Menua

ALPES

2018/05/24

LEA ibaia, Oleta-Gizaburuaga-Aulestia. Sinfonia Berdea.


2018-05-14 Igandea. Euria ari du. Zer egin? Gutxienez pasiera bat eman beharko dugu... nora?... Azkenean, eta ez da lehenbiziko aldia, Lekeitio ondoan dagoen Oletara etorri gara, eta Aulestia aldera abiatuko gara, ikusiko dugu noraino.

Ibilbideak ez du misteriorik, oso ondo markatuta dago eta ez dago galtzerik. Polita da, eta gaur dagoen bezala, erabat berdea, gehiago akaso. Lasaitasuna adierazten du, nahiz eta zati labur bat, Lariz auzoan, errepide ertzetik egin behar den.



Oletatik gertu Lea ibaia zeharkatu behar da zubi dotore honetatik.



Presa dexente ikusiko ditugu ibilbidean.




Errotako leihoa.



Gaur azkenean ez gara Aulestiraino heldu, euri txaparrada jasan behar izan dugulako, eta itzulia ere oinez egingo dugulako. Besteren batean Aulestitik autobusez itzuli izan gara Oleta edo Lekeitiora.


Gizaburuaga eta Aulesti artean dagoen errota eta presa.






Azkenean 3 orduko joan-etorria egin dugu. Berez, Lekeitiotik Munitibarreraino doa bidea. Gaur zati bat besterik ez dugu egin. Gizaburuagan hamaiketakoa egin dugu izultzerakoan, eta lasai, inguruaz gozatuz etorri gara berriz Oletara. Bide aproposa horrelako egunetarako ( bestela ere, noski).
Lea ibaia da gaurko protagonista.



2018/05/13

VÍZCARES 1420 mt, Maria Luisa Memorialaren aitzakiaz.

2018-05-04 Infiesto-tik pare bat km-tara dagoen Santianez-eko Casa El Campu ostatu dotorean hartu dugu logela gaua igarotzeko. Gaur Infiesto-n Maria Luisa Memorialaren barruan saritutako pelikulak aurkezten dituzte eta semea kanpoan dagoenez, gu gatoz bere ordezkari bezala. Eñauten "Incognita Patagonia" da sarituetako bat.


Toki lasai eta dotorean dago ostatua, eta bere jabea, Elsa, oso emakume jatorra.
Hau da kalean aurkitu dugun kartela.

Herria ezagutzen.


Piloña ibaia, Infieston.
Dena prest pelikulak ikusteko.

Behin pelikulen saioa bukatu, argazki sarituen erakusketa ireki da kaleetan, saritu bakoitzak bere argazkia aurkeztuz. Oso interesgarria dena. Hor ibili gara kalean talde handia sarituekin hitzegin eta argazkiak komentatzen.

Irma Szabo hungariarra bere argazkiarekin.

Wojciech Kruczynski poloniarraren argazkia, Islandian lortutakoa. Errusiarrak, Estatu Batuarrak, hungariarrak, italiarrak, frantsesak, Txinatarrak, espainiarrak,... Mundu guztiko argazkilariak daude sarituen artean. 15000 argazki eta 100 ta piku pelikula aurkeztu dira. Izugarria!

Jose Allende (txapelarekin) bere argazki sarituarekin. Patagoniako Lautaro mendia eskalatzera joandakoan lortu zuen argazkia. Talde guztia dago berarekin, Pedro Cifuentes tartean dela. Ezkerrekoa da, eta Paine, Fitz Roy eta abarretan bera bakarrik ibilitakoa da. Kaleko "ronda" bukatu ondoren, lunch ederra eskeini digute.

2018-05-05 Goizeko 8retarako prest gaude gosaldu eta eguna ongi baliatzeko. Izugarrizko eguraldia dago eta atzo herrikoek emandako informazio guztiarekin, Vizcares mendia igotzeko asmoz gaude. Elsak gainera bueltan bertan dutxatzeko aukera eman digu eta asko eskertzen dugu gonbitea.

Infiesto-tik Espinareu eta Riofabar herri txikiak igaro eta La Pesanca-ra heldu gara. 20 bat minutu kotxez atsedenleku eder honetara heltzeko. Hau da bertan dagoen mapa. Vizcares, Piloña udalbatzako mendi garaiena da eta oso ezaguna eta ohikoa asturiar mendizaleentzat. Guretzat toki berria.

Infierno ibaia La Pesancan. Parajea oso ederra da. Zubi bat zeharkatu behar da eta hasieran bere ertzetik doan pistatik joango gara. 385m-tara gaude, 1050 metroko garaiera-aldea daukagu gainditzeko beraz.

Infierno ibaia. Urez gainezka dator. Alboan daukan basoa erabat naturala da. Bikaina tokia!

Pare bat km inguru egin behar ditugu Infierno ibaiaren ondotik doan pistatik. Bide erosoa, baso ederrean. Aurrean doazenak Vizcares sakana "ekipatzera" doaz.

Hoces del Infierno-ra heltzerakoan, pista utzi eta ezkerrera hartu behar da zubi batetik Infierno ibaia zeharkatzeko.
Hau da aipatutako zubia.

Ezkerraldean Degoes-eko txabola berriztuak ikusten ditugu. Gero, horra jetsiko gara.
Infierno ibaia behean utzi eta Estaquera sakaneruntz goaz pistatik.

La Cerezal mendiko basoa.

Tarte batzutan malda handia dauka pistak. Eskerrak itzalean goazela.
Estaquera erreka zeharkatzeko beste zubi bat daukagu. Oraindik pistaz jarraituko dugu Cureño artegira heldu arte. Aintzinako bidea erabat galduta dago.


Zulo horretatik gatoz. Erdian Peña Castiellu.

Zorionez pista bukatu eta Cureño artegi ederrera heldu gara (825m). Txabola batzuk ondo irauten dute.

Oraindik harrizko teilatu dotoreak ikus daitezke.
Cureño artegiko beste txabola bat. Gehiago daude, nahiko sakabanatuta.

Eskuineko aldean iturri emankor hau aurkitzen da.

Paraje ederra. Orain artegiaren goiko aldean, abereen bidezidorrak hartuko ditugu Traslafuente lepora igotzeko. Tarteka marka zuri-horiak agertzen dira, eta laguntzen dute bidezidor egokienak hartzen.

Landaretza ugariren artetik goaz. Atzera begira, Cureño artegiko txabolak ikus ditzakegu.

Aurrean daukagu Traslafuente lepoa, Eta Maoño mendia bere gainean. Artegia, lepoaren eskuinean ikusten da.

Traslafuente lepoa (1053m) eta Maoñu mendia. Piloña eta Ponga-ren arteko muga da hau eta ikupegi ederrak eskeintzen ditu. Hemen Vizcares-era joateko ezkerrera hartu behar da, baina gu lehenbizi artegia ezagutzera joango gara, eskuinera.

Iturri ederra hemen ere.

Bost minutu behar dira hona heltzeko, eta merezi du. Traslafuente artegia. Hau da harrera-komitea.

Txabola batzuk dotore irauntzen dute oraindik.

Maoño mendiaren babesean, paraje bukolikoa.
Artegia ezagutu ondoren, Traslafuente lepora etorri gara berriz.

Hori da gutxi gorabehera jarraituko dugun bidea Vizcares-era heltzeko. Hemendik aurrera markak urriagoak dira, baina erreferentzi bezala, erdian ikusten den hagin basoaren ingurura joan behar da eta ertzera igo.
Traslafuente-ko biztanleak.

Atzera begira, artegiko beste txabola bat.

Aipatu bezala, tarteka markak eta mugarriak agertzen dira.

Hagin basoaren ondora heldu gara eta ertza hartzera goaz.


Ertzetik atzera begira, Traslafuente lepoa eta Maoñu mendia lehenbiziko planoan, La Llambria, Campigüeños, e.a. atzean.
El Cabezu tontorrean (1360m). Vizcares atzean. 40 bat metro jetsi beharko ditugu hurrengo lepora eta hor ikusten den malda igo Piloña-ko tontor garaienera.

Torres mendia eskuinean eta San Isidro mendateko mendilerroa ondoren. Hau gure ezkerrean geratzen da.
Vizcares-en azkenengo aldapan.

Gertu daukagu tontorra.
VIZCARES (1420m). Eskuinean, La Llambria. Ezkerrean, atzean, Picos-etako mendiak elurtuta.

Buzoia.

Jetsiera beste toki batetik egitera goaz, eta tontorrean zegoen Mieres-eko bikoteak asmo berdina duenez, beraiekin hasi gara jeisten. Hauek GPSan daukate sartuta ibilbidea, eta baliatuko dugu erreferentziak hartzeko.

Tontorra atzean uzten. Jetsiera gogor eta zuzena geratzen zaigu.

Llebrada artegia. Horren ondora jetsi behar dugu, gero ezkerrean geratzen den Vallina Luiña luzea jeisteko.

Goiko aldapa tentea jeisten, ahal dugun bezala, sigi-sagak egiten, toki egokienak bilatzen.

Vallina Luiña oraindik beherago dago. Baso horren ertzetik egingo dugu jetsiera, batzutan basora sartuz.

Malda "kudeatzen".

LLebrada artegia. Txabola hau da zutik geratzen den bakarra.

Sastraka eta landaretza baxu artean bidezidorrak bilatzen.

Behin Vallina Luiña-ra heldu, mugarriz markatuta dagoen bidezidor tente eta labaina aurkitu dugu. Aldapa handia da, baina basoak lasaitasun puntua eskeintzen du.


Nahiko ondo jeisten da basoko bidetik. Pago ederrak daude eta txorien kantuek gogortasuna arintzen dute. Oraingoz, bakarrik goaz biok, Mieres-ekoak atzean geratu baitira. GPSa bai, baina bastoirik gabe datoz eta lasaiago hartu dute jetsiera.
Okerrena beheko aldean aurkitu dugu. Hurritz pila daude erorita bidean eta akrobazia batzuk egin behar izan ditugu bidea ez galtzeko.

Azkenean lortu dugu oztopo guztiak igarotzea eta Degoes-eko txabola berriztuetara heldu gara. Hemen dauden gizon batzuk esan digute Infierno ibaira jeisteko bide egokiena zein den.

Izugarria da horrelako toki batean txabola hauek aurkitzea.

Jetsi gara Infierno ibaira. Zubi bat igaro eta goizeko pistara aterako gara berehala.

Pistatik ondo ikusten dugu egindako jetsiera potentea. Mila metroak zuzen jeisten dira. Hau da Vizcares-en "directísima".

Pistatik lasai jeisten, Infierno ibaiaren urjauzietaz gozatzeko aukera daukagu.


Muñizón. Hemengo etxebizitzak txabolak baino gehiago dira. Oso ondo zainduta dago dena. Toki aparta hau ere.

Gutxi geratzen zaigu La Pesanca-ra itzultzeko. Azkenean 6 ordu eta erdiko ibilbidea izan da, eta paraje ederrak ezagutu ditugu Piloña-ko bihotzean.

Egindako ibilbide zirkularra.

Riofabar herrixkako etxebizitza koloretsuak.

Espinareu. Vizcares da ostatuaren izena, nola ez. Gu orain El Campu ostatura itzuli, dutxatu eta Oviedo-ra.

OVIEDO. La Reconquista hotelean da Maria Luisa Memorialaren sari banaketa. Patio nagusian daude argazki sarituak.
Jende asko etorri da sari banaketa ikustera, eta ekitaldia hasi baino lehen argazkiak ikusteko aukera dago.

Jose Allende, bere saria jasotzeko prest. Ekitaldi bikaina.

Saritu guztien argazkia.

Incognita Patagoniari emandako saria jasotzen. Semearen ordez. Eskerrik asko memorial bikain hau egiten parte hartzen duten antolatzaile eta laguntzaile guztiei. Gustora goaz etxera.