Menua

ALPES

2015/03/17

KURUTZEBERRI 1135 mt Urkulutik eta Mendiolatik

 Zaraia mendilerroko gailurrik ospetsuena edo bisitatuena da, nahiz eta altuena ez izan. Are gehiago, mendiko kotarik altuena Elorretako Haitza ( 1.155 m ) deitzen da.

Bere izenak dionez gero, gailurrean gurutzea ezin da falta izan. Kurutzeberri-ren edo Kurtzebarri-ren gurutzea 1928ko irailaren 18an inauguratu zen. Data hau baino lehenago lekua Zaraia izenarekin ezagutzen zen. Eraikuntza metalikoan honako hau irakur daiteke :
  "Kurutze berri, kurutze ona
zabaldu izu gure errian pakea
eta zoriona."
1.928.eko irailak.
 
  Guretzat oso ezaguna da inguru hau, eta askotan ibili gara mendilerro guzti honetan. Batez ere, Degurixa parajea oso ederra iruditzen zaigu. Eta baita ere Andarto, eta Degurixa eta Alabita inguratzen dituzten tontorrak (gehienak oso gutxi bisitatuak). Dena dela gaurkoan azkenengo urtean Kurutzeberrira egindako bi igoerak aurkeztuko ditugu, bata Urkulutik, eta bestea Mendiolatik.
 
 
URKULUTIK (2013-12-01)
Areantza auzoa.







Kurutzeberriren ertzera heldu, eta berehala behelaino artean sartuko gara.

Urkulu, gaurko abiapuntua.




Tontorra. Hotza eta izotza.






Beheruntzkoan, laino artetik irten eta Urkulu eta Goroeta auzoa ikusten ditugu.

Goroeta.

Areantza.




Udazkeneko tonoak oraindik irauntzen dute.

 
MENDIOLATIK (2015-03-15)
Gaur ere lainotuta daukagu Kurutzeberri. Eta elurtuta ere bai.



Pista utzi eta ezkerrera hartu dugu. Eskerrak jende gehiago dabilela eta urratsak ondo ikusten diren elurretan, bestela ez dago inongo ikuspenik.



Tontorraren azpian, babes apur baten bila.

Gurutzera igotzen. Elur gutxi dago, eta dagoena izoztuta, beraz oso labainkorra. Kontu handiz ibili behar da.



Kurutzeberri.


Jeisten. Oso ikuseremu txikia dago.




Gaztetako oroitzapenak...



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina