Zirkular erreza Portalet gainean, "dibertigarria", nahibeste luzatu daitekena. Guk, gaur, goiz pasa lasaia egingo dugu. Albo batean Aneu harana eta bestean Canal Roya.
⛰️PÈNE MIEYTADÈRE 2108 Mt
|
2023-09-09 PORTALET. Presarik gabe etorri gara. Mendateko aparkalekuan utzi dugu kotxea. Eguraldi bikaina daukagu eta ibilaldi laburra egitera goaz. Peyreget eta Midi bistan.
|
|
Peyreget eta Midi. Portalet-en Espainia aldera jetsi eta Sancho denda-taberna ondotik meategietara doan pista hartu dugu. Beste aldetik ere berdin joan daiteke.
|
|
Utzitako meategien ondoan lakutxo polit hau kokatzen da. Midi eta Peyreget bertan islatzen dira.
|
|
Artaldea babesean oraindik.
|
|
Lehenbiziko tontorrera igotzen. Portalet gainean geratzen da eta azkar igotzen da. Midi goiz guztian izango dugu ikusgai.
|
|
Eta baita Anèou-ko Kanpaia. Bi mendizale ikusten ditugu tontorrean. Duela urte asko ahalegin bakarti bat egin nuen, alde horretatik, eta oso arriskutsua iruditu zitzaidan bakarrik egiteko. Batez ere, jetsieragatik. Gaur sorpresa izan da horiek ikustea. Gero hortik jeisten ikusi ditugu eta kostatu zaie...
|
|
PÈNE MIEYTADÈRE (2108m). Ordubetean abiapuntutik. Hau da aurrean daukaguna.
|
|
Tontorrean. Ezkerrean, Anayet eta Garmo de Izas-era doan ertza.
|
|
Peyreget eta Midi. L'Iou-ra doan bidea ikusten da.
|
⛰️FORQUETAS (2128m)
|
Mieytadère-tik berehala pasatzen da FORQUETA-ra (2128m). Bi tontor dira, oso gertu biak. Aurrean Kanpaia eta Gralleras, eta igotzeko jarraituko dugun bidea.
|
|
Forqueta tontorretik, Mieytadère. Portalet-en beste aldean, inguru ezagunak guretzat. |
|
Forqueta-tik beste aldera jeisteko destrepe txiki bat dauka hortik behera. Aurrean, Espelunciecha, Rinconada, Anayet, Pico las Negras, Pala de Ip, Arroyetas.
|
|
Hau da aipatutako jetsiera. Erraza da.
|
|
Kanpaiaren azpian gaude eta hor ikusten ditugu bi mendizaleak jeisten.
|
|
Hor daude azkenengo zailtasunak bukatzen.
|
|
Forqueta-ren bi tontorrei begira. Bigarrenak horma dotorea dauka alde honetara. Jetsiera, eskuineko espoloitik egin dugu.
|
|
Kanpaia alboan utzi eta Gralleras-era igotzen ari gara. Behean, Forquetak eta Espelunciecha-ko aparkalekua.
|
⛰️GRALLERAS 2256 mt
|
Gralleras-era heltzen. Kanpaia behean geratzen da orain. Atzean, besteak beste, Lurien, Palas, Soba, Arriel, Soques, Ourade,...
|
|
GRALLERAS (2262m). Ikuspegi eder eta zabala. Eskuinean, Borau aldea.
|
|
Canal Roya eta Rinconada, Anayet, Garmo de Izas, eta atzean, Pala de Ip agertzen da.
|
|
Gralleras-etik jeisten beste aldera.
|
|
Entretenigarria jetsiera hau ere.
|
|
Atzera begira, Gralleras eta egin dugun jetsiera. Orain ertza jarraituko dugu apur batean, Cuyalaret-en azpira heldu arte.
|
|
Anayet eta Pico las Negras ditugu alboan.
|
|
Eta gure azpian Canal Roya. Abere ugari bertako hezeguneetan. Ea horrela jarraitzen duen inguru horrek, alferrikako eraikuntzarik gabe!!!
|
⛰️CUYALARET S.E.
|
Berehala heldu gara CUYALARET S.E.-ra (2253m). Balkoi pribilegiatua Canal Roya-ren gainean eta aurretik aipatutako tontorrekin.
|
|
Cuyalaret-en azpira jetsi eta beheruntz hartu dugu. Hemendik, ertz guztia jarraitu daiteke Canal Roya tontorreraino. Eginda daukagu hainbat aldiz, eta gaur ibilbide laburra egiteko asmoz etorri gara. Orain Kanpaia eskuinean. Sakan honetatik jetsiko gara.
|
|
Jetsiera lasaia eta oso ezaguna. Aurrean, Estremère, Lurien, Arriel, Soba,...
|
|
Eta Portalet-era heltzen, Frantzia aldetik orain, Mieytadère, Forqueta, Kanpaia, Cuyalaret. Hiru ordu eta laurdeneko ibilbide erraza eta polita izan da. Goiz pasa lasaia.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina