Menua

ALPES

2024/11/20

UDAZKENEKO KOLOREAK PIRINIOAN ZEHARšŸ‚šŸšŸ„

 Aurtengo udazkena zoramena izan da guretzat. Aurreko urteetan baino gehiago ibili gara Pirinioan eta urez, kolorez eta naturaz erabat gainezka geratu gara. Urtaro bikaina benetan!

2024/10/12
GAVE DE BROUSSET

 Normalean Pirinioen iparraldean, Frantzia aldean, lehenago hasten dira udazkeneko koloreak sortzen. Guk oso gertu daukagu Portalet mendatea, eta beste aldera igaroz, Gave de Brousset ederrarekin egiten dugu topo. Bertan hasiko dugu udazkeneko festa.




2024/10/18
SOQUES eta ARRIOUS SAKANAK
 Hau Tena bailarako Tramacastilla-tik hartuta dago. Hoz de Jaca inguruko basoak dira eta euri asko egiten duenean sortzen den urjauzi dotorea.

 Soques sakana, Portalet-en iparraldean.

 Gave de Brousset. Behean udazkena eta mendietan negua. Elurra egin du.

 Pombie aldetik erortzen diren errekak Brousset-era.

 Arrious-eko basoa.

 Arrious.

 Arrious.

 Arrious.



2024/10/21
ORDESA
 Ordesa-ra urtaro guztietan egiten dugu bisita, eta nola ez, udazkenean. Adi egoten gara egun egokia harrapatzeko, eta aste barruan. Bestela zoramena izaten da. Gaur, Arazas-en eskuinetik igoko dugu, urjauzietatik igaro, eta Soaso aldera igo ondoren (heldu gabe), Canarellos faxatik Cotatuero-ra itzuli eta Pradera-ra jetsi.





 Arazas. Orain ezkerrera pasako gara, urjauzietara.


 La Cueva urjauzia.





 Del Estrecho urjauzia.


 Basoan. Kolorez topera dago.

 Arazas. Canarellos faxan gaude. Behean jende asko dabil, baina hemen bakarrik ibiliko gara, Cotatuero-ra heldu arte.



 Horrela ikusten dugu Arazas Canarellos faxatik.

 Cotatuero-ko urjauzia.


 Gallinero-ren hormak.

 Cotatuero.

2024/10/23
SELVA DE SALLENT
 Baso honetatik doan bidea oso egokia da Tosquera eta Pacino mendietara igotzeko eta horrela ibilbide zirkularra egin. Gaur, ur pila dator toki guztietatik eta lokatza dezente daukagu bidean. Baina berdin da.


 Basotik irteten. Atzean, La Tosquera mendia.



 Pacino-ko bide arruntetik jeisten, beheko aldean.

 Foratata basoaren irteeratik.

2024/10/24
LUMIACHA
Gaur Panticosa-ko Bainuetxera etorri gara. Eguraldi nahiko grisa daukagu baina ibilaldi polit bat egiteko asmoz gatoz, ea posible den. Hemen ere, udazkena topera dago.

 Izugarrizko lasaitasuna.

 Bainuetxea eta bertako kolore dotoreak behean utzi eta Lumiacha aintziretatik BachimaƱa-ra doan bidea hartu dugu.

 Lumiacha aintziretako bat, goikoa.

 Lumiacha aintziren gaineko balkoi ederrean gaude. Bainuetxea.

 Coanga lakuraino igo dugu. BachimaƱa-ko urtegia gure oinetan. Hodei ugari, baina aterri.

 Coanga lakua.

 Bertako biztanleak.

 Eta BachimaƱa-ko ohiko bidetik jeisten. Urjauzien gaineko behatoki ederra.

 Del Pino urjauzia.


 Argualas urjauzia, bainuetxean, kolore ederrez inguratuta.

2024/10/27
BETATO
 Eta, nola ez, Betato zoragarria. Tramacastilla-tik Catieras eta Ripera aldea. Elurra egin du, eta nahiko beheraino gainera.

 Gorgol-era bidean, Betato basoa eta Corona del Mallo-Cachivirizas-PeƱa Parda-Telera.

 PeƱa Parda-Telera, Betato-ren gainean.



 Betato.

 Betato.



 Bubal urtegia, Gorgol-etik ikusita.

 Hemen askotan ibiltzen gara, eta ez gara aspertzen.

2024/10/28
BUBAL
 Gaur Bubal urtegiari itzulia eman diogu.

 Hoz de Jaca-ko basoak.


 Hoz de Jaca-ko kolunpioaren ondotik, Bubal.

 Errepidean dagoen atseden lekutik.






2024/10/29
BUJARUELO
 Bujaruelo-k ere merezi du bisita bat. Hau El CarpĆ­n urjauzia da. San NicolĆ”s baino lehenago dago, pistaren ezkerrean.

 Ara ibaia, San NicolĆ”s-en. Ordiso eta Cerbillonar-era joan-etorria egingo dugu.

 Otal mendia elurtuta eta basoan udazkena topera.

 Salto del Pich.

 Vignemale-ko tontorrak hodei artean.

 Pic du Milieu.

 Cerbillonar-en.

 Ara, Ordiso aldean.

 Salto del Pich.

 Ur askorekin dago.

 Ara-ren sakan ederra.

 Gabietou-ak.


2024/11/09
TRAMACASTILLA DE TENA
 Eta bukatzeko, etxeko leihotik ateratakoak. Hau Mandilar eta Panticosa-ko eski-estazio aldea.

 Fajalata eta PeƱa Blanca-ra doan ertza.

 Cachivirizas. 

Udazken emankorra eta ederra aurtengoa Pirinioan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina