Uztailaren 22an goizeko 8tan autobusa hartzeko zain TORLAn. Ez dago jende askorik. |
Cotatuerako bidean Gallineroren ormak ditugu gainean. |
Ez gaude bakarrik. |
Klabijetara heltzen ari gara. Duela urte askotako gogoetak ditugu buruan. |
Lehenengo tximinia hau igo behar da. Erraza da, enkajonatuta baitago. |
Beste bikote bat dago klabijak zeharkatzen. Duela 25 urteko gogoetak datorzkigu burura. Haiek garaiak... 1986. |
Hau da pasu zirraragarriena, baina oso ondo babestuta dago. |
Azkenengo zatia pasatzen. |
Cotatuero-ko zirkotik goruntz Faja de las Flores-en bila. |
Edelweis ugari daude. Margaritak baino gehiago. |
Inoiz ez dugu ikusi hainbeste elkarrekin. Pasada bat! |
Goian lainotuta dago baina noizean behin tontor batzuk agertzen dira. Casco eta Roldan-en bretxa. |
Beheruntz daukagun amildegia. Ordesa mila metro beherago geratzen da. |
Millaris-eko lautada eta Fraucata. Horra agertzen da klabijetatik igo ondoren. |
Behatoki ederra. |
Katedral naturalak. |
Fraucata. |
Eta orain pertsona hori dagoen ertzera joango gara. |
Cotatueroko zirkua atzean lagatzen dugu. |
Gezurra dirudi horrelako bidea egon daitekeenik hemen. |
Baina hala da eta oso erosoa gainera. |
Atzera begira. |
Tozal del Mallo eta Carriatako zirkua ikusten ditugu. Hortik jetsiko gara. |
Gure bidea jarraitzen dugu. |
Katedral honen azkenaurreko pisutik etorri gara. |
Landare kuriosoak agertzen dira ormen erdian. |
Azkenengo metroak. Faja bukatzen da. |
Aguas Tuertas-era aterako gara. Goian, Gabietous tontorrak ditugu. Hemendik oso ondo igotzen dira. |
"Loren zirkura" heldu garela dirudi. |
Carriatako zirkuan gaude eta Fajeta-tik behera egingo dugu orain.Faja han goian geratzen da. |
Fajetan. |
Espektakularra dago inguru guztia. Lorez beteta eta izugarrizko kolorearekin. |
Tozal del Mallo. Orain behetik ikusten dugu. Itzuli oso interesgarria izan da. Goiko partea oso lasaia eta izugarrizko ikuspegiekin eta klabijen pausoak eskeintzen dituzten emozioak. Dena batera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina