Menua

ALPES

2022/11/03

AZORES Sao Miguel eta Pico irlak. LISBOA. Astebeteko oporrak.

 2022 Uztailak 8 LISBOA

Bilbotik goizeko 6,50n atera ondoren, Lisboan 8,30tan gaude           (Portugalen ordu bat gutxiago da) eta 9 bat ordu ditugu Lisboan ibiltzeko. Aireportuan metroa hartu eta berehala gaude erdigunean. Aspaldi geunden hemen egonda eta berriz ezagutzeko gogoa daukagu. Bero egiten du baina orduak ondo baliatuko ditugu.

 Comercio enparantza inguruko kaleak.


 Santa Justa igogailua.




 Rua Augusta-ko Arkua.


 Tajo ibaia.

 Alfama auzoan tranbiak gora eta behera.

 Sé katedrala. Turista asko Lisboan.



 Alfama.







 Alfama-ko jatetxe batean bakailu goxua bazkaldu ondoren, berriz Augusta kalean.

 Restauradores enparantza.
 
 Arratsaldeko 17,30an hegazkina hartu eta Sao Miguel irlako Ponta Delgada-ra joan gara.
   
 Uztailak 9 
Sao Migel irla. Ponta Delgada.


 Gaur Ponta Delgadan pasako dugu egun guztia. Hurrengo egunetarako kotxea alokatu eta tramite batzuk egin eta hiria ezagutu. Goiza azokan hasi dugu.

 Portas de Cidade eta Sao Sebastiao eliza.

Loreontzi koloretsua.

 Sao Bras gotorlekua.

 Pasealeku bikaina kaian.


 Hiriaren goiko aldera igotzen.

 Lorategi Botanikoa. Toki lasaia eta polita.





 Jaiak dira eta arratsaldean Espiritu Santuaren aldeko prozesioa dago. Irla guztiko jendea biltzen da eta etxetik beraien aulkiak ekarri ondoren hor daude zain.

  

 Prozesio oso luzea eta koloretsua. Irlako parrokia guztietako musika, tresna eta lan tipikoak erakusten dituzte eta interesgarria iruditu zaigu. Bukatu arte egon gara.








 Kale lasai batean.


 Iluntzean, udaletxeko enparantzan kontzertuak daude. Gaur gaita eta eskusoinu bikote bikaina eta oso gustora egon gara entzuten.


Uztailak 10
Sao Miguel irla. Ekialdea

 Goizeko 8retan hartu dugu kotxea eta hiru egun ditugu irla  ezagutzeko. Gaurko eguna Ekialdea ezagutzeko baliatuko dugu. Lehenbiziko geltokia Furnas lakua da.




 Furnas lakuan. Beste aldean ur termalak daude. Guk oinezko ibilaldi bat egingo dugu ertzetik.

 Nossa Senhora das Vitórias eliza laku ertzean.




 Dena dago lorez beteta, hortentsiak batez ere.


 Irla erditik kostaldera jetsi gara, Provoaçao-ra. Herri txikiak eta dotoreak.



 Pico dos Bodes-eko behatokia Provoaçao gainean.

 Zelai berdeak itsaso gainean.

 Provoaçao behatokitik ikusita.

 Faial da Terra.

 Informazioa Agua Retorta-ko behatokian.


 Ponta da Madrugada behatokian.



 Lorategia da dena.

 Nordeste herria.

 Eliza eta enparantza.

 Salto da Farinha. Kostaldea jarraitzen ari gara.

 Inguru tropikala.


 Hondartza basatia Farinha urjauziaren azpian.

 Maia.

 Porto Formoso.

 Eliza Porto Formoso kaiaren gainean.

 Moinhos herri txiki eta dotorea itsasertzean.

 Hondartza ondoko etxea.


 Moinhos-eko kalea. Hemendik Ponta Delgada-ra itzuli gara. Gaurkoz nahikoa izan da.

 Eta Ponta Delgadan prozesioa gaur ere. Gaurkoa erlijiosoagoa.

 Herriko agintariak udaletxean prozesioaren bukaeran.

 Musika bandaren kontzertua.



 Ilunabarra kaian.

 
Uztailak 11
Sao Miguel irla. Iparraldea.  

 Del Rey behatokira igotzen ari gara, Sete Cidades-en gainean dagoen tokira. Behiak hortensiaz inguratuta.

 Kostaldea errepidetik.

 Sete Cidades-eko paisai ikusgarria behatokitik. Lagoa Verde eta Azul.

 Lehenbizi goikalde honetatik emango dugu paseo motz bat eta gero jetsiko gara lakuetara eta herrira. Itzela da tokia.


 Lagoa Verde eta oihana ertzetan.

 Errepidearen ertzak ere izugarriak dira.

 Laku Urdina.

 Laku Berdea eta Sete Cidades.

 Errepidean beheruntz goazela Lagoa de Santiago-ko behatokian geratu gara. Ur berdeko laku izkutua eta dotorea.

 Lakura jeisteko bidezidorra aurkitu dugu eta bagoaz beheruntz. Hemen ez dabil inor. Denak errepidean.

Bidezidor eztua eta labainkorra landaretza tropikalaren artean.


 Lortu dugu lakuaren ertzera jeistea. Lasaitasuna.


 Sete Cidades. Hemen bazkaldu dugu. Galdararen erdian dagoen herri polita.

 Bertako etxebizitza bat.

 Lomba do Vasco-ra igotzeko errepidea hortensiaz beteta. Hau da hemengo ezaugarri nagusia.


 Lomba do Vasco behatokian.

 Mosteiros-eko irlak ikusgai behatokitik.


 Mosteiros-era jetsi eta bertako piszina naturaletan bainu erlaxantea.




 Mosteiros.

 Ondoren Ferraria-ra heldu gara. Labar bolkanikoak.

 Harkaitz bolkanikoan itsasoak sortutako zubi naturalak.




 Ferraria-ko faroa.

 Candelaria herriko moinhoa (errota).


 Feteiras herria.

 Eta ilunabarra Ponta Delgadan.

 
Uztailak 12
Sao Miguel irla. Mendebaldea.
 Gaurko helburu nagusia Lagoa do Fogo ezagutzea da. Errepidean igotzen goazela gero eta behelaino gehiago daukagu eta ez dugu ezer ikusten. Gora heldu eta behelainoaz gain euria ari du. Apur bat ibili gara baina lakura jeistea ez duela merezi erabaki dugu eta kostalderuntz jeisten hasi gara.

 Euripean ibili gara apur bat.


 Salto do Cabrito urjauzi dotorea. Ea bertaraino joan daiteke kotxez.


 Moinhos aldeko kostaldera jetsi gara. Hemen aterri dago gutxienez, nahiz eta lainotuta egon.


 Rabo de Peixe herria. Turismo apur bat egin dugu eta bazkalostean berriz gora igotzea pentsatu dugu ez zorte gehiago daukagun, nahiz eta hodeitsu ikusi kostaldetik.

 Eta goian, pentsatu bezala, hodeitsu jarraitzen du, baina aterri. Beraz Do Fogo lakura jeistea erabaki dugu, nahiz eta ez den batere ikusten. Horrela behintzat jende gutxirekin egingo dugu topo.

 Jetsieraren erdian hasi gara lakuko urak zerbait ikusten.


 Izugarria da toki hau ere. Laku handi bat galdara batean sartuta. Lainoek xarma gehigarria eskeintzen dute.



 Kaioen laguntza daukagu.

 Ibilbide nahiko teknikoa toki batzutan, baina gozagarria. Ordubeteko epea jarri diogu gure lakuaren ertzeko bideari. Bestela ilunduko zaigu...Gero berriz, toki beretik itzuliko gara. Landaretza izugarria da.


 Kaioak hondartzan.

 Hau da ikusten dugun guztia.

 Ordubete ibili ondoren lakuaren ertzetik, buelta eman dugu.

 Arrainak lakuko uretan.


 Eta berriz behatokira igotzen. Aldapa tentea baina bidea ondo egokituta dago hemen.

 Eta Ponta Delgada-ra itzultzen, Villafranca do Campo-ra hurbildu gara bertako eliza ezaguna ikustera.

 Kaia eta itsasoa elizaren oinetik. Toki paregabean dago kokatuta eliza.

 Nossa Senhora de Paz eliza.


 Eta hemendik Ponta Delgada-ra. Kotxea utzi eta bihar Pico irlara joateko hegaldia daukagu eguerdian.

Uztailak 13-14
Sao Miguel irla. Hegazkiña bertan behera. Pico irlara.
 Eguerdian Pico irlara joateko hegazkina daukagu, bertan bi gau pasa eta helburu nagusia Pico mendira igotzea dela. Duela bi egun lortu genuen beharrezko baimena. Badakigu denboraz oso justu gabiltzala eta dena oso ondo atera behar dela helburua lortzeko... Ba dena joan zaigu pikutara. Haize handia dela eta hegaldia bertan behera joan da eta hurrengo egunerarte ezingo dugu Pico-ra joan. Beraz, turismo beste egun bat Ponta Delgadan.

 Antonio Borges lorategi botanikoa ikustera joan gara. Publikoa da eta merezi du buelta bat ematea.





 Kaian. Kontrasteak.


 Izen euskalduna, baina armadaren itsasontzia da.



 Azkenean Uztailaren 14ko arratsaldeko 19,45tan hartuko dugu Pico-ra doan hegazkina. Badakigu ez daukagula gauza asko ikusteko aukerarik eta ezin dugula mendira igo, bihar daukagulako itzultzeko hegaldia, baina hau da dagoena.

 Hegazkinera sartzen.



 Pico irlara hurbiltzen. Hodeiz estalita dago eta mendia ez dugu ezta ikusiko.


 Kostaldea hegazkinetik.

 Ikusten dugu nolakoa den irla. Herri txikiak eta dena mahastiz beteta.

 Madalena hiriburutik oso gertu daukagu gure ostatua. Ilunabar bikaina bizitzeko aukera izan dugu bertatik.


 Faial irla daukagu aurrean eta zerua gero eta ederragoa.


 Apartamentuko jabeak oso jatorrak dira eta gure penak arintze aldera beraiek ekoiztutako ardo zuri eta likore goxuak dastatzeko aukera eman digute, elkarrizketa interesgarria sortuz. Gustora egon gara.

Uztailak 15
Pico irla eta Sao Miguel-era buelta.
 Goiz altxatu gara, eguerdirarte ondo baliatzeko denboria. Apartamentuan gosaldu bista ederrekin eta jabeek aholkatutako oinezko ibilbidea egitera atera gara.



 Gure etxetxoa, azkenean gau baterako bakarrik...

 Etxebizitza oso politak Madalena-ra bidean.

 Faial irla aurrean.

 Madalena-ko kaia.

 Santa Maria Madalena eliza.

 Aurrean dagoen Faial irlarekin lotzen duen itsasontzia.

 Etxebizitza ea denak dituzte lorategi ederrak.




 Kaiaren aurrean dauden irlak eta Faial.

Madalena atzean utzi eta itsasertzetik goaz. Ezkerrean, mahastiak harkaitz bolkanikoekin babestuta.

 Eta itsasertzean arrantzalea.


 Criaçao Velha aldea. Dena dago mahastiz beteta. Pasada bat da hemen dagoen lana.

 Mahastiak, errota, herria eta goian, lainotuta, Pico mendia, Portugaleko garaiena.

 Mahastiak laba artean.

 Errota.

 Izugarria da ingurua. Beste aldean Faial irla.

 Mahastiak eta itsasoa.

 Urteetako lana dago hemen.

 Eta egunero egiteko zerbait ere.

 Dragoa.



 Arrantzaleak hor jarraitzen du, kementsu. Olatuak ere ez ditu aparte.

 Madalena-ra bueltan ongi-etorria eman digute.

 Eliza.

 Zerbait hartzen enparantzako tabernan. Herri txikia da hau eta oso lasaia.

 Eta sumendia ez dugunez ikusi taberna batetako irudiarekin konformatu behar.

 Errota kaian.

 Faial irla.

 Gure apartamentura bueltan. Penaz, baina Ponta Delgada-ra itzuli behar dugu. Eguerdiko 14,30an daukagu hegaldia.

 Baina alde egin aurretik Albertok bere beste ardo bat dastatzeko eskeini digu, eta gustora hartu dugu gonbitea.

 Gizon jatorra. Beste batean itzultzeko eskeintza ere izan dugu. Ea posible den!

 Hegazkina hartzera.

 Ponta Delgada hegazkinetik.

 Kaia eta erdigunea.

 Eta jadanik ezagunak diren Ponta Delgada-ko kaleetan. Arratsalde-iluntzia geratzen zaigu.

 Bertako ardo zuri goxuak dastatu, afaldu eta azkenengo pasiada. Bihar goizeko 6.30tan daukagu Lisboa-rako hegaldia.

 Kaia eta pasealeku dotorea.

 Ilunabarreko argiak.

 Kaioak.


 Azkenengo momentuak Ponta Delgadan.

Uztailak 16
Lisboa
Gaur ere ordu batzuk ditugu Lisboan, eta Aurkikuntzen Monumentoa eta Belém aldera etorri gara.

 Aurkikuntzen Monumentoa. Jende pila dabil inguruan. Toki oso turistikoa, baina dotorea.





 Oinez Belém-era hurbiltzen.
 Belém.



 Belauntziak Tajo-n.


 Emakume saltzailea.

 Pasealeku ederra Tajo-ren ertzean.




 Portugaldarren konkistak ikusten zoluan dagoen mapa dotorean.


 Alfama-ra itzuli gara bazkaltzera. Beste bakailu bat dastatu gabe ezin alde egin Lisboa-tik.

 Jatetxean, kanpoan tranbiak pasatzen dabiltzala. Ardoa ez zaigu falta.

 Tuna bat Augusta kalean.

 Gozotegiaren eskaparatea.

 Arrain kontserbak saltzeko denda kuriosoa.

 Kaleko giroa. Folklorikak.

 Eta ilunabarra hegazkinetik. Bagoaz Bilbora.

 Eta horrela bukatzen da oporretako astebete intentsua. Azores-etako bi irlatan egon gara (guztira 9 dira). Politak eta interesgarriak iruditu zaizkigu. Turismo asko, batez ere ipar amerikarrak, eta ingelesa nagusi toki gehienetan. Pico-ra itzultzeko gogoz etorri gara...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina