Herriko kaleetatik hasi dugu ibilaldia. |
Hasieran pistatik goaz mendira hurbiltzen. Herria atzean lagatzen dugu. |
Pista utzi eta bidezidorra hartu dugu. |
Hemendik aurrera, eta Larrondo lepoa hartu arte, ezpel eta pagoz osatutako baso ederretik joango gara, hormen azpira heldu eta pasabide dotore batetik igotzeko. |
Markaje desberdina. Orain arte ez genuen halakorik ikusita. |
Kuriosoa, landaretza lehorra, eta azpian berri, berria... Goiko partean gaude eta Elomendi daukagu parean. |
Asfodeloak. |
San Migel ermitara heldu gara. XI edo XII mendekoa omen da eta erromaniko estilokoa. 1230 m-ra kokatuta dago, gailurretik gertu, eta inguru guztia menderatzen. |
Zuatzu eta Reta herriak, Izagaondoan. |
Tontorrera heltzen. |
Zaldi taldea tontorraren azpiko lepoan. |
Ardanatz, tontorretik ikusita. |
Beheruntz. Iruinea ikusten dugu. |
San Migel. |
Pagadira sartzera goaz berriz. Kontrasteak. |
Ardanatzeko eliza. |
Galsoroak eta Ardanatz eta Itzaga. |
Haritza. |
Azkenean lortu dugu tontorrera heltzea. Ez du inongo ikuspegirik, eta nahiko lan izan dugu bidezidor beretik jeisteko. Azkenean, badirudi badatorrela ekaitza. |
Irisoko eliza. Dotorea hau ere. Gero, kotxera heldu garenean, euria hasi da eta errepidean jaso ditugu iragarritako ekaitzak. Baina ondo aprobetxatu dugu eguna. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina