Urtegitik gora egin ondoren, Udanatik datorren bidegurutzera heldu gara. Bertan dauden balizak. Badaude aukera batzuk... |
Nahiz eta beheko parte honetan pinadiak diren nagusi, pinu artean gorosti asko agertzen dira. |
Txabola batzuetatik igaro eta berehala egongo gara basoaren gainetik. |
Katabera inguruan gaude, Biozkornia lepoaren azpian. Gero, lepotik aurreko ertzean ikusten diren txaboletara joango gara, toki dotorea dirudi eta. |
Biozkornia lepoan haize boladei aurre egiten. Atzean Arriurdin daukagu. Orain Artzanburura igo baino lehen, Zegamara doan bidea hartuko dugu beheruntz. |
Horrela Harri Urdin Saroira helduko gara. Toki pribilejiatuan dago kokatuta eta enkanto handia du tokiak. |
Eta hortik, Artzanburura igoko dugu zuzenean. Behean geratzen da urtegia. Handik abiatu gara. |
Artzanburun. Justuan agertu gara tontorrean, hain bortitza da haizea eta. Momentu batzutan harkaitzei helduta egon behar izan dugu. |
Eta goietan ezin zenez egon, berehala jetsi gara behera lasaitasun bila. Hor ikusten da egin dugun ibilbidea. |
Zilar kolorea!! Ederra. Urtea hasteko ondo egon da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina