Menua

ALPES

2024/09/19

⛰️TEBARRAY 2889 mt🏞️

 


 2024-08-09 PANTICOSA-KO BAINUETXEA (1636m). Bero egiten ari da egun hauetan eta horrela goizeko 6,40tan aterako gara Casa de Piedra ondotik. Ibilaldi luzea daukagu aurretik. Lehendik ere egonda gaude gaur igoko dugun Tebarray mendian, baina azkena duela 10 urte izan zen, eta bada beste bisita bat egiteko ordua. Argualas-Garmo Negro goian.

 Askotan pasatzen gara hemendik, baina asko gustatzen zaigu Del Pino urjauzi hau.



 Bainuetxea behean geratzen da. Bachimaña-ra doan bide ezagunetik gora goaz.

  Caldarés sakanean gaude. Forátulas eta Tablato atzean.

 Bachimaña-ra heltzeko azken aldaparen oinean. Frailiaren aldapa eta urjauziak.

 Heldu gara Bachimaña-ra. Aterpea albo batean utziko dugu eta Laku Urdinetara eta Respomuso-ra doan bidetik jarraituko dugu.

 Aterpea eta Bachimaña-ko beheko lakua. Goian, Serrato eta Xuans mendiak. Oraindik itzalean gaude.

 Bachimaña urtegiaren ondotik doa bidea. Marcadou eta Paterneille mendiak uretan islatuta.


 Erreflexuak urtegian.

 Hemen dago Marcadou-ra doan bidegurutzea, eskuinera. Gu gaur ezkerrera, Laku Urdinetara. Beraietatik erortzen diren urjauziak eta Infiernoak goian.

 Gaur ondo pasatzen dira errekak. Duela hilabete ez zen hain erraza. Ezkerrean ikusten da Marcadou-ra doan bidea.

 Lora ugari bidean.

 Beheko Laku Urdina eta Infiernoak gainean.

 Aldapa harritsu bat igo eta Goiko Laku Urdinera heldu gara. Inguru paregabea. Denda ugari daude oraindik, bertan gaua pasa dutenenak. Aurrean Piedrafita mendia eta erdialdean Infiernos lepoa. Horra igo behar dugu.


 Infiernoak.

 Lakuaren ertzean Infiernoei begira. Ondo ezagutzen ditugu.

 Infierno lepora igotzen. Harri artean doa bidezidor aldapatsua.

 Zati hau nahiko gogorra da.

 Gure ezkerrean geratzen dira Infiernoak eta glaziar gero eta txikiagoa. Erdi erditik igo daiteke glaziarraren azken izotzak ikustera. Ekialdeko eta Erdiko tontorren azpian dago kokatuta. Behean, aintzinako glaziarraren morrena nabarmena.

 Glaziarrari begira.



 Lepora heltzen. Atzean, Marcadou, Chabarrou, Arratille, Neveras, Vignemale erdi difuminatuta, Serrato,...

                                                                



 Lepora heldu eta eskuinera hartu dugu, Tebarray mendateruntz. Tebarray laku ederra eta mendia aurrean.


 Tebarray mendatera igotzeko azken zati malkartsuan. Lakua  eta Infiernos lepotik ekarri dugun bidea behean.

 Tebarray mendatetik Llena Cantal ikusten dugu aurrean. Duela bi urte izan ginen hor, La Sarra-tik igota.

 Mendatean, Respomuso aldera jeisteko dagoen babes-katearekin. Hemendik mendizale asko pasatzen da, batera eta bestera.

 Respomuso aldea.

 Mendatetik tontorrera igotzen. Atzean, Infiernoak, Garmo Negro, Algas-Argualas.

 TEBARRAY (2886m). Lau ordu t'erdi inguru behetik. Atzean, Respomuso, Frondiellas-Balaitús-Costerillou- Diablo-Cristales.

 Gustora tontorrean. Hirugarren aldiz. Atzean, Cambalés, Llena Cantal eta Gran Facha.

 Tebarray mendatearen beste aldean, Marmoleras eta Piedrafita mendiak. Behean, Infiernos lepora doan bidea, eta atzean, Vignemale.


                                                                   
Solasaldian


 Tontorretik behera.

 Mendatera jeisteko azken zatia ertzetik ari gara jeisten.

 Eta Tebarray mendatetik behera, kontu handiz, harriak ez jaurtitzeko. Hau GRa da, baina zati hau nahiko malkartsua da.

 Batzuk gora eta beste batzuk behera. Trafikoa dago orain Tebarray mendatean. Tontorra ezkerrean.

 Infiernos lepotik behera. Jetsiera luzea geratzen zaigu Bainuetxera.

 Baina gozatzeko inguruak dira. Hemen Goiko Laku Urdinetik gertu.


 Goiko Laku Urdinaren gainean geratu gara, atsedena hartu eta jan eta edateko.

 Beheko lakutik behera, errekatxoak pasatzen.

 Bachimaña-ko bidera jeisten. Zenbat aldiz ibili garen inguru hauetan, baina beti pozarren harrituta geratzen gara.


 Bachimaña-ko goi urtegiaren ertzetan. Nekatuta baina gozatzen.

 Eta Bachimaña-ko ohiko bidetik jetsi ondoren, ezin pasa hemendik beste argazki bat atera gabe. Beste ordu laurden bat geratzen zaigu Casa de Piedra aterpera jeisteko. Azkenean ea 10 orduko ibilaldia, atseden, berriketak eta guzti. Eta bukatzeko, aterpean beti ematen dugun omenaldia, bokata eta garagardo pitxerra. Eguna borobiltzeko!

HEMEN IBILALDIA





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina