Hau da ezkerrean daukaguna. Iluntzerarte ez ditugu ikusiko tontorrak. |
Atzera begira, Piedrafita lakuaren kokapena. Hodei artean, Sabocós-Peña Blanca aldea. Panticosa eski-estazio gainean dauden mendiak. |
Horrelako batzuk ikusi ditugu. |
Castech-en oinera heltzen ari gara. Atzean Feniás eta Infiernoen aldea agertu nahian, baina berehala estaliko dira. |
Ezkerreko sakan horretara sartu eta bertatik igo behar dugu, fondoan ikusten den ertzera igotzeko. |
Tramacastilla-ko urtegia. |
Hori da jarraitu behar dugun bidea. Mugarri solte batzuk agertu dira sakan honetan. |
Sakanaren fondora heldu eta ertzera igotzen ari gara. Aldapa tentea baina ez da luzea. Atzean, Triptico tontorraren azpiko harritza. |
Ertzetik, horrela ikusten da gaztelu itxurako tontorra. |
Hor hasten da bira. Ikusten da bere zabalera. Honerarteko ertza erraza da. |
Bira, hor ikusten den pinu horretara heltzen da. Hortik gora da "delikatuena". Lau bat metroko trepada erraza da, baina ezin da fallorik egin, behean zulo handia baitago. |
PEÑA CASTECH (2099m). Tramacastilla urtegia eta atzean Foratata-ren bi tontorrak dira ikusten diren bakarrak. Gainontzekoa dena hodeipean. |
Tontorrean. Heldu garenean putre batzuk egin dute alde. Bi ordu behar izan ditugu Lacuniacha-ko aparkalekutik. Paisai erabat mugatuta daukagu gaur. Eskerrak ondo ezagutzen dugula... |
Biratik beheruntz. Jeisten hasi eta berehala itzuli dira putreak tontorrera. Argi dago sarkinak izan garela. |
Biran. Izugarrizko hezetasuna dago. |
Ertzean, eremu lasaiagoan. Tontorra ezkerrean. Irtengune dotorea da, bertikala beste alde guztietatik. |
Eskuineko aldapatik igo eta jeisten da. Ertzeko beste irtengune batzuk atzean. |
Castech dorrea, azpiko sakanetik. |
Tontorra atzean uzten. Orain jeisteko, Partacuako hormen azpitik jarraituko dugu, aurrerago dagoen kanal batetik behera egiteko. Aldatzearren... |
Hau da jetsiko dugun kanala, Capullo-ren hormen azpian. |
Berehala heldu gara Piedrafita lakura. Lehen esan dugun bezala, eta nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu, jende asko heltzen da honeraino. Baina hemendik gora ez dugu inor ikusi. |
Lakuaren ertzetan dagoen landaretza. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina