Menua

ALPES

2024/07/08

Eta ANDALUZIA VI.: ⛰️🌳🌳 TENTUDÍA 1112 mt (Badajoz) eta BONALES 1055 mt (Huelva)

⛰️🌳🌳 TENTUDÍA 1112 mt (Badajoz) eta 

BONALES 1055 mt (Huelva)

 2024-05-20 SANTA MARIA DE TENTUDÍA. Gaur Alhama de Granada-tik atera gara eta eguerdian heldu gara hona. Badajoz probintzian gaude. Euskal Herriruntz goazela baliatuko dugu, tranpa apur bat eginez, beste bi probintzietako tontor altuenak egiteko. Gaur astelehena da, eta bai monastegia eta bai hemen dagoen taberna itxita daude. Beraz, gure janari-edariak dastatu ondoren, zerbait ibiltzera goaz.

 Hemen bertan dago Badajoz probintziako mendi altuena, monastegian. Beraz, esfortzua zero. TENTUDÍA (1112m).





 Monastegiari buelta eman, eta kotxea hartu dugu, gertu dagoen Puerto de los Ciegos-era joateko. Ez daukagu zirkuito guztia egiteko gogorik eta errezera goaz.

 Puerto de los Ciegos (912m). Erabat loreztuta inguru guztia. Irakurri dugu hemendik igo daitekeela bertan gainean dagoen Bonales tontorrera.

 Baina gure harridurarako, irakurri dugun igoera zuzena debekatuta dago, lur pribatua dela eta. Markatuta dagoen bidea eta bakarra igotzeko 4,5km-ko zeharkaldi luzea da. Ez daukagu hainbeste denbora, eta zalantzak izan ondoren, hesia igaro eta zuzenean igotzea erabaki dugu.




Bidea ea ez da ikusten, lorategia bihurtuta dago dena.

 Atzera begira, Tentudía-ko tontorra eta Monastegia ikusten ditugu.

 Lorategiaren erditik goruntz goaz. Lehenbizi Ekialdeko tontorretik pasako gara.

 Eta Mendatetik 20 bat minututan heldu gara BONALES-era (1055m). Hau da Huelva-ko tontor garaiena. Zorionez ez dabil inor hemen eta lortu dugu heltzea.

 Jeisteko, bide "ofizialetik" egitea pentsatu dugu. Azkar ibiliko gara.

 Era askotako lora eta landareak bide guztian.

 Pasada bat da nola dagoen ingurua.



 Portugues-aren iturria omen da hau. Jarraitzen ari garen bidea balizatuta dago, eta mendatera ateratzen da. Polita da, baina 4,5 km-koa.

 Kardoa.

 Caseríos de los Bonales. Hemendik mendatera goruntz doa bidea, pista bihurtuta.

 Ahuntzak baserrian.

 Landa-etxea ere badago bertan.

 Eta pistatik goruntz, Huelva-ko paisaiak ikusiz.

 Topera dago udaberria. Ibilaldia bukatu eta Zafra-ra joango gara gaua pasatzera.


Bonales ibilbidea

 ZAFRA. Badajoz-eko herri dotorea. Afaldu aurretik herria ezagutzeko denbora apur bat daukagu.

 Gure herrian bezala, hemen ere daude Plaza Txikia eta Handia. Hau Plaza Chica da. Oso koketoa.

 Plaza Txikian. Orain lasai dago, baina erromes ugari dabil, Vía de la Plata egiten.



 Plaza Grande. Hemen jende gehiago dabil.

 Afaltzeko gure ostatuko neskak aholkatu digun Taxi tabernara joan gara. Oso autentikoa.


 Eta bertako espezialitatea den Pestorejoa dastatu dugu. Txerrikia, parrillan erreta. Gustora egon gara. Ondo afaldu ondoren, ostatura. Bihar Euskal Herriruntz. Horrela bukatu dugu Andaluziara egindako periploa.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina