2016-03-26 Berriz goiz irten Tramacastilla-tik eta Sabiñanigo-tik Boltaña-ra doan errepide berria hartu ete hemen gaude Fiscal-en, atzo igotako Peña Canciás ikusten, oraingoz eguraldi onarekin. |
Bidegurutzetik abiatu eta berehala hartu behar da eskuinera harrizko hormen erditik. Peña Montañesa. Behiek askotan ikusten dute eta ez diote kasu handirik egiten. |
Custodia lepora heldu eta ezkerrera doa bidea, ezpel eta beste landare mota batzuen artetik. Ez dago galtzerik, bide estua jarraitu behar da, Gazteluarako igarobidera heldu arte. |
Bestué herria. |
Zati luze batean landaretza itxian murgilduta ibiliko gara. Hormen azpira heltzen garenean, "zeta" batzuk egiten ditu bideak. |
Zati hau oso polita da. Bidea egokituta dago eta malda irabazten hasten da. Aurrean Sestrales daukagu. |
Gure atzean Cotiella mendikatea. Hasi dira hodei batzuk agertzen. |
Behin "zetak" bukatu, ezpel eta erizoi artetik dauden mugarriak ondo adierazten digute bidea. |
Eta gazteluaren lehenengo solairua gainditu ondoren haran eskegia agertzen zaigu. Erabat elurtuta dago, baina toki ederra da. Gainean daukagu igotzea falta zaigun beste solairua. |
Hori da geratzen zaiguna. |
Beste bikote bat haranera sartzen. |
Hasieran ondo igotzen da, bidea mugarriz markartuta dago eta elurrik gabe ondo jarraitzen da. |
Baina ertzera irten baino lehenago, elurra dago eta izugarrizko zuloak harkaitz artean, beraz oso adi ibili behar dugu. Ez da zaila, baina bai arriskutsua gure zangoentzat. |
Mendebaldeko ertza, eta sumatu dugun bezala, dena dago lainotuta. Zer egingo dugu ba?... Momentuaz gozatu eta beheko aldeetara begiratu. |
Escuaín aldera erortzen dien hormak. |
Ekialdeko ertza eta Peña Montañesa (hau oraindik garbi dago) eta Cotiella mendikatea estaltzen hasita. |
Escuaín herria eta arroila. |
Azkenengo metroak ertzetik. |
Nahiz eta Ordesa eta Añisclo-ko tontorrak estalita egon, paisaia ederra daukagu begien aurrean. |
CASTILLO MAYOR (2020m). |
Hodei beltzez inguratuta. |
Jeisteko bide berdina erabili dugu. Hemen kontuz, zangoak ez sartzeko zuloren batean. |
Hau da bigarren solairua. Jetsi ondoren, atzera begira. |
Haran elurtuan, Peña Montañesa aurrean dugula. |
Haraneko irteeraren bila. |
Euri tanta batzuk erori dira, baina inongo garrantzirik gabe. Peña Montañesa eta Cinca harana eta Puértolas herria erdian. |
Ezpel eta erizoi artean. |
Balkoi dotorean behera. Aurrean Peña Montañesa, Cinca haraneko zaindaria. |
Atzera begira landaretzan buru belarri sartu baino lehen. |
Custodia lepotik, Gazteluaren branka eta ezkerrean, goiko haranera sartzeko igarobidea. |
Bestué-ra doan errepidera irteten, bidegurutzearen ondoan. Hau da ibilbidearen hasiera eta bukaera. Honekin bukatzen dugu gure Aste Santuko "periploa". |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina