Menua

ALPES

2017/04/29

LAS MEDULAS Erromatarren garaikoak.

2017-04-16 Aste Santuko Igandea. Goizeko 9ak aldera atera gara herritik, eta bidean zerbait jan ondoren, Ponferradatik gertu dagoen LAS MEDULAS Monumentu naturalean gaude, arratsalde pasa. Gero Ancares-era goaz, baina eguraldi bikain hau baliatu behar dugu, duela urte asko ezagutu genuen paraje bikain hau berriz ikusteko.

Herriko elizaren barnealdea. Sorpresa handia hartu dugu heltzerakoan, borondatezkoak baitaude aparkalekuak antolatzen. Heldu eta berehala esan digute non utzi kotxea, pasada bat. Esan behar da, jende asko irteten ari zela, oporrak bukatzen zirelako askorentzat, eta oso lasai ibili gara bertan.

Erromatarren garaiko meategi bat da eta Unescok Gizadiaren Ondarea izendatuta dauka.

Edertasun berezia duen paisaia da. Ehun urtetik gorako gaztainondoak, aintzira txiki, tontor eta galeria ugarirekin, antzinateko ingeniaritza lan handienetakoa da. Argazkiek adierazten dute dena.











Orellan begiratokitik inguru guztiaren ikuspegi ederra daukagu.






Herria.


Dauden gaztainondoen adibide bat.

Herrira itzuli eta beste alderuntz dagoen  Somido lakuraino joan gara.

Bertako biztanleetako bat. Azkenean hiru bat ordu egin ditugu inguru guztiak ezagutzen. Herrian trago bat hartu ondoren, Ponferradatik Ancares-etako Sorbeira herrira joango gara bertan bi gau igarotzera. Bihar, Miravalles eta CuiƱa mendiak igotzea da plana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina