Gure asmoa, iparraldetik, Campcardós aranetik igotzea zen, baina eguraldiaren iragarpena gatik hemendik egingo dugu, askoz laburragoa delako eta oso ondo markatuta dagoenez, jende asko dabilelako. |
Tarteres lakua aterpe ondoan. Orain oso lasai dago inguru hau. Itzuleran jendez gainezka egongo da. |
Hasieran Engorgs-era doan GR11a jarraitzen da. Ordulaurden ibili ondoren, GRa utzi eta iparraldera igotzen duen bidezidorra jarraituko dugu. Hemendik aurrera "cairn"ak izango ditugu gidari. |
Bidea oso argia da. Lepo zabal batera atera gara, eta beste aldapa bat igo beharko dugu goiko lautada handira heltzeko. |
Agertu zaigu gailurra. Lepo zabalean gaude, eta eskuinera igoko dugu goiko lautadara heltzeko. |
Engorgs arana eta atzoko Tossa Plana de Llés. |
Gailurraren azpiko lautada handian gaude. Tontorra aurrean daukagu. Hodeiak hasi dira agertzen baina oraindikez dago arazorik. |
Azkenengo zatia harkaitz handi artean da. Baina oso erraza. |
Puigpedrós (2914m). Ordu bi baino gutxiagoan aterpetik. |
Oraindik jende gutxi dabilenez, marmotak lasai dabiltza eguzkia hartzen. |
Engorgs-eko lakuak, eta atzean, Pessons, Envalira,... |
Iparraldean, Campcardós arana. Hortik nahi genuen igotzea. |
Beheruntz. |
Behelainoak igotzen ari dira eta irudi ederrak eskeintzen dizkigute. |
Artzaia behiak igotzen goiko larretara. |
Aterpe ondoko Tarteres lakuan berriz. |
Ibilaldi laburra izan denez, Malniú-ko lakuetara joan gara. Aterpetik orduerdiko pasiadan 1. lakura heltzen da. Hau oso masifikatua dago, baina hala ere polita da. |
Malniú lakutik beste orduerdi batean Estany Mal-era heltzen da. Hona jende askoz gutxiago etortzen da. |
Puigpedrós-en magaletan dago ondo babestuta. |
Bertan bazkaltzen egon garen bitartean, hau izan da gure lagun berria. Sinpatikoa benetan! |
Bi lakuen arteko basoa, rododendroz beteta. |
Malniú lakuan berriz. |
Meranges herria. |
Azkenean sortea izan dugu eguraldiarekin eta ibilaldi polit eta erraza egin dugu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina