Menua

ALPES

2023/02/14

MARDAS (2188 mt) , MOUNTAGNON D' ISEYE (2173 mt), L' ESCALA (2076 mt)

 

 

Montagnon d 'Iseye (2173 m) Iseye edo Montagnongo glaziar zirku txikia inguratzen duten gailurrik ezagunena da. Bertan, aintzira eder batek bi mila metroko altuera gainditzen duten hainbat altuera ditu. Lekua xelebrea da, eta hurbiltze martxak ez dira laburrak. Ondorioz, Col d 'Iseye (1829 m) mendigunea paradisu txiki bat da, Sesques mendigunearen aurrean.
Guretzat hirugarren ahalegina da, denak toki beretik, Goust-etik. Bata eguraldi txarragatik eta bestea ezpatengatik, Besse-ko plateaua ezpataz josita baitzegoen, eta buelta eman genuen.

2022-10-14 Tramacastillara bidean gaudela, Bubal urtegiaren egoera penagarria. Udazken lehorra daramagu.
2022-10-15 GOUST herrixka. Portalet igaro, Gabas pasa eta Eaux Chaudes baino apur bat lehenago, ezkerrera hartu dugu errepide estu bat jarraituz Goust herrixkara heltzeko. Goiko partean utzi dugu kotxea. Ea hirugarren saiakera hau hobea den...

 Baliza hauen alboan utzi dugu kotxea. 860 metrotara gaude eta goizeko 9ak dira. Plateau de Besse-ra goaz.

 Herrixkako azken etxera igotzen. Aldapa oso tentea hasieratik.

 Lousque-ko basoa udazkeneko koloreekin eta ilargia.

 Goust behean geratzen da. Aldapa oso tentea dago basoan.

 Aule aldea eta Midi d'Ossau.

 Lousque-n gaude. Lehenbiziko baso tarte aldapatsua bukatu dugu. Orain zati lasai laburra eta berriz basora.

 Pagadian, Besse-ra bidean.

 Pagadiko leiho batetik gero daukagun igoera latza ikusten dugu. L'Escala harritsua eta Mardas tontorrak Besse basoaren gainean.

 Errekatxoa basoan.

 Besse-ko plateau-ra irteten. Eguraldi bikaina daukagu gaur eta, zorionez, ez dago ezpatarik. Aurreko bi saiakeretan inguru honetan eman izan behar genuen buelta.

 Besse-ko basoa. Hemen zuzenean hartuko dugu gora. Hortik jetsiko gara gero.

 Besse-n. Gure eskuinera utzi dugu Besse-ko txabolara doan bidea (gero erabiliko duguna jeisteko), eta zuzenean goaz gora, hormetara hurbiltzen.

 Hortik igoko dugu. Eskuineko tontorra L'Escala da eta bere ezkerretik aterako gara goiko lautadara. Hemen apenas dago arrastorik eta intuizioz goaz goruntz.

 Besse-ko lautada ederra behean geratzen da. Atzean, Cèzy, Amoulat eta Gourette-ko gainontzeko mendiak.

 Besse.

 Hormetara heldu eta Kantabriako bikote batekin egin dugu topo. Hauekin hitzegiten egon eta plan berdina dutela ikusiz elkarrekin hasi gara. Baina liatu eta behar ez genuen tokitik hartu dugu, marroi txiki batean sartuz. Hauek atzean utzi eta, gorago, baina lortu dugu bidera irtetea. Bidea ezkerragotik doa(irudian).

 Trepada eta destrepe batzuk egin ondoren atera gara bidera, zerbait esateagatik. Bidezidorrz ez da batere nabarmena alde honetan, baina gutxienez mugarri batzuk ikusi ditugu.

 L'Escala-ren azpian gaude, eta bide egokian. Aldapa handia geratzen zaigu orain goiko lautadara irteteko.

 Azkenean lortu dugu goiko lautadara heltzea. Mardas daukagu aurrean eta Montagnon eskuinean. Hemen ezkerrera hartuko dugu Madras-en eakerrean dagoen lepo batera irteteko.

 Hau da goiko lautadako paisaia, lakutxo ugari. Eskuin aldetik atera gara hona. Escala daukagu erdian. Gu Montaut aldera igotzen ari gara.

 Ez gara Montaut-eraino joan. Ezkerrean utzi dugu. Hemen ertzean gaude eta Bitet aldea eta Sesques ikusten ditugu.

 Ertza eskuinean utzi dugu baina laster aterako gara berriz bertara, Mardas-era igotzeko.

 Bagaude berriz ertzean. Hor ditugu L'Escala eta lakutxoak eta Besse-ko basoak beherago. Ikusten den lakutxo handienetik atera gara lautada horretara.

 Mardas-era heltzeko azkenengo zatian.

 Montagon-eko lakua daukagu begibistan. Badoa bihotz itxura hartzen.

 Lakua, gero jeisteko jarraituko dugun Arrioutort harana eta Aubisque aldea atzean.

 MARDAS (2188m). Hau da mendikate honetako garaiena. Aurrean daukagu Montagnon ezagunena.

 Orain Montagnon-era. Nahiz eta bukaerak zaila dirudien, erraza da geratzen zaiguna.

 Laku bikaina gure oinetan.


 Montagnon. Itxura nahiko latza du, baina ez da hainbestekoa. Bidezidorra dago ertzetik. gero eskuin alderako jetsiera bortitzagoa da, baina erraza baita ere.

 Bihotz itxurako lakua.

 MONTAGNON D'ISEYE (2173m). Hirugarren saiakeran lortu dugu heltzea.

 Tontorrean. Eskuinean La Marère.

 Hau da inguru honetako tontor bisitatuena. Midi atzean.


 Ezkerrean ikusten den ertzetik jetsiko gara lakura, ondoren L'Escala-ra igotzeko.

 Mardas eta ertzetik hona egin dugun ibilbidea. Atzean, Sesques.

 La Marère eta Bergon ditugu ondoan. Atzerago Anie eta abarrak.

 Montagnon-en tontorra. Eskuinetik jetsi gara, ondoren ertz honetara heltzeko. Jetsiera latza baina erraza, bidezidor txikia jarraituz.

 Lakuaren gainean, L'Escala-rekin ezkerrean. Atzean, Midi eta Sesques, besteak beste.

 Lakutik berehala igotzen da L'Escala-ra. Lora ugari bidean eta Midi atzean.

 L'Escala tontorrera heltzen. Mardas eta Montagnon atzean.

 L'ESCALA (2076m). Besse gaineko behatoki ederra. Atzean Gourette-ko tontorrak eta Midi.

 Midi d'Ossau.

 Bagoaz beheruntz, Montagnon aurrean daukagula. Orain eskuineko lepotik behera hartuko dugu.

 Jetsiera gogorra harri solte artean.

 Arrioutort aldean. Aurrean Pic de Ger, Amoulat,... Gourette aldea.

 Arrioutort harana eta lautadatik egin dugun jetsiera. L'Escala ezkerrean.

 Zaldiak Arrioutort aldean. Jende oso gutxi alde honetan. Gehienek Accous aldetik igotzen dute.

 Besse-ko lepoan. Hemen balizatutako bidearekin egingo dugu topo. Pic de Ger eta gainontzekoak aurrean.

 Lepoko balizak. Gu eskuinera, Besse-ko txabola eta lautadara.

 Besse-ko baso dotorera sartzera goaz. Gaurko tontorrak aurrean.

 Udazken koloreak basoan.

 Bide polita basoan.




 Besse-ko txabola.

 Atsedena hartzen txabolan. Goizeko igoera latza ondo ikusten dugu hemendik.

Balizak Besse-ko lautadara heltzerakoan. Laster itxiko dugu zirkuitoa, baina oraindik jetsiera luze eta gogorra geratzen zaigu Goust-era heltzeko.

 Kontrasteak Besse-n.

 Madras eta L'Escala. Montagnon-ek bere burua agertzen du atzean. Gaur azkenean lortu dugu inguru hau ondo ezagutzea. Orain, igoerako toki berdinetik behera.

 Goust-eko goiko azken etxea. Gertu daukagu kotxea.

 Goust. Azkenean ea 9 orduko ibilaldi potentea egin dugu. Inguru ederra Montagnon-eko laku eta tontorrek eta Besse-ko basoek eskeintzen dutena. Orain Portalet-en hidratatu eta Tramacastilla-ra.

IBILBIDEA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina