RONDA
Eta Benaoján. Beste herri dotore bat. |
Zubi Berria. |
Ibaiaren beste aldeko etxeak amildegiaren gainean. |
Izugarria da non dauden eraikita etxeak. |
Ez genuen asko nekatzeko asmorik, baina azkenean beheraino jetsi gara, Errota Zaharren hondakinetara. Hemendik dagoen ikuspegia bikaina da. Guadalevín ibaiaren urjauziak eta Zubi Berria goian. |
Berriz goian, Santa María la Mayor eliza eta enparantza. |
Denda baten barrualdea. |
Harresiak eta Ate Dotorea. Gauza asko daude ikusteko Ronda-n, eta azkenean nekatu egin gara. Gustatu zaigu herria. Baina bihar mendirako plana daukagu eta goiz afaldu eta ostatura. |
⛰️ TORRECILLA 1918 mt. Malaga
Aparkalekutik pista jarraitu behar da, baina metro gutxi batzuk bakarrik. Berehala ikusiko dugu eskuinean zubi hau. Zeharkatu, eta bide oso nabarmena aurkituko dugu. |
Lirio ugari alboko zelaietan. |
Bidea, Cañada del Cuerno-runtz doa, aldapan baina eroso. |
Tarteka, horrelako informazioa aurki daiteke. |
Pinsaparrera sartu baino lehen, atzera begiratu eta Quejigales-eko Kortijoa eta atsedenlekua ikusten ditugu. |
Bide oso polita eta erosoa. Cañada del Cuerno eta bere pinsaparrean satzera goaz. |
Kimu berriak. |
Gozamena da hemendik ibiltzea. Apur bat arduratuta bagoaz, behelainoa dagoelako, baina horrelako bide nabarmenarekin...goruntz. |
Pinsaparrean. Erretama ere loratan. |
Bidea basoan. |
Basotik atera eta behelainoan sartu gara. Baina bidea oso garbia da eta oraingoz ez dago arazorik. |
Puerto de los Pilones-en gaude. Panelak adierazten duen bezala, parean dago Torrecilla, baina ez dugu ezer ikusten. Orain, behelainoek xarma berezia eskeintzen diote inguruari. |
Beste panel bat bertan. |
Eta artzaien txabola. |
Erkametzak behelaino artean. Inguru dotorea eta xarma berezia duena egoera honetan. |
Orain bidea nahiko laua eta erosoa da ea mendiaren oinera heldu arte. Gainera oso dotorea, erkametz artean. |
Hau da ikusten dugun guztia, baina zerbait argiago badago. |
Eta bapatean, tontorra agertzen hasi da. Hemen oraindik bidea lasaia da. |
Baina hodeiak hor dabiltza joan-etorri. |
Dena dela, ondo ikusten dugu azken zatia. Hori izango da gaurko gogorrena. 200 bat metroko igoera tentea. |
Mendiaren oinean Harkaitzezko Pilar dotorea dago, Tolox-eko Pilarea eta bertan iturri hau. Edateko ona ez dela dio. |
Eta azkenengo aldapan. Bidea ona hemen ere, baina azkenengo zatian zerbait izurratuta dago eta tenteagoa bihurtzen da. Baina ez dago arazorik. Erkametzek ea goraino lagunduko digute. |
Tontorrera heltzeko azkenengo zatian. |
Málaga-ko kostaldea ikusten da hodeien azpian. |
PICO TORRECILLA (1919m). Tontorrean ez daukagu hodeirik, baina inguruak nahiko estalita daude. Hiru bat ordutan behetik. |
Tontorrean dagoen koadernoa begiratzen. Gustora. |
Jaiotza txiki bat izkutuan. |
Tolox herria, barnealdean. |
Eta hau kostalderuntz. Orduerdi bat egin dugu goian, lasai, bakar bakarrik. |
Beheruntz. Hemen dago aldapa gehien. Bi biologorekin egin dugu topo. Inguru hauetako landareak aztertzen ari dira. |
Basahuntza taldea gure azpitik pasatzen. |
Tolox Pilarean. Iturriaren gainean eta harkaitzezko hormetako kobazulo batean Virgen de las Nieves dago kokatuta. |
Eta elurzulora itzultzen gaudela, Torrecilla tontorra orain garbi gure atzean. Orain gurutzatuko gara goruntz doan atzerritar bikote batekin. |
Bidegurutzea. Hemen elkartzen dira lehen aipatutako Saucillo-tik datorren bidea eta Quejigales-ekoa. Laster helduko gara elurzulora. |
Hemen ez dago egurrezko balizarik bestean bezala, baina bai mugarriak, eta ondo jarraitzen da bidea. Cañada de las Animas-era sartzera goaz, eta hemen ere dago pinsapar ederra. |
Pinsapo handia. |
Eta beheruntz. Jetsiera polita da, behera heldu arte. |
Basotik atera eta loraz betetako zelaietatik, pistara atera arte. Pista izango da gaurko tarte "pendejoena". Pista jarraitu eta Quejigales-era aterako gara. |
Lora eta landare dotoreak badaude eta horrela bukatuko dugu ibilaldia. Sei ordu eta laurden inguruko itzuli ederra izan da. Asko gustatu zaigu. Merezi du benetan. |
Ibilbidea hemen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina