Menua

ALPES

2014/08/17

PEDRAFORCA. Cadí-Berguedá 2498mt.


2014-08-07 
Cerdanyatik Cadí-ko tunela pasa eta Saldes-era bidean goazela, hor agertu zaigu lehenengo aldiz Berguedá-ko Midia, Pedraforca, bere bi gailurrekin. Aspalditik genuen mendi hau ezagutzeko asmoa, eta Carlit-etik jetsi ondoren egun hori haldu dela pentsatu dugu. Argazkian, bihar egingo dugun jetsiera ikusten da, Enforcaduratik behera dagoen ea 500 metroko harritzarra.


Gósol herria. Hemen egingo dugu lo, bihar Pedraforcara igotzeko. Herri honetan bizi izan zen hilabete batzutan Pablo Picasso.



Abuztuaren 7an goizeko 9etan gaude Gresolet behatokian dagoen aparkalekuan gure mendiaren hormen azpian.

Ordulaurden bat behar da Lluis Estasén aterpera igotzeko.

Zuhaitzen sustraiak agerian daude. Jende asko dabil bide honetan.

Aterpea 1668m-tara dago. Goian, eskuinean, ikusten da Verdet lepoa (2244m). Gu horra joango gara, gero ertza jarraitzeko tontorrera.

Beraz, igoera eskuinetik egingo dugu, eta jetsiera, ezkerretik.


Beti hormen azpitik, malda handia duen bidea jarraitzen ari gara, eta noizean behin, eta atsedena hartzeko, lurrera begiratu behar da.



Bidea oso ondo markatuta dago eta gainera jende dexente dabil.

Hor goian dago Verdet lepoa.

Gósol herria Verdet lepotik.

Lepotik gora dauden maldetan, trepadak hasten diren tokira hurbiltzen.

Hemendik gora eskuak erabili behar dira ea denbora guztian. Trepadak errazak dira (II mailakoak gehienez) eta harkaitza oso ona da. Pintura horiarekin dago markatuta.


Hasi gara.


Zati zailenean soka finkoa dago jarrita.



Lehenengo trepada saioa eginda, Cap de la Canal del Verdet-era (2428m) ateratzen da. Hortik bi Pollegóak ditugu begibistan.


Horma ederrak ditugu gure ezkerrean, aterpe aldera.

Beste punta bat gainditu ondoren, jetsiera Grallera kanalaren bretxara.


Hau da azkenengo zatia. Hemendik asko inpresionatzen du, baina igoera eskuineko aldetik doa.

Hor goian dago tontorra.

Azkenengo trepadak. Bertikala, baina erraza.


POLLEGÓ SUPERIOR (2498m)

Orain beste aldera jeisten, Enforcadurara. Lepo zabal hori da, eta hau da bide arruntena.

Enforcadura eta Pollegó Inferior.

Jendea lepora jeisten. Hau, beste aldea baino errazagoa da.

Pollegó Inferior.

Behelainoak Pollegó Inferiorren hormekin jolasten. hemendik behera da 500 metroko desnibela duen harritzar famatu eta gogorra.


Hemen bakoitzak ahal duen bezala jeisten du. Batzuk, saltoka eta korrika erditik, eta gu bezalako beste batzuk ertzetik doan bidezidor sigi-sagatsua jarraituz.


Hainbeste harri artean, noizbehinka, lora eta landare dotoreak ere agertzen dira.


Gogorrena bukatzen.

Basoan sartuta hormen azpian. Orain bidea askoz lasaiagoa da, eta ez zaigu asko geratzen berriz aterpera itzultzeko.


Aterpean indarrak berreskuratzen. Gogo handiak genituen mendi hau ezagutzeko, eta benetan, asko gozatu dugu. Igoera oso polita eta interesantea izan da, eta jetsiera gogorra, baina gustora gaude.

Gósol.

Josa de Cadí. Muino baten gainean dagoen herri txiki eta dotorea. Turismo pixkat egiten...

Saint Jaume de Tuixent elizatxoa. X. mendekoa.

Eta baserri galdu bat Berguerá- Cadí-ko toki galdu batean. Horrela bukatu dugu Cerdanya eta Cadí-n egindako egonaldia. Ondo baliatutako egunak izan dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina