Menua

ALPES

2020/10/06

LURIEN 2826 mt. Fabreges-etik.

2020-08-04 Portalet mendatea igaro eta Fabrèges urtegira heldu gara (1260m). Goizeko 7:30ak dira eta karabana eta furgonetaz beteta dago. Hemen hartzen da Artouste-ko trenera doan kabina. Baina ez da hori gure plana. Hemendik Lurien tontorrera dagoen 1600 m-ko aldapa tentea igo eta jeistea da helburua. Duela urte batzuk, lehen aldiz igo genueneko sentsazio arraroa (sarrioak ehizatzen ari ziren ehiztariekin) kentze aldera. Hau da abiapuntua.



Hasiera ez da oso ona izan. Argazki-kamera lurrera erori eta teleobjektiboa erabat desdoitu egin da. Dagoenarekin moldatu behar...

 

Hasiera hasieratik da aldapa gora. Ez dago beste misteriorik. Gora eta gora beti!

Basoan sartu eta aldapa tentetu egiten da. Ilunpean.
Berehala hartzen da altuera. Fabrèges urtegia gero eta beherago.
Basoan.
Neguko elur-jauzien ondorioak.

Gure atzean Lavigne mendia behelaino artetik irteten.
Gabas eta Bious Artigues inguruko mendiak.



Fabrèges.

Lavigne mendi dotorea. Gabas gainean geratzen da eta oso igoera ederra dauka.

Eta, nola ez, Ossau-ko Erregea, Midi.

Basotik irten eta hor agertzen da Lurien, urruti eta goian oraindik.

Hau da igoerako zati lasaiena. Aldapak jarraitzen du, baina bide onarekin eta leunagoa.

Lurien errekaren ondotik doa bidea.





Bidea oso nabarmena da. Erreka ondotik denbora guztian.

Gaueko ihintzak irauntzen du oraindik.
Lasaitasuna bukatzen ari da. Aldapa tentea berriz, ehiztarien txabolara igotzeko.




Atzeko panorama. Bious aldea eta Montagnon d'Iseye eskuinean.

Ehiztarien txabola itsusia pasa eta lakuruntz goaz.

Putzu bat utzi dugu alboan. Jende dexente doa goruntz, eta gehienak korrikalariak dira. Gu dordokak bezala...

Putzua.

Lakura heltzen. Tontorra 600 metro gorago oraindik.
Lurien lakua(2211m). Toki ederra.


Lakua inguratzen ertzetik.
Lakuaren beste aldean. Argazkian eskuinetik inguratu dugu.
Eta goruntz berriz. Leporarte bideak ona izaten jarraitzen du.

Lurien lepora igotzen. Ez da behar bertara heltzea, apur bat lehenago eskuinera hartuko dugu. Jeisterakoan pasako gara lepotik.

Hona, Artouste-ko trena hartuta, askoz errazago etor daiteke, baina xarma gutxiago du igoerak.

Utzi dugu lepoa eskuinean, eta azkenengo zati gogorra hastera goaz.

Gezurra badirudi ere, harritza honetan bidezidorra dago, eta nahiz eta oso gogorra izan, nahiko ondo igotzen da.


Lakua eta Gabas-eko zuloa. Artouste-ko tren geltokia ikusten da.
Bidezidorra lorez apainduta.
Behetik ikusita horma bat dirudi zati honek, baina bidezidorra dago harritzan.
Lakua, Pics d'Ormièlas eta Gourette-ko tontorrak atzean.

Igartzen da daramagun desnibela, baina alboetan horrelako lorategia izateak gutxienez begiak alaitzen dizkigu.

Eskuak apur bat erabiltzeko pare bat irtengune daude, errazak. Hau goikoa da. Midi atzean.


Ertzera irteten. Lurien lakua eta Fabrèges-eko abiapuntua zuloan. Korrikalariak beheruntz.
Ertzera atera gara eta aurrean daukagun panorama izugarria eta ezaguna da.
Artouste. Orain ertz labur eta erraza geratzen zaigu.









LURIEN(2826m). Telera, Collarada,..., atzean.



Tontorrean, Palas, Balaitús, Frondiellas, eta abarrekin.

Artouste lakuaren gainean, aurrekoan aipatutako mendiekin.

Lurien lakua eta Fabrèges-eko abiapuntua 1600 m. beherago. Behelainoak Frantziako haranetan.



Aurrean Arriel eta Infiernoak, Garmo Negro, Algas-Argualas atzean.

Balaitús, Cadier Orratza eta Frondiellak.

Palas eta Balaitús.

Behatoki paregabean gaude. Artouste, Palas, Balaitús,...



Arremoulit-eko lakuak.

Tramacastilla aldera begira.

Borau-Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo, Bisaurín. Aurrean, Midi.

Lurien lakua 600 m. beherago. Behelainoak igotzen ari dira.

Denbora dexente egin dugu tontorrean baina jetsiera luzea daukagu eta bagoaz beheruntz. Dordokak, gora eta behera martxa berdinean.

Ertza utzi eta behera. Malda handia dago eta destrepe txikiak egin behar dira.

Midi eta Borau-Aspe-Bozo-Bisaurín atzean.

Goiko irtengunea jeisten.

Goiko irtengunea atzean utzi eta bidezidorra berriz harritzan.

Lurien lakua nahiko behean oraindik.



Tontorra erdian eta, ezkerrean, igarotako ertza.


Beheko irtengunean.

Lurien lepora hurbildu gara eta bagoaz lakura jeisten. Orain bide hobea.


Lakua baina apur bat gorago geratu gara, jan eta edateko. Tontorrari begira. Hemendik 1000 m-ko jetsiera geratzen zaigu. Ez dago presarik.

Lurien lakua.







Lakutik putzura jeisten. Behelainoak jolasean ari dira, gora eta behera.


Ibilbideko zati lasaienean. Basora sartu arte horrela da, han berriz gogortzen da.

Bizikletak gainean hartuta lakuraino doazen hiru gaztetxokin gurutzatu gara. Gero, bizikletan jeistea da beraien asmoa. Badute meritoa! (Ez ditugu ikusi jeisten ).


Midi, dotore edozein tokitik ikusita.

Basora sartzen. Azken esfortzua belaunentzat.

Hau da sarrera.

Ikusten dugu Fabrèges urtegia.

Hor bertan daukagu kotxea. Arratsaldeko 15:30etan heldu gara. Lau bat ordu gora eta apur bat gutxiago behera. Gustora bukatu dugu eta genuen sentsazio arraroa gainditu dugu. Gaur asko gustatu zaigu mendia, eta ingurua.

Ibilbidea hemen

Ospakizuna etxean, Tramacastillan.

Merezi dugulakoan... On egin!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina