Hautza Baztan haraneko gailur nabarmenena izango da seguruen. Baztan eta Baigorri ibaien arroak, eta baita izen bereko haranak bereizten ditu, eta bere tamaina handiko irudia toki askotatik ikusten da. Bide arruntena eta errazena Izpegitik dihoana da, baina bere bi isurialdeen hondotik 1000 metroko garaiera-aldea dago. Gu aspaldi geunden egonda, Izpegitik, eta gaur Erratzutik igotzeko asmoa daukagu, ibilbide zirkularra osatuz.
Erratzu. Kotxea eliza inguruan utzi dugu eta Gorostapolora dihoan bidea hartzeko prest gaude. |
Eliz ataria. |
Gorostapoloruntz. Igoera, Iñarbegitik egingo dugu, hau da eskuinetik, eta jetsiera berriz, ezkerretik, Elorrieta lepotik behera. |
Erratzu atzean geratzen da. Eguraldi bikaina daukagu. |
Gorostapoloko sarreran Nª Sra La Dolorosa ermita. |
Xorroxin, Iñarbil eta Iñarbegira doan galtzada dotoretik jeisten. |
Gorostapoloko baserriak eta ermita goian geratzen dira. Erreka zulora goaz. |
Galtzadan ibiltzea gozamena da. Guretzat hau da igoerako zati ederrena. Galtzadatik Iñarbegira doan errepide estura ateratzen da, eta bertatik km bat inguru egin behar da. |
Sorginetxoa trikuharria. Iñarbegi auzoaren kokatuta dagoen haranaren sarreran dago. Hemen errepidea utzi, eta gainean daukagun Maxilko Harria tontorreruntz igotzen hasi behar da. |
Iñarbegi paraje zoragarria eta Saioa eta Artesiagako mendiak gainean. |
Aldapa gogorra da, basotik hasieran eta txaraditik ondoren. 300 metro baino gehiago igotzen dira denbora gutxian eta gogorra egiten da. Hemen bidea ondo markatuta dago "kairn"ekin. |
Saioa. |
Mazako etxolan. Hemen bukatzen da aldapa gogorra. Orain dena gainetik joango gara Autzara. Atzean, Saioa eta inguruak. |
Begibistan daukagu Autza. Bere oinera heldu arte bide oso erosoa daukagu. Gero, azkenengo malda "pikua" igo beharko dugu. |
Erregarriren azpiko bidean. |
Harkaitzezko "penitente" artean. |
Gailurra begi bistan daukagu. Izpegitik igotako mendizaleak daude bertan. |
Kontrasteak, alde batean elurra, bestean "penitenteak". |
Estelak gailurrean. Atzean, Pirinioak. |
Harrigorri lepora jeisten. Autzaren ekialdeko maldak. |
Harrigorrin. Aldude eta Kintoa aldeko ikuspegi dotorea dago bertatik. |
Harrigorriren hormak eta Antzola, Elorta lepora jeisten. |
Nekaitz eta Olate Elorta edo Elorrieta lepotik. Hemen, Izpegira dihoan bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu, Olate eta Autzaren arteko sakanetik jeisteko. |
Pistatik. Gure aurrean, Gorramendi. |
Eskuinean Izpegi portua, Kuarteleko Kaskoa eta Lauordena eta Iparlara jarraitzen duen mendilerroaren azpian. |
Elorta lepoa, Olhateko Ttutturru tontor malkartsuaren eta Hauzaren erdian. |
Alkurruntz daukagu aurrean orain. |
Erratzura jeisten, eguraldiaz eta paisaiaz gozatzen. Gorramendi. |
Baztaneko irudi tipikoak, ardiak, txabolak, belardiak, basoak,... |
Arginen Borda eta Hauza bere gainean. |
Indako Borda. Nekazal turismoa. |
Herritik km batetara irten gara Izpegiko errepidera kuartel zahar baten etxola handien ondoan, eta errepidea jarraituz Erratzura itzuli gara. |
Ederra erreportaia!
ErantzunEzabatuParaje ederrean bizi zeratelako!
Ezabatu