Hauzoaren sarreran utzi dugu kotxea. Parean daukagu Peña Rocías-Mortillano mendilerroa. |
Hauzoko txakurren laguntza daukagu bertatik irten arte. |
Socueva-ko baserriak eta Ason harana behelainopean. |
Lavalle tontorreraino Marka horiak eta txuriak jarraituko ditugu, bertako Ibilbide bat delako. Socueva behean uzten. Hauzotik gora kotxez igo daiteken pista bat dago ermitako aparkalekuraino. |
Pistaren bukaeran, markak utzi eta oso gertu dagoen San Juan ermita bisitatzera etorri gara. Hormen azpian dago kokatuta eta hau da bere ataria. |
Ermita bera hormetan sartuta dago, eta barru barruan altare txiki bat dago Ama Birjinarekin. |
Altarera heltzeko ferra formako arku bat zeharkatu behar da. |
Kanpoko ate buruduna. Tokiak merezi du ezagutzea. Bidetik gertu dago eta ondo markatuta dago dena. |
Ermita bisitatu ondoren gure ibilbidearekin jarraitu dugu. Marka hori eta txurietara itzuli eta azkenengo txabolara helduko gara berehala. |
Gaztainondo ugari dago inguruan, eta gaztaina asko daude lurrean. Udazkena! |
Hau da orain igo behar dugun aldapa, goiko eskuineko lepora irteteko. Beste aldean Buzulucueva-ko txabolak aurkituko ditugu. |
Bidea oso ondo mantentzen da hemen, zati askotan harriztatua. |
Bide sigi-sagatsua eta erosoa igotzeko. |
Eguraldi aparta eta inguru ederra. |
Altuera irabazten dugun heinean, ikuspegiak zabaltzen dira. Gu eguzkitan gauden bitartean, Arredondo eta haranak oraindik hodeipean. Eskuinean Rubrillo mendia. |
Igotzen ari garen bidea oso ondo trazatuta eta dagoen aldapari ondo egokituta. |
Socueva-ko txabolak behean geratzen dira. |
Panoramaz gozatzen. |
Lepora heldu eta berehala Buzulacueva-ko txaboletan gaude. Orain Bustablado aldera pasatuko gara. |
Orain zati bat pista lokaztu batetik egingo dugu. Ezkerrean txabola multzo polita, baina zoritxarrez, egoera nahiko txarrean gehienak. |
Hortik aurrera erabat aldatzen da terrenoa. Lapiaz eta dolinaz osatutako inguruan sartzen gara, baina zorionez, bidea oso ondo dago eta nahiz eta gogorra izan lekua, nahiko ondo igotzen da. |
Dolina bat inguratzen. Markak asko laguntzen dute hemen. |
Putrea muino baten gainean. Ondo kontrolatuta gaude. |
Santander eta bere badia. |
Paraje hau izugarria da. Bidea, toki batzutan, galtzada bat dela dirudi. |
Ondo begiratu behar da lurrera, ea non zapaltzen dugun. |
Lapiaz arteko pasabidea. Irteten ari gara dolina eta karst ingurutik. |
Berehala ikusiko dugu harkaitz hau. Bidea jarraituz eskuinera Mosquiteru-ra joateko da. Baina gu lehenbizi ezkerrean geratzen den Lavalle-ra joango gara. |
Orain belardietatik goaz, baina hemen ere zulo ugari dago belar artean kamuflatuta. |
Atzean uzten ari garena. Gero hortik joango gara. |
Arredondo-ko etxeak ikusten ditugu 800 bat metro beherago. |
Gertu daukagu Lavalle tontorra. Hemendik ez da asko nabarmentzen baina beste aldera amildegi ederra dauka. |
LAVALLE (1035m)-tik Socueva eta Arredondo "La capital del mundo". |
Mosquiteru eta Peñas Gordas eskuinean (gure ibilbidea) eta Colina ezkerrean. Ezkerreko malda horietatik egiten dute Mosquiteru-ko Km Bertikala. |
aAsón harana eta La Sía mendatearen inguruak. Desagertu dira behelainoak. Gero, eskuinean kerizpean ikusten den sakan horretatik jetsiko gara Asón herrira. |
Lavalle atzean eta behean geratzen da. Mosquiteru-ra igotzeko hartu dugun kanal belartsuan. Aldapa handia. |
MOSQUITERU (1206m). Atzean, Mortillano eta Peña Rocías. Dorre baten gainean gaude. |
Beste aldera jetsi ondoren, hobeto ikusten da Mosquiteru dorrea. |
Mosquiteru. Ezkerretik destrepatu ditugu irtenguneak. |
Mosquiteru atzean utzi eta Alto Pipiones edo Peñas Gordas-en ertza jarraitzen ari gara. Luzea egiten da zati hau eta ez da oso erosoa bertatik ibiltzea, zuloak baitdaude. |
Alto Pipiones-eko tontorrera heltzeko, lapiaz arteko pasabide batzuk zeharkatu behar dira, baina hemen mugarriak daude berriz toki egokienak markatzeko. |
ALTO PIPIONES-etik Santander eta badia. |
Santoña eta Laredo, Buciero mendiarekin. |
Aurrean daukagu Porracolina. |
Baina oraindik Alto Pipiones-en zeharkaldia bukatu eta Pipiones lepora jetsi behar dugu. |
Porracolina-ra igotzen, eskuinean Mortero-ko txabola bat ikusten dugu. Amodioa dago hor! |
Mortero.ko txabola multzoa. Toki zoragarria. |
Ikuspegiak ederrak dira. Miera harana behean eta Pas haranaren gainean dauden Castro Valnera, Picones de Sopeña, e.a. |
Colina eta Peña Lusa atzean. |
Zuzenean jatsi gara Alto de la Mina-ra ezkerreko espoloitik. |
Alto de la Mina-n, Porracolina-rekin. |
Hemendik jetsiko gara. Sotombo-ko txabolak lehenbizi, Helguerón-ekoak ondoren eta zuloan Asón. Aurrean, Peña Rocías, Mortillano eta Mazo Grande. |
Sotombo-ra jeisten horma kuriosoen ondotik. |
Sotombo-n. Badaude toki hobeak atsedena hartzeko, baina... |
Sotombo-tik behera, bidezidorra gero eta estuagoa eta malda gero eta handiagoa. |
Chumino-ko txabolak Rolacías sakanean. Horra jetsi eta basoan sartuko gara. |
Lehen aipatutako muinoaren espoloi horren azpitik igaro gara. |
Tximinia-diedro dotorea gure eskuinean daukagun sakanaren gaineko hormetan. |
Basoan. Eskertzen da itzala. |
Ari gara Asón errekara heltzen. Mortillano-ren hormak parean. |
Rolacías sakanaren oinean dagoen baserrietako bat. 210 metrotara gaude.1200 metroko jetsiera bukatu dugu. Orain Asón herrira igo eta Socueva-rako bidea aurkitu behar dugu. |
Coventosa kobazuloaren ondotik igarotzen da. Ez daukagu astirik gehiago sartzeko. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina