Pyrenaica aldizkaritik hartu dugu ideia. Orain zalantzan dagoela aldizkariaren etorkizuna, bere jarraipenaren aldeko deialdia egiten dugu. |
Lérdano atakara doan bidea zoragarria da. Hormen azpian dagoen pagaditik doa eta ikaztobien aztarnak eta izugarrizko pagoak ikusteko aukera daukagu. |
Peñalbaren hormak gainditzeko bihurgune batzuk egiten ditu bideak. Oso ondo trazatuta eta markatuta dago. |
Azkenean, belar eta txiler landare arteko malda igo eta Lérdanoko atakara irteten gaude. Gero, behin lepoan, ezkerrera joango gara, hormen gainean doan bidezidorretik. |
Gailurreritik Mena haraneruntz izugarrizko kanal eta espoloiak erortzen dira. Hor ikusten dira Siones eta El Vigo. |
Peñalba de Lérdano tontorrera heltzen behelaino artean. |
Mena haranera erortzen den beste kanal bat. |
Gailurreko buzoietako batekin (1244m). |
Benetan bitxia da. Hemendik berriz itzuli gara Peñalbaren tontorrera, bide ezagunetik jeisteko behera. |
Hauek ere amildegian daude. |
Lérdano atakatik beheruntz. Behelainoarekin zerbait busti gara. Gero behean, euria ere egingo digu. |
Pagadiko altxorrak. |
Pagaditik irten garenean, behelainoak zerbait altxatu egin dira, eta gutxienez, hormak eta Avellanedo ataka ikusten ditugu. |
El Vigo-ra jeistea bakarrik geratzen zaigu. |
Goialde horietan ibili gara. Peñalba de Lérdano. Lérdano ataka eskuinean geratzen da. |
Eta pentsatzen genuena baino ibilaldi laburragoa egin dugunez, turismoa egiten. Hau Siones-eko Santa María eliza erromanikoa da. |
Ate nagusian daukan ikonografia erromanikoa. |
Vallejo herriko eliza. Detallea. Gaur denbora izan dugu Mena harana apur bat gehiago ezagutzeko. Mendi ederraz aparte badaude zer ikusteko tokiak. Eta Bizkaiatik oso gertu gainera. |
Ibilaldi eta argazki politak egin dituzunak.
ErantzunEzabatu(Eta gainera gure postontzia atera duzu, mila esker, benetan)
:-)