Informazioa Udalan. |
Zaraia eta Urkilla aldera begiratu eta hau da ikusten dena. |
Udalaitzeko gailurreria garbi orain. Ahaleginduko gara bertatik igotzen. |
Beheko basoak zeharkatu eta begibistan daukagu gailurreriaren hasiera. |
Atxaurrutxugañen. Anboto aldean euria ari du. Badirudi honuntz ere datorrela... |
Aurrean daukaguna, Erdikoatxa eta Udalaitz. |
Atxaurrutxugañe atzean utzi dugu eta euria gero eta gertuago. |
Erdikoatxan. Elur malutak erortzen dira. Beno, euria baino hobe... |
Baina Udalaitzera igoko dugu, bere kobazulotik igarota. |
Uztepe Sakona. Hemendik duela urte pila igota gaude. Nolako oroipenak! |
Heldu gara kobazulora. Ez dugu Mari ikusi..., badirudi gure parean dagoela, Anbotoko kobazuloan. Baina gaur ez dugu ikusten. |
Orain kanpoan euria ari du. Anbotoko gailurreria agertu nahian dabil. |
Udalaitzeko tontorrean. Hortik etorri gara. |
Gaur, mapa honetan agertzen diren gailur eta tokien bostgarren partea bakarrik ikusten dugu. Baina ez du inporta. |
Bide arruntetik jeisten. Gogorra egin zaigu, oso labainkorra dago eta. |
Artadian, Udalara itzultzen. Izan dugun eguraldia aintzat hartuta, ez da gaizki egon. Urteberrion. Onak izan, eta helburu guztiak ea lortzen ditugun 2014an. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina