Menua

ALPES

2021/01/28

URBIA 2021 Urtarrilean. Bi saio: 1.- PERUAITZ, ARTZANASI. Gero... 2.- PIN-PIL, OBURU

  

 2021-01-12

Filomena pasa ta...

   ... Arantzazu horrela dago astearte goizean (Urtarrilaren 12an). Elur asko eta mendizale eta eskiatzaile asko baita ere.

 Elurra topera bide sarreran.

 Eskiekin, erraketekin, ezer gabe... denetarik.

 Urbiara heltzen, atzera begira, Urkilla-Elgea-Zaraia mendilerroak.

 Zabalaitzen lehenbiziko tontorra, Urbiako sarreran.

 Hau da benetan negu itxura. Zabalaitz.


 Fondara jeisten.

 Baseliza ondoko aterpea.

 Hau da fonda ondoko txabolak duen txapela!

 Fonda ondo babestuta dago.

 Ttonttor alderuntz noa. Izugarria dago inguru guztia.


 Peruaitz. Gero igoko dut bertara.

 Lehenbizi Artzanasira noa. Gozamena. Ez dago arrastorik, eta eskerrak erraketei, elur geruza oso handia baitago.

 Naturak sortutako eskulturak.


 Kostatu zait buzoia aurkitzea. Ezagutzen nuelako tokia, bestela... Metro bat baino gehiagoko elur geruza. ARTZANASI (1217m)

 Gozatzen jarraitzen dut. Orain Peruaitzera.


 Peruaitz. Azkenengo malda. Hemen ere ez dago inongo arrastorik. Goraino erraketekin.

 PERUAITZ (1219m).

 Artzanasiko basoa. Hortik etorri naiz.

 Urbia aldea eta Zabalaitz ezkerrean.

 Ttonttor, Peruaitzeko tontorretik.

 Peruaitzen babesean dagoen Enara mendi taldearen aterpea. Hau da dekorazioa!


 Peruaitz. Txikia baina dotorea.

  Urkillako tontorrak Zabalaitzen oinetik.

 Arantzazura bueltan.

 Kolore apur baten bila. Orain arte dena izan da zuri-beltza.


 2021-01-18

                                           Aste bete eta gero... 

 San Anton eguna ospatzeko jai daukagu herrian eta hemen gaude berriz Urbiara bidean.

 Elur gutxiago dago, baina oraindik asko mantentzen da goian. Gaur ere ez gara Aitzgorri aldera joango. Urkillaruntz, horra ez baitoa inor.

 Urbia.

 Ttonttorrera igotzen.


 Peruaitzeko aterpea, gaur izotz kandelarik gabe. Aitzgorriko tontorrak atzean, estalita oraindik.

 Pagarrate lepoan.

 Pinpilera igotzen basotik atera ondoren. Oburu atzean.

 PINPIL edo MILPIRIBIL (1277m).

 Aitzgorri mendilerroa. Ikusten dira tontorrak.

 Arantzazu aldea hodeipean. Laster joango gara Oburura.
 Eguraldiaz, paisaiaz eta lasaitasunaz gozatzen. Berriz Urbiara itzuli arte ez dugu inor ikusiko.

 Beheruntz berriz, basora sartzeko prest.

 Pagarratetik Burdinkurutzerako zeharkaldi astuna. Elurra oso biguna dago hemen eta kostatu zaigu bidea egitea.

 Oburura igotzen. Pinpil atzean. Basoaren itxurak ez dauka zerikusirik duela 6 egun zeukanarekin.


 Baina polita dago hala ere. Oburu tontorrera heltzen.

 OBURU (1240m). Buzoia elur azpian dago.

 Urbiara itzultzeko bidea ostopoz beteta aurkitu dugu, enbor eta adar pila erorita. Baina heldu gara Ttonttor ingurura. Aitzgorriko gailurreria parean.

 Ttonttorren geratu gara zerbait jan eta edateko. Bertatik ikuspegi ederra daukagu Aratz mendiruntz.

 Peruaitz eta Aitzgorri mendilerroa.

 Urbia gainetik zeharkaldia egiten. Eguraldi ederra ari da geratzen ilunabarrerako.

 Urbiatik behera. Argi politak basoan. Laster herriko konfinamendua dator, eta beraz, Karakate, Kalamua eta abarretan jarraituko dugu bueltaka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina