Menua

ALPES

2019/10/19

REQUEXON 2170 m. Pikosetan ere ez dago masifikaziorik.


2019-08-28 Elgoibarko 50.Txiki Mundialaren erresaka pasa ondoren, Asturias aldera abiatu gara, presarik gabe, turismo apur bat egiten. ANDRINeko hondartza izkutura heldu gara.

Hodeitsu dago eguna, baina hala eta guztiz ere, xarma berezia dauka.

CUÉ. Llanes-etik oso gertu dagoen herri txikia da. Oso polita.


Elizara bidean dagoen baseeri zahar bat, erabat berriztuta. Emakumea lanean. Atzerritarrak dira bertan bizi direnak.

Kanposantua eliza ondoan.

Eliza muino batean dago, herriaren gainean. Pelikularen bat filmatu dute paraje honetan.

Eliza ondoko jarlekuan, herria aurrean daukagula. Gaua Cangas de Onís-en igaroko dugu eta ez dugu presarik. Asturiaseko kostaldeak ere merezi du ondo ezagutzea.


Beste etxe dotore bat. Ugari daude horrelakoak.

2019-08-29 Goizeko 8tarako heldu gara Enol lakura eta Pan de Carmen-era doan pistatik goaz. Vega la Cueva-ko txabolak behelaino artean. Covadonga-tik gora behelaino artean igo dugu, ezer ikusi gabe.
Behiak pistan. Goian eguzkia antzematen da.

Behi fantasmagorikoak.

Pan de Carmen-eko aparkalekuan kotxea utzi eta Vegarredonda-ra igotzeko prest gaude. Lagun berezia aurkitu dugu. Behelaino artean jarraitzen dugu.

Pista zati txiki bat daukagu Piomperi erreka ondoan. Pago ederren azpian.

Vega la Piedra. Toki zoragarriak dira hauek. Vegarredonda-ra askotan joan gara baina beti gozatzen dugu bide honekin. Gainera, gero eta erosoagoa dago eta oso ondo balizatuta.




Behelaino artean baina gustora.

Canraso ibarrean gora,  ari gara behelainoetatik irteten.

Hainbat aldiz ikusi eta ibilitako mendiak ditugu aurrean. Ezkerretik hasita, Torre de los Traviesos (bihar horra joango gara) , Pico de los Asturianos, Torre de la Canal Parda, Torre Santamaría eta Enol orratza, Torres de Cebolleda, Argaos. Eguraldi ona goian.

Behelainoak behean uzten. Ea ez diren azkar igotzen, hemen oso ohikoa da eta.


Requexón, Torre de los Poyones, Torre de la Canal Vaquera, Cotalba.

Rondiella artegiko txabola fotojenikoa.

Gamonal lepotik begibistan daukagu Vegarredonda aterpea (gaua hor igaroko dugu), eta aterpe zaharra. Goian, lehen aipatutako mendi guztiak eta Porru Bolu erdian, Requexón-era bidean.

Gamonal lepoa zeharkatzen. Jetsiera labur bat geratzen zaigu aterpera heltzeko.

Lehenbizi aterpera joango gara, behar ez ditugun gauzak utzi eta atseden pixkat hartzera. Zaindariak, arratsaldeko hirurak alderako behelainoak gora igotzen ari direla esan digu, eta Torrezuela-ra igotzeko genuen asmoa, aldatu egin dugu eta hurbilago dagoen Requexón-era igotzea erabaki dugu. Ezagunak dira biak, eta ez zaigu asko inporta horrela egitea.

Bagoaz goruntz. Aterpe zaharra baino apur bat gorago dagoen Cuerria Bonita ondotik pasatzen.

Llampa Cimera-n gora, bidegurutzea baino lehenago. Behelainoak hasi dira igotzen. Gamonal lepoa izkutatu da eta Gurbiñales tontorra agertzen da justuan.
Argaos mendilerroa daukagu aurrean. Beraien oinean dago Jou Santu-ra edota guk gaur jarraituko dugun bidearen bidegurutzea.

Bide ona Llampa Cimera-n. Behelainoak hor ari dira gehiago igo nahian. Zorionez, arratsaldeko laurak alderarte hor mantenduko dira.

Aterpera itzuli arte ikusiko ditugun bizidun bakarrak.

Vegarredonda behean geratzen da.

Porru Bolu. Laster bere oinetik eskuinera joango gara.

Bidegurutzea. Gaur eskuinera. Bihar hemen ezkerrera hartuko dugu.

Argaos orratzak eskuinean eta Merinas lepoa goian. Hortik doa Vega Huerta-rako bidea. Gu gaur ez gara horra helduko.

Sarrio asko ikusiko ditugu Porru Bolu-ren azpian, gure bide ondoan.

Argazkirako kokatuta daudela dirudi.

Bikotea.


Gure bidean ere daude, lasai. Hemendik igaro garen guztietan ikusi ditugu sarrio asko.


Badaukagu Requexón gure aurrean. Hemen, Fuente Prieta eta Vega Huerta-ra doan bidea utzi eta Requexón aldera hartu dugu zuzenean, bere ezkerreko lepora heltzeko, baina pausu txar bat eman eta harkaitz artean erorikoa izan dugu. Zauri dexente eta nahiko aparatosuak, baina "txapa eta pintura" besterik ez. Dena dela, utzitako bidera jeisten hasi gara, aterpera itzultzeko asmoz.

Requexón-en ondoan dauden Poyon Dorreak. Aurreko batean, Cotalba-tik, Canal Vaquera, ezkerreko Poyón handiena eta Requexón-era zeharkaldi bikaina egin genuen.

Eta gaur, Merinas lepora doan bidera itzuli ostean, beheruntz joan beharrean, gora hartu dugu eta Requexón-en eskuineko beste lepo batetara igo dugu. Torrezuela eskuinean, eta Torre de Enmedio ezkerrean. Zauriak ez dira hain handiak izan.

Hormaren oinera hurbiltzen. Atzean, Merinas lepoa, Cebolledak eta Torre Santamaría, Horcada Santamaría, Torre de la Horcada, Torre de Enmedio eta Torrezuela. Tontor ezagunak batzuk.

Requexón-en horma. Eskuineko lepora helduko gara eta hortik gora trepada dotorea.

Hormaren azpitik, Camperón aldea aurrean, Canto Cabronero eta Peña Beza ondoren, eta Pileñes, Ten eta Mampodre mendikatea atzean.

Hormaren lehenbiziko zatian. Zeharkaldi apur bat zirraragarria hormaren erdiko kanalera sartzeko.

Hormaren erdian, kanalean sartuta. Hemen babestuago goaz. Atzean, lehen aipatutako dorreak. Hor zehar ere ibilita gaude.

Tontorrera irteten. Atzean, Torrezuela eta Cabra Blanca-ren mendilerroa. Hoyos de Corroble zuloan. Pikosetako eremu basatiak...

REQUEXON (2170m). Bigarren aldia da hemen gaudela.

Behelainoen gainetik. Canto Cabronero, Valdepino, Tiatordos, Ten, Mampodre,... Behelaino sakonak haranetan. Hor azpian daude Beyos, Amieva, Ponga,...

Estribos-Torre de la Cabra Blanca-El Diente.

Torrezuela.

Valdepino aurrean eta Tiatordos atzean, behelainoen artetik agertzen.

Torre de Santamaría-tik Cabra Blanca eta Garita Cimera-ra doan mendilerro guztia. Cornión-eko inguru bikainak.

Beheruntz, kontu handiz.

Tximinia antzeko kanaletik behera.

Hormaren azpian, arazorik gabe destrepatu ondoren.

Tontorra atzean utzi eta ertzetik behera. Harkaitz arteko eremu bat zeharkatuko dugu Merinas lepotik datorren bidea hartzeko.

Bagaude bidean. Behelainoak gero eta gorago, baina orain ez daukagu arazorik, bidea oso nabarmena baita.


Sarrioak hor jarraitzen dute, lasai, Porru Bolu-ren hormen azpian.

Porru Bolu eta Porru la Mazada-ren oinetik pasako gara Llampa Cimera-ko maldetara.

Jauzia egiteko gogoa ematen du!

Behelainoetara sartzera goaz. Hemendik aterpera orduerdi bat edo geratzen zaigu eta apur bat bustiko gara, baina gustora goaz. Izan dugu eguzki nahikoa.

Vegarredonda-n. Jende asko elkartu gara, gehienak Pikosetako "Eraztuna" egiten ari direnak. Giro onean afaldu eta berehala ohera. Azkenean erorikoak ez dit sortu arazo larririk. Iturrian ordu laurden hanka sartu, zauriak ondo garbitu eta listo. Bihar gehiago!

Ibilbidea hemen


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina