Menua

ALPES

2011/05/01

MADAMÈTE 2647 m. Zirkularra

Bi lagunek beraien Viella-ko (Luz Saint-Sauveur ondoan) etxe-aterpetxora gonbidatu ziguten. Eta guk ez genuen ukatu gonbite hori.
3 egun besterik ez, baina eguraldi onaren iragarpenarekin. Beraz, bertara abiatu ginen astelehen goizean, presarik gabe.





Frantziako Autopistako atseden toki batean...

Viellan. Herri txikia  da, baina oso polita. 865mko altueran dago kokatuta.

Lagunen aterpetxoan..Materiala eta ibilbidea antolatzen.

Toki ederra eta lasaia egoteko.

Herrian dagoen artzai batekin solasaldian.

Ardiden inguruko mendiak, ilunabarrean...

Elizako Dorrea azkenengo eguzki izpiak hartzen

Ondo tratatu gaituzte, kriston afaraia...hurrengo egunerako pìlak ondo jartzeko edo ez...

Eguraldi ona daukagu.La Gouvie zubia baino apur bat beherago ( Tourmalet-erako errepidean) kotxea utzi eta goruntz abiatu gara.


Hemen ezkerrera hartuko dugu, Aygues Cluses aranera. Gero eskuinetik jetsiko gara. Atzean, Tourmalet inguruko mendiak lagatzen ditugu.

Aygues Cluses-etik datorren erreka

Lautada dotore honetan meandro politak sortzen ditu errekak

Aygues Cluses-era heltzen. Hemendik aurrera erraketak erabiliko ditugu elur asko dago eta.

Inguru oso polita da. Gainera ez zebilen inor.

Madméte-ko lakuetan gaude. Oraindik izoztuta daude.

Laku baten ertzetik

Midi de Bigorre hasi da azaltzen

Col de Madametetik (2509 m) Ramougm (3011 m) eta Pic de Néouvielle (3091m) bistan.

Pic de Madaméte-ren azkenengo maldetan

2647 metrotan gaude, tontorrean. Hodeiak ugaritu egin dira, baina oraindik ez dago euri arriskurik.

Hortik etorri gara... Aygues Cluses.... GR 10

Atzean 3milako mendiak, Campbieil, Ramoung, Neouvielle.

Orain beste toki batetatik jetsiko gara, Dets Coubous lakuetara . Lehenengo Lac Nère-ra goaz,Pic de Lurtet parean daukagula

Lac Nerera goaz zuzenenan. Ezkerrean hori da ikusten duguna.
Ramoung,  Urruti uzten...Lac Neren gaude

Sensazioak!!!

Erreflexuak, Lac Blanc

Hurrengoa Lac Dets Coubous

Coubous, irudi abstraktu bat dirudi.

Desnibela haundia jeitsi eta 8 orduko ibilbide bat bukatzen da..

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina