Gaurko ibilbidea erabat inprobisatua da. Espot-era etorri gara pare bat egun igarotzera, ondoren beste zeregin bat dugulako Bartzelonan. Ez daukagu paliza handia hartzeko asmorik, eta gainera arratsalderako ekaitzak daude iragarrita. Aurretik hainbat aldiz gaude egonda, eta tontor dezente ezagutzen ditugu inguru hauetan. Prat de Pierrot aparkalekura igo dugu, goizeko 9ak aldera, presa handirik gabe. Asmoa Sant Maurici-ra igo eta gero gerokoak...
|
2024-07-30 PRAT DE PIERROT (1549m). Bagoaz Sant Maurici-ra igotzen duen bidetik, lasai. Euri apur bat ere izan dugu hasieran, baina gauza gutxi.
|
|
Hasieran bidea egokituta dago.
|
|
Escrita errekaren ondotik doa bidea, basotik. Oso polita eta erosoa da.
|
|
Sant Maurici alde batera utzi eta Mallafré aterpera heldu gara. Ordubete aparkalekutik. Hemen dudatan egon gara Monestero haranera joan edota Portarró mendatera igo. Azkenean, eguraldia orain nahiko ona dagoenez, Portarró-ra igotzea erabaki dugu.
|
|
Aterpe ondoan dagoen panela. Duela urte pila igo genituen Gran Encantat, Peguera, Monestero, Subenuix eta abarrak.
|
|
Encantats. |
|
Portarró-ra doan bidetik gora goaz. Hau Subenuix sakanetik datorren errekatxoa da. Portarró-ra heldu arte ez dugu beste inor ikusiko. Harrigarria!
|
|
Sant Maurici behean geratzen da. |
|
Hau da atzean uzten ari garena. |
|
Gure eskuinean, Amitges Orratzak eta mendatea. Eskuinean, Pic d'Amitges, eta ezkerrean, Tuc de Saboredo. Ihez igo genituen, beste aldetik, Gerber haranetik.
|
|
Coma d'Aiguabella, Portarró-ren zirkoan. Hezeguneak ditugu aurrean. Esan bezala, bakar bakarrik gabiltza. Eguraldia erabat ona orain.
|
|
PORTARRÓ D'ESPOT mendatea (2427m). Behiak lakutxoan eta Subenuix aldera doan mendilerroa. Atsedena hartu dugu hemen. Denbora daukagunez, eta eguraldia ona dagoenez, gure eskuinean dagoen tontorrera igotzea pentsatu dugu. Pic de Portarró omen da. Zailtasunik ez dirudi duenik, baina aldapa tentea bai. Ea ba...
|
|
Begiak Gran Tuc de Colomers-era dihoaz. Duela urte batzuk, gaur ekarri dugun bidetik hona etorri eta ondoren Colomers-era geratzen den bide luzea jarraitu genuen. Ondoren itzulia toki beretik. Paliza! Eskuinekoa da Gran Tuc de Colomers eta ondo ikusten da igotzeko kanal harritsua.
|
|
Mendatea behean utzi eta bagoaz goruntz. Bidezidorra aurkitu dugu, eta mugarriak ere bai. Aldapa handia! Atzean, Subenuix.
|
|
Gero eta gorago. Orain atzean, Encantats, Monestero, Peguera,... Behean, mendatea.
|
|
Eta azkenengo metroak harkaitz-bloke artean. Encantats atzean. Igoerak, aldapa kenduta, ez du zailtasunik, eta balkoi eder batetara heldu gara.
|
|
PIC DE PORTARRÓ (2733m). Hiru ordu eta 45 minututan behetik. Amitges aldea oso gertu geratzen da. Aterpea ere ikusten da.
|
|
Estany Llong daukagu azpian. Boí aldetik etortzen da horra.
|
|
Estany de Bergús eta Gran Tuc de Colomers. Hortik doa Tuc-aren tontorrera igotzeko bidea.
|
|
Toki ederrean gaude. Goizean, ez genuen pentsatzen horrelako aktibitatea egingo genuelarik... |
|
Estany Llong behean.
|
|
Tontorraz gozatu ondoren, beheruntz, goiko bloke artean. Bide berbera jarraituko dugu.
|
|
Bidezidorra eta mugarriak ondo jarraitzen.
|
|
Aldapa handia baina ondo jeisten da. Hasi dira hodeiak sortzen.
|
|
Portarró mendatean. Behiak siestan daudela dirudi.
|
|
Hau da mendatetik gora egin duguna. Ez du ematen, baina 300 metroko desnibela dago.
|
|
Gran Tuc de Colomers.
|
|
Mendateko lakutxoa, behiak eta Colomers atzean. Ekaitz hodeiak ere.
|
|
Portarró-tik behera. Aurrean, Les Agudes eta eskuinean, Pic del Pinetó. Horra joango gara bihar (hori ere ezuztekoa).
|
|
Zuhaitz fantasmagorikoaren ondotik igarotzen.
|
|
Amitges eta Saboredo.
|
|
Sant Maurici. Jende gehiena hor geratzen da, taxisetan igo ondoren.
|
|
Bide polita.
|
|
Encantats. Mallafré-ra heltzen gaude. Gero, beste ordubeteko pasiada Prat del Pierrot-eraino. Kotxera heldu eta lehenbiziko euri-tantak hasi dira... Azkenean, zazpi ordu ta laurdeneko ibilbidea eta beste tontor berri bat. Inprobisatzeak, balio izan du!
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina