|
2018-08-23 ESTOS. Aparkalekuan dagoen mapa dotorea. Gaur egun oso lasaia daukagu. Presarik gabe, goizeko 10ak aldean jarriko gara martxan. Estós-eko aterpera heltzea da gaurko helburua. |
|
2h 45 minutu behar direla jartzen du. Normalean gutxiago behar izan dugu, baino gaur 4 bat ordu botako ditugu, lasai igotzeko. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Ea eguneroko iragarpena... |
|
Estós-eko urtegia. Bidea oso ezaguna eta erosoa denez, ez da behar adierazpen handirik. |
|
Estós erreka. |
|
Santa Ana txabolan. |
|
Tuca Gargallosa eta Perdiguero eskuinean, eta Seil dera Baquo-Portillón mendilerroa ondoren. |
|
Baquo-Portillón Txikia. |
|
Coronas iturri dotorea. Ur hotza benetan. |
|
Bidegurutzea. Gaur behintzat eta ordu hauetan, jende gehiena Batisielles aldera dihoa. Ea bakarrik egingo dugu aterperainoko bidea. |
|
Baquo-Portillón, Portillón d'Oo mendatea eta Perdiguero. Hau da eskuinean daukaguna. |
|
Gorgas Galantes-eko urjauzietako bat. Bidearen albo batera geratzen dira, baina merezi du bertara hurbiltzea. Hiru behatoki daude prestatuta. Hau behekotik ikusten dena da. |
|
Portillón mendia eta mendatea. |
|
Hirugarren behatokian gaude eta harrigarria da errekak daukan indarra eta daraman ur kopurua. Izugarrizko zuloa eragin du. |
|
Zubi metalikoa dago errekaren gainean eta hau goruntz begira da. Lasai dator erreka eta hemen bertan, gure oinetan, urjauzi ederra sortzen du. |
|
Aipatutako zubian. Atseden luzea hartu dugu hemen. Tokia izugarria da! |
|
Gorgas Galantes-etik oso gertu dago Turmo txabola dagoen lautada. Gainean geratzen dira Baquo, Portillón, Perdiguero eta Gargallosa. |
|
Ikusten dugu aterpea. Turmo-tik gora toki batzutan erabat egokitu dute bidea. Ezagutu dugu bide hau beste baldintza batzuetan, eta guretzat xarma galdu du, baina hau da mendian gertatzen ari dena. Beharrezkoa...? |
|
Turmo txabola. Goian, Picos de Gías. Hemendik orduerdi eskas geratzen da aterpera heltzeko. |
|
Arratsaldean, lasai gaudela aterpeko atarian, han non agertu diren gure lagun berriak, Iru eta Rouko. Gías sakanetik datoz 3000 metroko beste 10 bat tontor egin ondoren. |
|
Arratsaldea azkar igaro zaigu beraiekin hitzegiten. Egiten ari direnari buruzko xehetasunak, planak, beraien historiala,..., denetarik. Oso gustora egon gara. Afaldu ere elkarrekin egingo dugu. |
|
Eta arratsaldea borobiltzeko, herriko lagun bat agertu zaigu bapatean. Edu Uribe. Pirinioko zeharkaldia egiten ari da, autonomia osoz eta 13 orduko jardunaldiak egiten. Denbora gutxi egin du gurekin, oraindik beste ordu bat edo jarraitu behar duelako. Baina momentu bikaina izan da. |
|
Ilunabarra Ballibierna, Aragüells eta Malditoekin. Azkenean, ekaitza ez da lehertu. Trumoiak bai ugari, baina euririk ez. Bihar goizerako iragarpena ona da. Lo egitera joateko ordua. |
-------------------------------------------------------
|
2018-08-24 Goizeko 7:15etan irten gara aterpetik. Iru eta Rouko-ri agur esan, beraien plana Bardamina-Posets eta zerbait gehiago egitea baita ondoren Angel Orús aldera jeisteko. Gurea aldiz, beste hau, ondoren Benasque-ra jeisteko. Izasek ez ditu Clarabideak eta Gías ezagutzen. Bada ordua hori egiteko. |
|
Gías sakanetik gora. 1200 bat metroko garaiera-aldea daukagu goruntz. |
|
Atzean Bardamina-ren ertza daukagu eguzkipean. |
|
Gu hemen itzalean goaz. Aldapa gogorra Gías sakaneko irtenguneak gainditzeko. |
|
Lorategi dotoreak tarteka. |
|
Lakura heldu baino askoz lehenago agertu zaizkigu parean Jean Arlaud eta Gourgs Blancs-eko tontor guztiak. Ah ze oroitzapenak! Hiru aldiz daukagu eginda ertz hori. |
|
Gías-eko beheko lakua. Hau ezkerrean uzten da. |
|
Gías-eko lakua. Toki bikaina. Eskuinean Oô mendatea, Portillón eta Espingo aldera igarotzeko, eta Jean Arlaud, Gourgs Blancs, Armengaud Dorrea eta Lourde-Rocheblave tontorrak. |
|
Lakuaren ezkerretik jarraitu behar dugu Gías mendatera igotzeko. Horretarako elurgune hau zeharkatu behar dugu. Ordu hauetan oraindik gogorra dago elurra. Eskerrak ez duela malda handirik, hor labainduta komeni ez zaigun bainu hotza hartuko genuke eta. |
|
Elurgunea zeharkatzen kontu handiz. |
|
Hau da ondoren geratzen zaiguna goian dagoen Gías mendatera igotzeko. Mugarriak asko laguntzen dute bide egokiena jarraitzen bloke artean. |
|
Lakua behean utzi dugu. |
|
Ezkerrean daukagu Gías tontorra. Hau izango da gaurko azkenengoa. |
|
Gías mendatea(2934m) eta Ekialdeko Clarabide ezkerrean. Lepotik azkar igotzen da. |
|
Mendatera heltzen. 1000 metro baino gehiago gainditu ditugu. Gogorrena eginda dago. Gías lakua eta Baquo-ren mendilerroa atzean. |
|
Mendatearen beste alderuntz, Clarabide lakua, Bachimala mendikate guztia eta Punta Suelza. |
|
Ekialdeko Clarabide-k alde honetara izugarrizko espoloi eta hormak ditu. Gure bidea ezkerretik doa. Erraza. |
|
Clarabide lakua izotz bloke handiekin. |
|
Lehenbiziko tontorrera igotzen. Gías mendatea behean eta hemengo beste bi hirumilako ezkerrean, Saint Saud eta Camboué. Guk horiek Gourgs Blancs-eko ertzarekin batera ditugu eginda. |
|
CLARABIDE ORIENTAL (3012m). Atzean beste biak, eta atzerago, Posets (garaiena), Bardamina ezkerrean eta Gemelos, Veteranos eskuinean. |
|
Beste bi Clarabideei begira, eta nola ez, Posets handiari. Hor Bardamina geratzen zaigu igotzeko. |
|
Gías mendia dago atzean. Eguraldia bikaina oraindik. |
|
Gourgs Blancs-en ertz bikaina, Oô mendatea, Baquo-ren ertza ( ederra hori ere), eta atzean, Crabioules, Lliterola-Royo-Perdiguero. |
|
Clarabide lakua eta Pouchergues-ekoa beherago. Iparraldean behelainoak daude eta badirudi igotzen hasi direla. |
|
Bachimala-Abeillé mendilerroa, Lustou,... |
|
Tontor nagusira bidean. Ezkerrean lehenengo Clarabidea. Atzean, Camboué, Gourgs Blancs-Arlaud eta eskuinean Lèzat. |
|
CLARABIDE (3019m). Hau da tontor nagusia. Ikuspegiak antzekoak dira hiruretatik. Hemen Bachimala daukagu atzean. |
|
Bardamina, La Paúl tontorrak eta sakana, Posets erraldoia (Espadas agertzen da atzean), Gemelos, Veteranos. |
|
Mendebaldeko tontorrera igarotzen. |
|
CLARABIDE OCCIDENTAL (3008m). Beste biak atzean, eta Gourgs Blancs atzerago. Orain hemendik Gías-en oinera joango gara Clarabide nagusiaren mazelatik. Azkar heltzen da. |
|
Gías tontorrera igotzen. Trepada erraza eta polita da. Kutsu dotorea ematen dio mendiari. |
|
Tximinia antzeko tartetik goiko ertzera irteten.
|
|
Ertzean. Behean, Clarabide eta Gías-en arteko lepo zabala. Hortik etorri gara. Gero, itzultzeko, Clarabide-ra berriz igo gabe, eskuineko maldetatik egingo dugu zeharkaldia, altuera mantenduz. |
|
PICO DE GIAS (3011m). Atzean, Clarabideak eta Bachimala, Punta Fulsa eta Punta Suelza atzerago. |
|
Tximinia jeisteko prest. |
|
Gustora itxuraz. Gaurko 4. hirumilakoa. |
|
Tximinia jetsi ondoren, lepora doan bidezidorra hartzera. |
|
Lora politak hainbeste harri eta harkaitz artean. |
|
Gías eta Clarabideen arteko lepotik, Posets ederra. |
|
Gías-ekin. Orain Gías lepora itzuli beharrean, zuzenago jetsiko gara, bidearekin topo egin arte, baina lepoa baino beherago. |
|
Egiten ari garen jetsiera, bloke artan. |
|
Sarrioak ez du arazorik eremu hauetan azkar mugitzeko. |
|
Lepotik datorren bidera heldu garenean, Gías-en ertzean ikusten ditugu Clarabiden ezagutu ditugun Palencia-ko mendizaleak. |
|
Gías lakuaren ertzean, elurgunea zeharkatzen. Orain elurra biguna dago eta ez dago arazorik. |
|
Gías lakua eta Baquo mendilerroa estaltzen hasita. Iparraldeko behelainoak heldu dira gora. |
|
Hau beheko lakua da. Atzean, Perramó, Tucas de Ixeia eta Batisielles ingurua. |
|
Igoerako bide beretik behera, Gías sakaneko aldapa latzen eraginez gure belaunak ederki berotuta helduko dira behera. |
|
Jetsiera gogorra egiten da azkenean. Seil dera Baquo daukagu gainean. |
|
Lurrera begira ere badaude begiak alaitzeko momentuak. |
|
Sakaneko azkenengo irtengunea atzean uzten. Laster helduko gara aterpera. Hor atseden txiki bat hartuko dugu, jan eta edateko, eta beste bi orduko "pasiera bukolikoa" geratuko zaigu behera jeisteko. |
|
Estós ibaiaren ertzean. Ibilbidea bukatzen ari gara. Azkenean 1700 metro baino zerbait gehiagoko desnibela jetsi dugu eta nabaritzen da. Baina bi egun eder pasa ditugu eta hori da garrantzitsuena. Orain Benasque-ra. bertan igaroko dugu gaua eta bihar, lasai, gure oinarrizko kanpalekua den Tramacastilla-ra. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina