Behin lepoan, beste aldean Airoto lakuen ingurua eta Pic de Qüenca ditugu ikusgai. |
Lepotik eskuinera hartu dugu, Tuc deth Rosari-ren azken aldapa igotzeko. |
Tuc de Baciver eta lakuak. |
Azkenengo metroak harkaitz bloke artean dira. |
TUC DETH ROSARI-n gaude (2607m) eta Aneu harana ikusten dugu zuloan. |
Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta. |
Saint Mauricio aldeko mendiak. Eskuinekoa Peguera dela uste dugu. |
Baciver-eko lakuak, lautadan, beheko urtegia ezkerrean, eta atzeko planoan, Gure abiapuntua, Bèret-eko Orri aparkalekua. |
Tuc de Baciver eta bere lakuak, eta Pic de Barlonguère atzean. |
Igo behar den ertza. Erdialdean daude paraje txarrenak. Ea dena ertzetik bertatik egingo dut, alboak ez baitira batere seguruak. |
Igarotako irtengune bat. Harkaitzak oreka nahiko ahulean daude. |
Hemen, Marimanha-ko lakuak eta Montgarri aldera jeisten den sakana eta Pic de Barlonguère ezkerrean eta Mont Valier eskuinean (Pass'Aran-eko lehen etapa hortik dihoa). |
Airoto-ko lakuak eta Pic de Qüenca. |
Pic de Moredo. |
Pica d'Estats, Monteixo,..., eta Andorrako mendi garaienak. |
Tontorreko seinale geodesikoa. |
Jetsiera. Izugarrizko aldapa dago eta terrenoa oso gogorra da. Ez zait batere gustatu... Edo akaso lakuetara heltzeko gogoa izango da, baina gogorra iruditu zait. Igotzeko ere. |
Terreno gogorrak utzi ondoren, lakuen lasaitasuna. |
Marimanha. Eskuinean igoerako ertza, eta erdian jetsiera bortitz. |
Atsedena hartzen eta oparitxoa ematen oinei. Gero zerbait jan eta beheruntzako bidea hartu dugu. |
Baciver-eko urtegira heltzen. |
Urtegia, bere zuhaitz fotogenikoarekin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina