Menua

ALPES

2023/12/31

🏔️ESPELUNCIECHA 2399 mt. Anayeteko parkinetik

2023-12-19 Duela egun gutxi ireki dute Formigal-eko eski estazioa. Elur gutxi, baina guretzat nahikoa. Hau baliatuz, Anayet-eko aparkalekura etorri gara, bertatik Anayet-eko lakuetara eta Espelunciecha-ra igotzeko. Aurten hainbat aldiz ibili gara Anayet aldean, baina denetan Portalet-etik. 

 Lehenbiziko aparkalekuan utzi dugu kotxea. Hemen ez da ordaindu behar. Estazioan bertan jarri ditugu erraketak eta Culivillas sakanera abiatu gara. Balaitús eta abarrak atzean geratzen dira.

 Culivillas sakana. Hemen elurra oso ondo mantentzen da. Gainera, aurreko egunetako arrasto bikaina daukagu.
 Sakanera sartzen.

 Horrela dago bide guztia. Ez ditugu erraketak kenduko kotxera jetsi arte.

 Pasabide estua erreka ondoan.

 Izotz-kandelak.

 Erreka guztia ere horrelako izotz kandela ederrekin dago apainduta. Gauetan hotz handia egiten ari da.

 Atzera begira, Balaitús-Frondiellas, Infiernos,... Bideak ez du misteriorik. Oso ezaguna eta erabilia da.

 Lakuetara heltzeko dagoen aldapa tentea bukatzen. Atzean, Llena Cantal, Tebarray, Infiernos, Garmo Negro, Algas,...

 Anayet eta lehenbiziko lakua, dena izoztuta.

 Lakua eta Midi. Ez gara aspertzen toki honekin... Asteartea da baina badabil jendea. Ez asko, baina tira.


 Lakua behean utzi eta Espelunciecha-ra igotzen. Eskuineko ertzetik egin dugu gora. Hemen ere arrasto ona daukagu.

 Arrastoa jarraitzen. Goian ertzera aterako gara.

Ertzean. Tontorra eskuinean. Hemendik gora oinezkoen arrastoa dago, baina erraketekin ondo igoko dugu.

 Ertzetik. Atzean, Culivillas eta, atzerago, Sabocós-Tendeñera mendilerroa.

 Azkenengo zatian estutzen da ertza, baina kontu apur batekin ondo igotzen da.

 ESPELUNCIECHA (2399m). Balaitús, Infiernos,... Gaur, eskiatzaile bat bakarrik ikusi dugu hemen goian.

 Anèou-ko tontorrak, Sesques, Cèzy,..., eta erregea, Midi d'Ossau.

 Anayet eta atzean, Castillo de Acher, Acherito, Mahaia, Anie,... Gero alde horretara jetsiko gara.

 Tontorreko harkaitza.

 Lakua, Garmo de Izas eta Anayet-eko Erpina.

 Bigarren lakua eta Anayet biak.

 Beste aldera jeisteko ea nola dagoen begiratzen. Arroyetas eta Pala de Ip erdian.
 Ondo dagoela ikusi eta goiko irtengunea jeisten gaude. Elurra izoztuta dago, baina ondo jetsiko dugu.

 Goiko irtengunea jetsita. Izotza eta belarra harkaitz artean.

 Bigarren laku izkutua gure oinetan geratzen da. Erabat izoztua hau ere.

 Bi lakuak eta Anayet biak.

 Anayet harrigarria. Castillo de Acher eta goian aipatutakoak atzean. Behean Canal Roya.

 Ezkerreko elurgune ederretik jetsi gara.Elurra ondo mantentzen da eta berehala egin dugu jetsiera.

 Eta berriz Culivillas sakanera jeistera goaz. Infiernoak, Algas eta abarrak aurrean.

 Izotza errekatxoetan.

 Balaitús eta Frondiellak. Eskuinean Deabruaren ertza agertzen da.

 Xarma handia daukate izotzak sortutako formek.
 Hor goian egon gara, Espelunciecha. Hau Culivillas sakanetik ikusita.

 Inguru izoztua. Hemen itzalean, hotza egiten du, nahiz eta arratsaldeko hirurak izan.

 Izotzaren irudiekin gozatzen.


 Picos del Infierno.

 Ilargia ere azaldu da izotzarekin batera.

 Kandelak.

 Pasabide kuriosoan.

 Atera gara sakanetik. Culivillas tontorra erdian. Hemendik laster helduko gara aparkalekura. Bost bat orduko ibilaldia izan da. Dena egin dugu erraketak jarrita. Gozatzekoa.

Ibilbidea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina