Menua

ALPES

2018/09/09

PIC CUELLO DERA SOBA 2611 m. Pont de Arrious-etik

2018-08-10 Berriz gure oinarrizko kanpamentua den Tramacastilla-ra etorri gara, Tena haranean. Atzo heldu ginen Taüll-etik. Gaurko eguraldia ez da batere egonkorra eta ondo ezagutzen dugun Caillou de Soques-era etorri gara. 
Arrious sakaneko urak.
Arrious sakanera goaz. Lehenbiziko zatia basotik. Bide erruz ibilia, bai Arremoulit (Palas) edo Artouste aldera joateko edota Arriel (besteak beste) mendira igotzeko.


Basotik irtetean Arrious uharra zeharkatzen da zubitik.

Hezetasun handia dago.

Arrious lepora doan GRa jarraitzen. Goiak estalita daude.

Atzera begira Pombie ikusten dugu hodeiz inguratuta. Midi estalita.

Pombie eta Anèou aldeak hodei artetik atera nahian.
Urjauziak Arrious uharrean.

Lurien mendiaren orratzak ditugu gure gainean.

Bide ertzean dagoen artzai-txabola bat pasa eta hurrengo aldaparen bukaeran, bide nagusia utzi eta eskuinera hartu dugu, Soba aldera igotzeko. Mugarriz markatuta dago tokia eta baita jarraitzen ari garen bidezidorra. Behean geratzen da Arrious-era doan bidea. Gero jetsiko gara hortik.

Aldapa tentea dago baina ondo igotzen da, sigi-sagak egiten baititu bideak.

Aldaparen bukaeran lautada antzeko haran itxi batetara heltzen da. Eskuinean daukagu gaurko mendia, estalita, eta fondoan, Soba lepora igotzeko dagoen mendatea.

Lurien daukagu gure atzean. Iparraldea garbiagoa dago.

Errododendroak.

Hegan egiteko arazoak ditu txori honek.

Soba lepora igotzen. Atzean Lurien.

Soba lepoa behean utzi dugu. Hor erropa guztia jantzi behar izan dugu. Sirimiria eta haize hotza. Tontorrak erabat estalita daude. Eskerrak gurea hemendik nahiko nabarmena dela igotzeko, eta tarteka, mugarri batzuk ikusten ditugun.

Ertzetik goaz. Eskuinean, lehen igo dugun haranera erortzen diren hormak ditugu, baina mugarriak jarraituz ez dugu arazo handirik.

Badakigu tontorra hor goian dagoela baina ez da ezer ikusten. Iparralderuntz zerbait argiagoa dago.

Azkenengo zatia harri artean da. Bustita dago, baina ez dauka arrisku handirik.

PUNTA DERO CUELLO DE SOBA (2611m). Azkenean heldu gara. Ikuspegiak?... gu biok, batak besteari!

Ez dugu denbora asko egin tontorrean, ez baitago horretarako girorik, eta bagoaz beheruntz igoerako bidea jarraituz.



Ertzean gaude berriz, eta hau da behera dagoen zuloa. Hori da igoerako harana.

Soba lepoa beherago dago. Hor parean Arriel dago, baina bertan daukagu hodeien maila, eta ez dugu ikusiko.

Hodeiak goian utzi eta orain Arrious lakura joango gara. Hemen garbiago dago eta tokia asko gustatzen zaigu. Artouste, La Lie, e.a. ditugu aurrean.
Hor goian egon gara. Zerbait gehiago ikusten da orain.



Nahiz eta beste gauza bat dirudien, bidezidor nabarmena dago lakuraino.

Pic Cuello dera Soba. Hemendik mendi dotorea da. Ezkerreko ertzaren ingurutik ibili gara gora eta behera.


Arrious-eko lakuan. Toki oso ederra. Goian, eskuinean, Petit Arriel dago, baina goiak hodeipean jarraitzen dute.

Arrious lakua. Ezkerreko hormen azpian dago "bertikal eta airekoa" den Orteig igarobidea, Arremoulit aterpera joateko.


Arrious lepotik behera haranetik doan bide nagusia jarraituko dugu, oso erosoa eta dotorea. Igoera, aurreko malda horietatik egin dugu, Cuello dera Soba-ren azpian dagoen haranera sartzeko.

Jetsieraz gozatzen.

Arrious haranaren beheko aldea. Parean, Peyreget, Midi,..., hodei artetik atera nahian.

Midi d'Ossau. Momentu batean agertu da osorik. Horrela bukatu dugu ibilaldi dotore hau. Ea dena zen ezaguna guretzat, baina tontorra berria. Nahiz eta eguraldiak ez duen asko lagundu, edo bai?... gustora ibili gara. Ez da oso luzea eta gogorra ere ez eta ingurua izugarria da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina