|
2020-08-02 PANTICOSA BAINUETXEAn gaude goizeko 7:30etan. Bertako argazki tipikoa. Baina, gu gaur beste aldera goaz, oso jende gutxi ibiltzen den inguruetara.
|
|
Brazato-ra doan bidea jarraitzen hasieran.
|
|
Bidegurutzea. Eskuinetik Brazato-ra eta ezkerretik Labaza-ra. Gu ezkerrera.
|
|
Bideak nahiko ona izaten jarraitzen du, lora artean gainera.
|
|
Bainuetxea gero eta beherago.
|
|
Beste aldean dauden mendiak. Erdian geratzen den mendia, Pondiellos.
|
|
Goiko aldean, bidezidorra bukatu egiten da eta harkaitz blokeetatik gora egin behar da.
|
Hemen aldapa askoz tenteagoa da. |
Labaza-ko lehenbiziko lakua. Batanes Orratzak gainean.
|
|
Lakua, goitik ikusita, eta fondoan Argualas-etik Punta Zarre-raino doan mendilerroa.
|
Bigarren lakua. Hau handiagoa da eta oso ederra. Atzean, Marmoleras-Piedrafita, Gaurier eta Punta Zarre.
|
Argualas, Garmo Negro, Pondiellos, Infiernos eta aurrekoan aipatutakoak.
|
|
Labaza-ko lakua.
|
Bere gainetik, Batanes-en hormen azpira igo behar dugu. Hemen marka zuri-beltz batzuk agertzen dira tarteka. Dena da harkaitz artean. |
Bloke artean igotzen. Gogorra egiten da zati hau. Bakar bakarrik gabiltza.
|
|
Batanes gainean ditugula, ezkerreruntz orain. Lepoa han agertzen da.
|
Oraindik elurgune txiki batzuk eusten dute. |
Labaza-ko hirugarren lakuaren gainean. Xuans daukagu aurrean, eta bere oinean dago lepoa.
|
|
Xuans eta Batanes-en arteko lepora heldu gara eta aurrean daukagu gaurko helburua, Serrato dotorea.
|
|
Lepoan atsedena hartu dugu, eta hau da aurrean daukaguna. Panticosa da hau ere, baina hemen apenas dabil jenderik. Eta aukera asko daude... hor agertzen diren horiek besteak beste.
|
|
Ondoan daukagu Xuans liraina. Igota daukagu, eta gaur nahikoa daukagu Serrato-rekin. Atzean, Infiernoak.
|
Serrato. Hasieran ertzetik, gero apur bat eskuinetik eta bukaera ertzetik igoko dugu. Tontorra atzerago geratzen da. |
Beste elurgune bat lepoan. Bagoaz ertzera.
|
|
Igotzen, Xuans daukagula atzean. Ez da igoera zaila, baina bai adi ibiltzekoa.
|
|
Ezkerrean daukaguna. Gero hortik egingo dugu jetsiera. Hori izango da berria guretzat.
|
|
Ertzetik.
|
|
Eskuinean ikusten duguna.
|
|
Zati batean ertza utzi dugu eta orain berriz igo egin behar. Bramatuero-ko lakuetako bat, Arratille eta Neveras eta, fondoan Vignemale.
|
|
Bagaude berriz ertzean. Ingurua izugarria da.
|
|
Ertzeko pasabide batean, tontorretik gertu. Eskuinean Xuans, eta ezkerrean, Batanes. Atzean, Tendeñera mendikatea.
|
|
SERRATO (2888m). Bakardadean. Bigarren aldiz hemen. Atzean, Balaitús, Gran Facha, Cambalés, Marcadou-ko tontorrak.
|
|
Bramatuero alderuntz. Hortik ere jetsi daiteke, laku pila ikusiz, baina ezagutzen dugu eta gaur ez da tokatzen.
|
|
Bachimaña, Infiernoak, Piedrafita, Punta Zarre, Frondiellas-Balaitús, Gran Facha,...
|
|
Bramatuero eta Marcadou aldeko mendiak. Iparraldean behelainoak.
|
|
Bramatuero eta Letrero lakuak, Arratille-Neveras, Vignemale,...
|
|
Frondiella, Cadier Orratza eta Balaitús, Costerillou ertzarekin.
|
|
Bachimaña-ko aterpea eta urtegia. Horra jetsiko gara zuzenean.
|
|
Goiko Bachimaña
|
|
Bramatuero eta Letreo lakuak eta Arratille-rekin.
|
|
Jeisten. Hemen gurutzatu gara gaurko lehenbiziko mendizaleekin. Beste hiru euskaldun.
|
|
Bramatuero lakuarekin.
|
|
Xuans lepora jeisten.
|
|
Vignemale.
|
|
Xuans lepoa. Ezkerrean Xuans eta fondoan Argualas-Garmo Negro, Infiernoak. Jetsiera latza eta guretzat ezezaguna daukagu.
|
|
Mugarri batzuk badaude, baina adi ibili behar da ez galtzeko. Goian, lepoa.
|
|
Geratzen diren elurguneak baliatzen jetsiera arintzeko.
|
|
Xuans lakua paraje zoragarrian dago. Oso alpinoa eta bakartia.
|
|
Toki batzutan oso aldrebesa da jetsiera.
|
|
Xuans lakua Serrato-ren azpian.
|
|
Lepoa eta Xuans mendia. Hortik gatoz.
|
|
Lorategi eder batzuk ere sortzen dira inguru mineralean.
|
|
Lakutik behera. Momentu batzutan mugarriak galdu egin ditugu eta intuizioz jetsi gara.
|
|
Destrepe dotore bat.
|
|
Eta halako batean Coanga lakuan agertu gara. Gran Facha, Falisse eta Marcadou aurrean.
|
|
Laku txikia baina xarma handiarekin. Oinak freskatu eta lasaitzeko baliatu dugu. Jetsiera gogorra izan da. Hemendik aterpera bide hobea dago.
|
|
Bachimaña aterpean. Serrato atzean.
|
|
Aterpetik behera hainbat aldiz egindako bidea. Fraidearen aldapan, urjauziekin.
|
|
Askotan pasatzen gara hemendik baina beti ateratzen diogu argazkiren bat. Oso polita da!!!
|
|
Arratsaldeko 6retan heldu gara Bainuetxera. Ibilaldi oso ederra eta gogorra egin dugu, aterpera jetsi arte apenas ikusi dugu jenderik, eta asko gozatu dugu. Casa de Piedra-n garagardo handi bat oso gustora edan dugu. Merezi dugulakoan!
|