Menua

ALPES

2023/10/02

⛰️ARAGÜELLS 3048 mt ⛰️JUNCADELLA orratza 3021 mt

Ea urtero etortzen gara egun batzuk Benasque-ra. Aukera asko daude mendian ibiltzeko eta asko gustatzen zaigu. Aurten, oraingoz, pare bat gau igarotzera gatoz eta helburu bakarra. 1998an igotako Aragüells mendia errepikatzea. Orduan, Cregüeña-ko Zubitik igo genuen, Cregüeña lakutik igaroz. Igoera, eta batez ere jetsiera gogorra. Adina dela eta, aurten Coronas-etik igoko dugu, bertara busean igota.

 2023-08-17 PUENTE DE CORONAS(1970m). Goizeko 8,15 dira. 7,15eko busa hartu dugu Benasque-n, 21 euro ordaindu ondoren joan-etorria.

 Gure norabidea Coronas lakuak. Hemendik 1982-ko Aste Santuan igo genuen Aneto-ra, bertan lo egin ondoren dendetan. Elurra behetik goraino. Morkaiko M-E-ko irteera izan zen. Haiek urteak...


1982an

 Basotik goaz, baina aldapa hasieratik da gogorra.

 Basotik atera eta bloke-festa hasten da. Coronas sakana gainditu behar dugu.

 Ibonet de Coronas-etik erortzen diren urak. Horma bat da gainditzen ari garen hau.

 Bidea urjauzien eskuinetik doa.


 Ibonet de Coronas-en ondoan gaude (2230m). Llosás-eko hormak ditugu gainean. Horien azpitik igoko dugu hurrengo zatia.

 Ibonet behean utzi dugu. Hemen ez dago misteriorik, dena gora! Bidea, ondo markatuta mugarriz eta pintura gorriekin.

 Coronas-eko beheko lakura heldu baino lehen agertu zaizkigu Aragüells mendia (gure helburua), lepoa eta Cregüeña Ertzeko lehenbiziko Orratza, Juncadella.

 Arnica lorak zerbait arintzen dute harkaitzen arteko ibilbide gogorra.


 Coronas-eko beheko lakura heltzen.

 Coronas-eko Beheko Lakua. Guretzat dena berria, egon ginenean ez bagenituen ikusi, denak elurtuta.

 Lakutik gora, ezkerreruntz. Helburua, aurrean, baina bigarren helburu bat ere hasita zegoen sortzen gure buruetan.

 Cregüeña ertzeko tontorrak aurrean, Juncadella-Cregüeña eta Haurillon, eta Maldito-ra doan ertza.

 Aragüells. Ez gara lepora joango. Zuzenean igoko dugu, markatuta dagoen lerro horretatik, gutxi gorabehera. Mugarri lerroa dago eta nahiko ondo igotzen da.

 Baina oraindik Coronas-eko Erdiko lakuaren ondoan gaude. Hemen dago bidegurutzea, eskuinetik Coronas lepora eta Aneto-ra. Ezkerreruntz, gure helburura.

 Cregüeña-ko ertza eta Maldito-Medio mendilerroa. Hau da daukagun eremua, harkaitz-blokeak denean. Udan daukaguna...

 Gure eskuinean, Coronas lepoa, Oliveras-Aneto eta Llosás ertza.

 Coronas-eko Erdiko lakua, izandako glaziarra eta Aneto, Llosás,...

 Aragüells-era igotzen. Esan bezala, nahiko ondo igotzen da. Eskuak erabili behar dira, baina ez da zaila. Coronas lakuak behean.

 Vallibierna-Culebras, Puente de Coronas-en beste aldean.

 Gure atzean daukagun inguru ederra, Llosás ertz guztia, Aneto, Coronas lepoa, lakuak,...

 Tontorrera irteten.

 ARAGÜELLS (3048m). 3,30n Coronas Zubitik. Cregüeña ertza eta Abadías-Maldito-Astorg-Medio-Coronas atzean. Eguraldi bikaina eta inguru paregabea. Eta jende gutxi.

 Cregüeña laku erraldoiaren gainean gaude. 

1998an

1998an glaziarra oraindik ikusteko moduan
 Cregüeña lakua eta Pico del Alba eta bere ertza gainean. Atzean, Mall Pintrat, Boum, Maupás, Crabioules, Lliterola, Perdiguero,..., Bachimala.

 Eristeak urruti.

 Pico del Alba- Diente de Alba-Le Bondidiee-Cordier (Hauek ere 1998an igo genituen, Aragüells-eko igoeraren bezperan), eta Mall Pintrat (Hau duela bi urte). 2021/09/mall-pintrat-2845.

 Cordier-Pico de la Rimaya-Maladeta-Abadías-Maldito-Medio-Coronas eta Cregüeña ertza aurrean.

 Beste bost mendizalerekin elkartu gara tontorrean. Denak busean igotakoak, gu bezala. Orain denak doaz beheruntz. Gu, aldiz, lepora jetsi eta Juncadella Orratza igotzen saiatuko gara. Hirumilako berria da guretzat, eta hor dagoenez, eta denboraz ondo gabiltzanez, ba ea zer moduz.

 Lepora jeisten zuzenean. Igoeraren antzeko eremua da, bloke artean. Adi ibiltzeko ingurua.

 Lepora heltzen. Tontorra atzean.

 Lepoan, Cregüeña lakuaren gainean. Atzean, Boum, Maupás, Crabioules,Lliterola, Perdiguero, Bachimala,...

 Lepotik zuzenean igo dugu JUNCADELLA ORRATZERA (3022m). Igoera zailagoa, baina oso entretenigarria. Eskuak erabili behar dira, azkenengo zatian batez ere. Tontorra oso estua. Hirumilako berri bat aspaldiko partez.

 Cregüeña ertzaren jarraipena, Maldito, Medio, Coronas, Aneto.

 Coronas lakuak. Jetsiera behean ikusten diren harritzetatik egingo dugu.

 Aragüells-etik lepora egin dugun jetsiera.

 Cregüeña lakua. Piriniotako jatorri glaziarreko laku natural handiena da.

 Aneto. Coronas glaziarra desagertuta dago.

 Coronas goiko lakua eta Llosás ertza. Atzean, Russell agertzen da.

 Juncadella Orratzetik jeisterakoan, Cregüeña lepoa eta Aragüells.

 Coronas erdiko lakura jetsi gara. Horrelako ikuspegiarekin oinak bertan freskatzeak gozamen galanta eskeini digu.

 Aneto.

Coronas lakua eta Maldito-Astorg-Medio-Coronas-Aneto. Inguru zoragarria, eta era berean gogorra!!.

 Cregüeña-ko hiru Orratzak: Juncadella-Cregüeña-Haurillon.

 Aragüells.

 Paraje ederrean.


 Gaurko bi tontorrak eta egindako ibilbidea.

 Oinak freskatu ondoren.

 Juncadella Orratza.

 Orain jetsi behar dugun Coronas sakan guztia. Lasai egingo dugu jetsiera, busa hartzeko ez dugu presarik eta. Ez dabil jende asko hemen.

 Beheko lakuaren gainean. Atzean, Maldito.


 Aragüells eta Juncadella-rekin orain.

 Coronas-eko Beheko Lakua.

 Bloke handietatik hobeto jeisten da.

Agur esaten gaurko bi tontorrei. Beheragotik ez dira ikusten.

 Ibonet, Pleta de Coronas-en.

 Amildegitik behera doazen urak.



 Basora sartzen. Inguruaz gozatzen goaz, lasai, presarik gabe,...

 Oso garaiz heldu gara Coronas-eko Zubira. 18,30n da Benasque-ra jeisteko busa eta ordubete daukagu oinak berriz freskatu eta lasai egoteko itzalean. Inguru paregabeak ikusi eta gozatu ditugu. Aspaldiko ipuin eta pasadizoak gogoratu ditugu... Itzela!
 
Ibilbidea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina