Goizeko 8:45etan prest gaude ibilaldia hasteko. Espero ez dugun gonbidatu bat daukagu, hego haize bortitza. |
Haizearekin borrokan Mendibelen malda belartsuetan. |
Burdinkurutzeta behean utzi dugu. Bere gainean, Saroberri mendia. |
Gaurko 1. tontorra, Mendibel (1411m). Atzean, Orhi. Gailurreri guztian izango dugu begibistan. Haizea ere izango dugu lagun. |
Ezkerraldean, Behorlegi eta Hauskoa ditugu. |
2. tontorra, Ataramatze (1370m). Atzean, Mendibel, eta atzerago, Okabe. |
3. tontorrera igotzen, Txardeka (1440m), aurreko biak, Mendibel eta Ataramatze. |
Iparralderuntz izugarrizko espoloi eta jauziak daude. |
Txardekatik, gaurko tontor garaiena daukagu aurrean, Arthanolatze. |
Arthanolatzera bidean. Atzean, Txardeka, eta erdian baina bigarren planoan, Behorlegi eta Hauskoa. |
Monolito kuriosoak ditugu ezkerrean. |
4. tontorrean, Arthanolatze(1530m). Zelai ederra dauka goian. |
Auñamendi, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema, Acherito, Chinebral, Lakora, Lakartxela,... Belagua eta Zurizako Pirinioa. |
5. tontorrean, Escaliers(1478m). Hau izango da seguruen, hauetako mendi ezagunena, nahiz eta altuena ez izan. Atzean, nola ez, Nafar Pirinioa. |
Azkenengo gailur honetatik, Bagargi lepora dihoan ibilbide balizatua jarraituko dugu. Arthanolatze mendia. |
Bagargi lepoan, Iratiko txaletak daude, eta turismoa ere bai. Artzaiek badakite non jarri gazna saltzen. |
Jarraitu dugun mendilerroari begira. Mendi ederrak eta lasaiak. |
Etxera itzuli baino lehen, turismo pixkat egiten. Aspaldi ez gara hemen zehar ibili eta baliatu egin behar da. Donazaharre. |
Donibane Garazi. |
Hemen jende asko dabil kaleetan. Turismoa eta erromesak ere bai. |
Zer polita den Iparraldea! Oraindik mendi eta inguru ugari daude ezagutzeko, beraz berandu baino lehen itzultzeko asmoarekin egin dugu etxerako bidea. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina