Menua

ALPES

2020/09/15

SERRATO 2888 mt Zirkularra. Lavazatik igo eta Xuans lakutik jetsi.

 

2020-08-02 PANTICOSA BAINUETXEAn gaude goizeko 7:30etan. Bertako argazki tipikoa. Baina, gu gaur beste aldera goaz, oso jende gutxi ibiltzen den inguruetara.




Brazato-ra doan bidea jarraitzen hasieran.
Bidegurutzea. Eskuinetik Brazato-ra eta ezkerretik Labaza-ra. Gu ezkerrera.
Bideak nahiko ona izaten jarraitzen du, lora artean gainera.


Bainuetxea gero eta beherago.

Beste aldean dauden mendiak. Erdian geratzen den mendia, Pondiellos.

Goiko aldean, bidezidorra bukatu egiten da eta harkaitz blokeetatik gora egin behar da.

                                   Hemen aldapa askoz tenteagoa da.
Labaza-ko lehenbiziko lakua. Batanes Orratzak gainean.

Lakua, goitik ikusita,  eta fondoan Argualas-etik Punta Zarre-raino doan mendilerroa.

    Bigarren lakua. Hau handiagoa da eta oso ederra. Atzean,                  Marmoleras-Piedrafita, Gaurier eta Punta Zarre.

Argualas, Garmo Negro, Pondiellos, Infiernos eta aurrekoan aipatutakoak.

Labaza-ko lakua.

      Bere gainetik, Batanes-en hormen azpira igo behar dugu.        Hemen marka zuri-beltz batzuk agertzen dira tarteka. Dena da harkaitz artean.
Bloke artean igotzen. Gogorra egiten da zati hau. Bakar bakarrik gabiltza.

Batanes gainean ditugula, ezkerreruntz orain. Lepoa han agertzen da.

               Oraindik elurgune txiki batzuk eusten dute.
Labaza-ko hirugarren lakuaren gainean. Xuans daukagu aurrean, eta bere oinean dago lepoa.

Xuans eta Batanes-en arteko lepora heldu gara eta aurrean daukagu gaurko helburua, Serrato dotorea.

Lepoan atsedena hartu dugu, eta hau da aurrean daukaguna. Panticosa da hau ere, baina hemen apenas dabil jenderik. Eta aukera asko daude... hor agertzen diren horiek besteak beste.

Ondoan daukagu Xuans liraina. Igota daukagu, eta gaur nahikoa daukagu Serrato-rekin. Atzean, Infiernoak.

Serrato. Hasieran ertzetik, gero apur bat eskuinetik eta bukaera ertzetik igoko dugu. Tontorra atzerago geratzen da.
Beste elurgune bat lepoan. Bagoaz ertzera.

Igotzen, Xuans daukagula atzean. Ez da igoera zaila, baina bai adi ibiltzekoa.

Ezkerrean daukaguna. Gero hortik egingo dugu jetsiera. Hori izango da berria guretzat.

Ertzetik.

Eskuinean ikusten duguna.

Zati batean ertza utzi dugu eta orain berriz igo egin behar. Bramatuero-ko lakuetako bat, Arratille eta Neveras eta, fondoan Vignemale.

Bagaude berriz ertzean. Ingurua izugarria da.

Ertzeko pasabide batean, tontorretik gertu. Eskuinean Xuans, eta ezkerrean, Batanes. Atzean, Tendeñera mendikatea.

SERRATO (2888m). Bakardadean. Bigarren aldiz hemen. Atzean, Balaitús, Gran Facha, Cambalés, Marcadou-ko tontorrak.
Bramatuero alderuntz. Hortik ere jetsi daiteke, laku pila ikusiz, baina ezagutzen dugu eta gaur ez da tokatzen.

Bachimaña, Infiernoak, Piedrafita, Punta Zarre, Frondiellas-Balaitús, Gran Facha,...


Bramatuero eta Marcadou aldeko mendiak. Iparraldean behelainoak.

Bramatuero eta Letrero lakuak, Arratille-Neveras, Vignemale,...

Frondiella, Cadier Orratza eta Balaitús, Costerillou ertzarekin.

Bachimaña-ko aterpea eta urtegia. Horra jetsiko gara zuzenean.

Goiko Bachimaña

Bramatuero eta Letreo lakuak eta Arratille-rekin.

Jeisten. Hemen gurutzatu gara gaurko lehenbiziko mendizaleekin. Beste hiru euskaldun.

Bramatuero lakuarekin.

Xuans lepora jeisten.

Vignemale.

Xuans lepoa. Ezkerrean Xuans eta fondoan Argualas-Garmo Negro, Infiernoak. Jetsiera latza eta guretzat ezezaguna daukagu.

Mugarri batzuk badaude, baina adi ibili behar da ez galtzeko. Goian, lepoa.

Geratzen diren elurguneak baliatzen jetsiera arintzeko.

Xuans lakua paraje zoragarrian dago. Oso alpinoa eta bakartia.

Toki batzutan oso aldrebesa da jetsiera.

Xuans lakua Serrato-ren azpian.

Lepoa eta Xuans mendia. Hortik gatoz.

Lorategi eder batzuk ere sortzen dira inguru mineralean.

Lakutik behera. Momentu batzutan mugarriak galdu egin ditugu eta intuizioz jetsi gara.

Destrepe dotore bat.

Eta halako batean Coanga lakuan agertu gara. Gran Facha, Falisse eta Marcadou aurrean.

Laku txikia baina xarma handiarekin. Oinak freskatu eta lasaitzeko baliatu dugu. Jetsiera gogorra izan da. Hemendik aterpera bide hobea dago.

Bachimaña aterpean. Serrato atzean.

Aterpetik behera hainbat aldiz egindako bidea. Fraidearen aldapan, urjauziekin.




Askotan pasatzen gara hemendik baina beti ateratzen diogu argazkiren bat. Oso polita da!!!

Arratsaldeko 6retan heldu gara Bainuetxera. Ibilaldi oso ederra eta gogorra egin dugu, aterpera jetsi arte apenas ikusi dugu jenderik, eta asko gozatu dugu. Casa de Piedra-n garagardo handi bat oso gustora edan dugu. Merezi dugulakoan!

Hemen ibilbidea, Tracka



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina