|
Urtero antolatzen dugun bezala , Elgoibarko emakumeak (aurten beste herri batzuetakoekin) Pikosetara irteera egin dugu. Guztira 17 emakume joan gara, uztailaren 1 eta 2an. |
Nagusienetarikoak... |
Elgoibartik goizeko 6:30tan irten ondoren San Esteban herrira hiru orduko bidaia egin dugu autobusez. Goizeko 10ak dira eta bagoaz goruntz. |
Gaur beroa egingo du, baina eguraldi ona. |
Pasà del Picayo zeharkatzen gaude, Marijo, ia lehengo kollaura heltzen. |
Aldapa luzea eta gogorra, deskantsua... |
Berdez inguraturik, jarraitzen dugu ... |
Gaur egun bidea toki askotan babestuta dago. |
Beste lepo batera.. |
Ondo markatuta, ez dago galtzerik. |
Artzai bat topatu dugu bidean...gure Paula. |
Beste batzuk, Arrate, Mariauge eta Rosa. |
Goian gaude, kriston beroa... baina bidea zoragarria!! |
Eguerdia da, Tresviso bistan daukagu. |
Arratsaldean La Cerralosa aldera buelta bat eman ondoren, Campo anaien taberna aurrean elkartzen gara. Bertako San Pedro jaiak dira. Hau kasualitatea! |
Gaiteroak eta guzti. |
Erromeria plazan bertan. |
Ez genuen espero halako anbientea topatzea. Afaldu beraien jatetxean, eta ohera. |
Hurrengo egunean buelta, beste bide batetik. Felicianoren (Campo anaietako bat) adierazpenak entzun ondoren ibilbideari buruz, Reñinuevo kanalera abiatu gara. |
Lehengo jeitsi eta jeitsi, Urdon ibairaino. |
Sorlekua zeharkatzen... erreka garbi, garbia, ederra tokia!! |
Bidea ondo hartu ondoren, nahiko markatuta dago baina adi ibili behar da. |
Kainoiak eskeintzen duen kerizpean ba goaz... |
Ur asko ez dago baina inguru guztia berde berdea dago. |
Nora etorri gara galdetzen !!!! |
Igoera eta jetsiera ugari daude uraren kanaletik ateratzen garenean. |
Garai batean halako eraikin sendoa prestatu zuten langileak. Inpresionantia!!! |
Baita tunelak ere... |
Urdon ibaia behean. Ur oso garbiekin jarraitzen du. |
Urdonera heldu, apur bat freskatu bertako uretan eta etxerantz. Bi egun intentsoak, ibilbideak ez dira zailak, baina zentsazio zirraragarriak uzten dizkizunak. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina