Aule sakanetik gora. Bide hau hainbat aldiz erabili dugu, Aule lakura igotzeko, hor erdian ikusten den Gaziés mendira igotzeko, e.a. |
Urjauziak Aule sakanean. Nahiz eta abuztua izan oso jende gutxi ikusiko dugu inguru hauetan, eta tontorretan inor ere ez. |
Aule-ko artzaien txabola. Hemen badago mugimendua. |
Gaziès beti aurrean. Guk gaur albo batean utziko dugu, eta goian ikusten den lepoaren ingurutik ezkerrera dihoan ertza jarraituko dugu. |
Putre hau gure gainetik pasa da. Ez da argi ikusten, baina marmota bat daramala dirudi. |
Aule lakua eta Midi. Eskuinean, Pic d'Auliou. Xarmagarria da toki hau. Hona ez da etortzen Ayous-eko lakuetara joaten den jendetza. |
Zaldiak lasai dabiltza laku ertzean. |
Lakutik gora Turón Garié leporuntz. |
Lepora heldu gabe, zuzenean hartu dugu Turón Garié mendiaren tontorreruntz. Atzean, Sesques mendilerroa. |
Orain Aspe harana daukagu gure eskuinean, eta Lescún-eko mendiak atzean. |
Castillo de Acher. |
Aule lakua gure azpian orain. |
Turón Garié pasa eta ertz erosoa geratzen zaigu Soum d'Aas-era. |
SOUM D'AAS (2427m). Atzean, erdi izkutatuta, Auliou tontorra, eta atzerago Midi, Telera eskuinean,... |
Sesques eta Caperan-a burua ateratzen. |
Ertzetik jeisten. Jetsiera laburra da, eta ondoren Auliou-ra igoko dugu, momenturen batean eskuak erabiliz, baina arazorik gabe. |
PIC D'AULIOU (2409m). Aule lakua eta Gaziès eta Aule mendiak. |
Bezperako Casterau eta Moines. |
Orain jetsiera bortitza daukagu lakutxo horretara heltzeko. Hemen ez dago biderik eta mugarrik ere ez. Toki egokienak bilatu behar dira. Eskuinean Ayous mendia, eta ezkerrean Midi eta Peyreget. |
Mazela zabala da eta sigi-sagaka lortuko dugu jeistea. |
Hemen gaude putzuan, eta Midi eta Peyreget-en ikuspegi dotorea daukagu. |
Lurien, Balaitús, Frondiellas, Arriel. |
Arrec d'Aas sakanaren beheko aldea. Hor, Ayous-en azpian dagoen lepotik datorren bidearekin egingo dugu topo. Bide garbia eta erosoagoa. |
Han atzean dago aipatutako lepoa eta Ayous mendia. Gu eskuinetik etorri gara. |
Artzaien txabola. Hemen hasi gara jendea ikusten. |
Bide zabala Bious-eko urtegira jeisteko. |
Urtegia eta Midi. Atzo beste aldetik ibili ginen. |
Presa zeharkatu eta Oumètte-ko aparkalekura jeistea geratzen zaigu. Itzuli dotorea gaurkoa ere eta bezperakoa baino bakartiagoa. Gozamena! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina