Menua

ALPES

2011/05/10

ANBOTO Arrazolatik, Mariren kobazulora

Gaur egingo dugun ibilbidea. 1.100 metroko desnibela. Mariri bisitatxoa egin bere kobazuloan, Anbotora igo eta berriz Zabalandiko basoetatik jetsi. Eguraldia ezin hobea. Haizea dabil, baina igoeran babestuta joango gara.

Arrazola (287mt).


Berehala hartzen da desnibela.











Atxondoko bailara bistan eta ondo enkuadratuta pago eder hauekin.


Espoloia igotzen, hasiera... Zabalandirako bidea behean geratzen da.

Mimetizatuta tximinian.

Azkenengo txanpa, beroa, haizeak ez du jotzen, eskerrak!!
Mendizale talde batekin egin dugu topo,monitore eta guzti. Pasatzeko baimena eskatu diegu eta baldintza (monitorearena), beraiek ipinitako soka ez ikutzekoa izan da. Elgoibartar batekin ere egin dugu topo eta gurekin datorrela dio.Tira ba, aurrera!
Gerriko kobatik irteten (1150 mt).

Mariren kobazulora sartzeko prest.


Ez dugu topatu Mari. Hemen gaude Anbotoko Damaren kobazuloan kriston anbientearekin.

Bertako leihotik opari bat.

Anbotoko Mariren etxearen atarian. Barruan, txamana dabil bere taldea liluratzen.

Berriz buelta. Txakur bat jausi omen da. Batzuk harrituta gelditu dira.
Ostera Elgoibartarra solasaldian, ez du ikusten bere emazteak non dabilen.


Itzultzerakoan, soka jarrita dagoenez, aprobetxatzen dut. 

Orixol eta Legutianoko Urtegia.

Gerriko kobazuloan bueltan, interesantea, oso, pasabidea.

Akerra azaldu zaigu bertara. Aurrean Udalaitz.

 Bere ahuntz taldeari deika.

Artzaia ematen dut. Eskerrak akerrak kasorik ez didala egiten, bestela...

Tontorrean (1331 mt)

Gailurreria, hortik ere itzuli daiteke, baina gaur Zabalanditik jetsiko gara.

Lapiatz potentea dago jetsieran.

Zabalandi (896 mt). Elurtuta dagoela dirudi.

Pasabidea. Hemendik inpresionantea ikusten da, ormaren erdian.

Piramidea. Egun zoragarria. Ia 6 ordu behar izan dugu itzulia egiteko.

  Pikosetan edota Piriniotan  egongo bagina bezala sentitu gara ibilbide hau egiterakoan. "Suiza txikia" deitzen dioten Atxondo aran honek badu bere xarma, eta ibilbide oso interesgarriak egiteko aukera asko eskeintzen ditu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina